www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

NOBEI-SARIJA GALSWORTHY

 

        Uste gitxijen eukanari, Nobel-sarija emon dautse. Olerkari bi sari orren begira egozan, baña Valery ta Georgesengandik igesegin dau, England-iñotsura.

        Eztabai itzelak erabilli dabez. Franceko irizlarijak euren laterri-barrutijan sari ori gura eben. Epaikarijen abua beste bat izan da, ostera. Ori zelan ixan dan zelan, jakin gura geunke jakin, baña epaikarijak euren etsija beste iñoren etsi-billa juan-barik erantsi dabe.

        Sari orregaz bere buruba aintzaldu daunaren idazti batzuk irakurrija naz. Arittik kanpora ezkenbiltzazke gai au atzaldutian, geure ele onetan edozetariko gayak kulunkatu dagikeguz-ta.

        John Glasworthy urtetsuba dogu. Irurogeyan gottik dabil. Coombe Surrey urijan attonan seme jayo zan. Latari bidiak barna bixitzea irabazteko asmuan, latari argija egin zan, baña bakotxaren azkureak gixonak darabiltz.

        Non geure atsedena? Ezin lenenguetan aurkittu! Urtiak erakutsiko dauskube. Berrogei urtetan ebillan Galsworthy, idazkortzeri bere gogayak atzalduteko laguntza eskatu eutsonian. Zer egingo eban? Ludijari birak egiña ezeze Englandeko aundikijen keri gustijak ekijazan.

        Otsuak otsuaren ekandubak onduen ezagututen dauz. Goikuenak goyan dabillenak jakin daruaz. Bekuak jakin gura leukez jakin baña gauza zalla ixan oi-da. Latari bati yagokon idazkolean jezarritta egottia naskagarri yakon ezkero, ingijak jaurti bazterrera, bai?, eta Americara bere urratzak zuzendu euzan. England noragiñoko laterrija zan, aztertu eban. Eta laterri orren ogenak zeintzuk ziran, be, igarri eban. Zigorra eskubetan ekarran ogen orreik lepalduteko.

        Irakurgayak ala antzerkijak idatziko euzan? Bijai eskuba luzatu eutsen, baña antzerkijetan bere aintza loratuko zan.

        Bere aberriko aundikijen otturak, esaereak, lotsabakokerijak zigortauteko idazkortza atzemon eban oni, jaramonik ezeutsien egitten asikeran. Lenengo idaztijak oyartzunik ezeben aurkittu. Idazlia, omenak eta aintzeak egin darue. Iñoz ixan danik onena agertuten ba da, be, aintzakotzat eztabe artuko. Irizlarijak onena dala, argijena dala esaten dabenian, irakurliak beraganatuten yakoz.

        Garai ona etzan Galsworthy agertu zanekua. Beste idazle bi ziran nagosi. England osua Arein babespian eguan. Bemard Shaw eta Barrie. Bemard Shaw ixan da Englandeko doipuruba. Bere ganorabakokerijak —ulertuten eztaunarentzat ganorabakokerijak—, aintzakotzat artuten ixan dabez. Nobel-sarija antziña erantsi eutsen. Barrie geratuten da, ba sari-barik.

        Olerkarijena, barriz, Barrie da.

        Galsworthyren idazlanetan elburu bakarra ikusi dagikegu: goikuen ogenak atzaldu ta zigor-bittartez zuzendu. Mueta biteko idazliak dira: batzuk idazkolean sartuta euren ametsak buruban darabillezanak. Oneik eztira ludiko gora-beratan alde-ixaten. Bestiak, ostera, idaztijak egin ez-eze gixarteko arazuetan alde-dira. Oneik sutsu ta senduak geyenetan, bestiak emiak-edo.

        Gixarteko gora-beratan alde-diranen batzarreko idazlia Galsworthy dogu. Uriko zarateak edo laterriko diadarrak idaztijetarako gaya emoten badautse, bere idazkortza-ziar gai orreik urtengo dina.

        Ixilpian idazten ebanak, 1908gn. «The silver box» argittaldu eban. Orduban ziran otsak eta txilijuak! Abixen onen izparra alde gustijetaragiño zabaldu tan, Ordutik ona urtero idazti bat edo bi argittaldu daruaz. Antzekijak be urtero antzeztu daruaz. Gazteleraz ainbat irakurri dagikeguz. «La huelga», «La casa de campo», «Andrajos», «El propietario» eta beste batzuk.

        Idazle danez gorengua bada, moral-bidez ezin goraldu dagikegu lar. Zuzentasun billa amorruz dabiltzan batzuri jazotzen yakena oni be, jazo yako. Neurrijen barik neurrittik at ibilli-dabil. Beti ez baña sarrittan bai.

        Zuzentasun edo justizi gauzetan auxe jazoten yaku: geure buruban daguan zuzentasuna baño eztogu ikusten, bestianik ez. Eta geurian daguena estubegija edo lasuegija litzake. Bestiarenakaz neurtu ostian egija agertuten yako-edo.

        Idazle onek Ibsenen bidia jarrattuten dautse. Eta idazle onen antzerkijetan gauza, oker askotxu aurkittu daruaguz. Nobei-sarija lortu dauna, auxe dogu. Englandekuak laugarenez euren berriratu dabe sari ori.

        Euzkadira noz elduko dan zai gagoz! Orduban geure aberri onen entzutia ludi osuan zabalduko yaku. Indiatzaz Tagoreri sarija emon eutsenian, ludiko izparringijak idatzi eben.

32-XI-16

 

aurrekoa hurrengoa