www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

ARAUDIJETZAZ

 

        Askoren otsak iñoren gentza galdu ei-darua. Eta gogo batzuben gentza keskatu da-edo, ago-zabalen otsak-bide. Gaurkuan eztabe batzuk euren itzetan zentzun andirik jartzen.

        Baña itzetan galgia jarri biarrean gagoz. Min-puntera yatorkuna esan ezkero, baten ezeze birritan kalte-egingo dautsogu irugarren bati. Ganera, garrantzirik daukonan esaten dogunak, itz-labur ibili biar gara.

        Entzute andija daukozu? Zeure itzak begoz astun, ez arin. Zeure itzal orrek bestien begijak estalduten dauzalako.

        Beti geure adimenetan euki biar geunken arau zuzen au, gaurkuan derrigorrezkua dogu. Araudijatzaz entzunikuak, itz oneik idaztera biartu nabe. Onek au azaldu daruasku, bestiak a. Gitxi, gauza baten jarrita dagoz.

        Neure begijakaz ikusija dodana, izparringi baten; arrotzak ezpegija autarkirik emon araudi-aldez, euren galpidia ixango yakelako. Orixe, guzurretan guzur biribila! Baña idatzi daunari ardurarik ez. Españatik etorri diranai etxake ezer jasoko Araudi jaren bidez. Erbesteko semiegazko artu-emonak ondo aldeztu dira, baña obeto euren bixitzak aldeztuta.

        Araudija egin dabenak kistartasuna ezeze ludijon gaurkoetan nausi diran gogayak begi-aurrez euki dabez.

        Euzko-semiantzat onik etorten ba-da araudijakaz, emen diran erbestetarrentzat be ixango da on ori. Argi irakurri dagikezuna dozu, araudijaren ataletan. Erbestetarrak laster eurekanatu dagikie euzko-ixatia. Biar leitiken baño lenago-edo. Amar urte baño eztauz biar arrotzak euzko-ixakerea lortuteko. Baña lagi-bidez arte bi naiko dauz euzkotar ixateko.

        Baña epai-tokijetakuak ezin-ixan dattekez geure lurraldian, euzkerea jakin-ezik. Araudijak arresi gogorra jartzen ei-dautsoe. Baña araudija ondo irakurri daunak orrelakorik ezin esan. Araudijan euzkerea eskatuten dala? Baña euzkeraz itz-egitten dan errijetarako baño ez.

        Zoritxarrez toki gitxijegitten euzkerea nausi dogu. Beste errijetan eztabe biar euzkerearik. Baña araudijak onegaz, euzko-semian alde-dagi. Bertokuari orren bitartez atiak zabalduten yakoz. Euzkerea dagikenari bere errijan latari edo idazkari ixateko bidia zabalduten yako.

        Uxela euzkerea jakin-biarrak esi gogorrak gustijai jarriko baleuskijoez! Urrek ondoen erakutsiko leuskigu, orain baño barreyagotubago dala geure elia. Araudijaren katiak eztabe iñor lotuko.

        Bildur batek joten gauz. Orren bidez ate zabalegija ez-ete dautsoegun iriko arrotzai. Geuretzako onurak eta beste batzuk geyago lortuten dabezelako. Eztago iñundik, ba, kanpotarrenganako gorrotorik.

        Burgostar bat idoro neban txaidez-ziar. Aldirik bai-da ezaututen dodana. Gai onetzaz izketan asi gintzala, asarre bixijan jarri zan Bilbaoko izparringi baten aurka. «Araudijaren ala ezin esan dagikegu ezerrtxu», ots-egitten eban. Arritu nintzan itz areik entzuterakuan. «Zegattik zagoz araudijaren alde orrelako adoriagaz?» «Gaur Araudi osua irakurri dot eta beratzaz oldoztu dot. Alde gustijetatik onurak baño eztodaz idoro. Uskurtza aldeztuteko beste biderik eztaukogu. Bakian bixi gura badogu, araudijagaz ondoen ixango gara. Naikorik dala uste dot katolikubak araudialde egitteko, irakastolak geure ardurapian eukitia. Baña politikia barruban sartuta daruenak eztabe olakorik oldoztuten. Euzkotarra enaz, baña aurrengo ibiliko naz araudijaren aldez lan-eta-lan. Neuretzat eta neure semientzat gauza obarik eztot lortuko iñundik».

        Arrotzak olako izketak egin daruez, baña euzkotar txarrak eztabe entzun gura tautik.

        Agertuko baleuskigubez, araudijaren aurka benetako zegattijak, baña uskurtzaren etsaya dala baño eztiñauskube. Orain ortik ezin date arririk jaurti. Nora jo eztakije. Geure ogasunen aurkakua ei-da. Eta onetzaz oldoztu biar dau katolikuba danak? Ogasunaen galkuntzarako balitz be, aldeztu biarko geunke geure ziñismenaren, aldezkua litzakelako.

        Katoliku dirala dirauskuben izparringijak alde orretatik eleukie aurkarik egin biar, baña, El Debate, ABC, El Nervion, La Constancia eta abar uskurtzaren aldez-barik beste zeozer billa dabiltz-edo.

        Gaitz bi diranian, txikijenaren alde egin biar dogula, ondo dakigu. Araudija ezta gura geunken aratza, ezta nai dogun bidezkua, baña Españako Lagijen onduan, deunak egiña dirudi. Lagi bijetarik bat euki biarrian gagoz. Zeñegaz geratuko gara? Uskurtzaren aurka amorruz egitten daunagaz? Obe ez-ete yaku geure onegaz geratu?

        Jaun-Goikuaren aldez eztala biar litzaken eran aldeztuten? Baña bestiak legez aurkarik eztagi. Atsipe biderik eztago emen egija baño. Borondate onekuak ikusi dabe egi au. Eta borondate onekuai itz-egin gura-dautsoegu.

32-VI-7

 

aurrekoa hurrengoa