www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

EZTABAIDA

 

        «Argia» asterokuan idazkitxu bi irakurri baitut «Bide Barrijak» dirala ta. «Larreko» idazle askoren maxubarena bata. «Larreko» jaunak berari yagokon erara, argi ta maitekor idatzi eban. Eskerrak egiten dautsodaz egijaren aldetik dabillalako.

        Gaurko idazlioen artian erdel usaña darabilgula, egija da. Tamalez erbestetarren izkuntzetan asijak gara. Geure gastaruan egin doguzan ikaste gustijak erderaz. Eta umetan be euzkeraz ikasi bagenduban, baña txikitan itz-batzuk euzkeraz entzun-arren, geyena erderaz baizik eztogu egin.

        Euzko idazliai jarraitu biar dautsoegu, tinko-tinko, batez be antziñako idazle jatorrai. Onetzaz itzik be ezin egin daikegu, gustijok gagoz asmo onetan eta.

        «Larreko» jaun onak ondo daki nora jo biar dan eta bere onubak aintzakotzat artu-biar doguz. Euzkel idazliak azaletik baizik eztogu geyenean joten geure elia.

        Baña napartar idazle agurgarrijaren oste, beste batek be otsegin dau «Argia»ren orrijetatik. «Euskeldun batek» ixenpetuten da. Nor dan eztakit, euskeldun asko diralako, baña igarriko neuke bere jaubia... Bide barrijak eztira idazle orrek uste daben tokijetatik ibilteko. Izkuntza barrija ez, zarra biar dogu. Gaurkua tinkotu daigun antziñako joskeran. Baña tamalez lenguan ondo ibilten dakijenak, eztira agertzen bestiai aginka egiteko baño. Gauza erreza da ixan be bestiak egiten daun lanari akatsak aurkitutia, baña norberak idazti bat argitaltzia ezta orren erreza.

        Bide zarrak ezaututen dabezan orreik, ixilik dagoz edo. Ganera neure idaztijetzazkua, oker dago. «Bide-Barrijak» baderitxoe, ezta izkuntzagaitik gayagaitik baño. Orain arte erabilli eztiran gayak diralako neure liburuban, ixen ori jarri neban.

        «Lauaxeta»ren «bide berrijak» (sic) ez det ikusi: Bizkaieraz egon bear du ta nik ez dakit gipuzkoeraz baizik».

        Neuk be eztakit bizkayeraz baizik eta ezin idatzi ba gipuzkoraz: Tamala ezta?, erkiko txokotxuban sartuta bixi ixatia!

        Eta oraingo olerkijetzaz diñuana, egija ixanen da noski. Ulertu eziñak. «Alaz ere, oiek aipatu ta oiek saritu». Euzkeraz errezean eziñak non geratzen dira ba? Gai danak olerkijak egiteko, egin bediz, errez edo gaitz. «Ori ez da euzkera txukuntzeko bidea, naspillatzekoa baizik». Baña naikua ezta au esatia. Oraindik zer esan geyago dauko idazliak eta ona zer dirauskun:

        «Orregaitik, olerkari batzuek, asko ez al izan arren, zaletasun aundia dutenak eta olerki politak egiten zituztenak, gogaitu ta zapuztu dira: ba uste det oen galera, euskerari ez diotela ordaintzen bide berritik nai dutenak».

        Bide berritik duazenak goralduten dabe ba Arresetar Emeteri olerkari aintzagarrija. Bide ertzera jaurti ete zaitugu, Arrese oraingo barrijak? Ez dot uste, olerkari orren liburu bijetan pozik edaten dogulako askok. Enbeitatar Kepa gogaitu ete da, orainguak ezdabelako sarituten? Ez. «Garbi-Nai» olerkari yayua be baztertuten ete dabe barrijak? «Gabirel» eta beste batzuk? Ez, benetan olerkari diranean, aintzakotzat artzen dabez gustijak.

        Sariketan olerki bi ixan dira saritubak: neuria bata, ta bestia «Lixardi»-rena. Euzkera txukuntzeko eztira ixanen, naspillatzekuak baizik. Baña nik eta Lixardik eztaukogu errurik epailliak ontzat artu badabez. Euzkera erreza daukoenak, etziran agertu eta...

        Olerkarijak eztira gogaituten bide barrijetatik dabiltzazenak dirala ta, euzkuak eztaukoelako olerkarijentzat txalorik baizik. Tamalez asko dira geure artian orrelakuak, baña ezer egiten dabenak be geyago irebasten dabe ixilik egonaz. Izkuntzeari lagunduteko bide gustijak dira onak. Euzkera ondo eztakigunok, aldogun eran idazten dogu. Baña beti, aberrijaren izkuntza dalako ta maite dogulako geure errijaren ezaupide ederra. Nik eztakit gipuzkeraz edo bizkayeraz edo lapurteraz ibilli barik al doguzan mota gustijak ikasi. Euzkeraz beti mintzatu. Batzuk txarto egiten dogu, beste batzuk obeto, banakak ederki. Gorengo mallara igon gura dogu gustijok, baña ezin... Euzkeldunak jayotzetik eta beti euzkotar artian bixi diranak, eztakije zelako lana egin biar dan geure izkuntza ikasi ta itz-egiteko.

        Alegindu bediz ba euzkera zarra ta errikoya daukoenak, idazten eta lan egiten. Euzkera amak baleukoz idazle gustijak argijak eta azkarrak. Aurretik duazenak erakutsiko dauskube ba bidea. Zarrak edo barrijak, betorz itxaropen bako mendi onetan galduta gabiltzaz eta.

32-11-9

 

aurrekoa hurrengoa