www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

GORALBENAK

 

        Aspaldijon gorasarre asko egitten dautsoez gixon batzuri. Ibaira bere buruba jaurtitten daunari bere, goralbenezko oturuntza emongo dautse. Baña oturuntzak eta txaluak, batez-bere lenago erregetar ixan ziran askorentzat dira. Gaurko erkaldarrak len erregetar ixan ziranai labankerijak egin gura dautsoez, eurek baña erkaldar obiak ixan diralako.

        Guzurra idazten dodala? Eztot uste. Orain goralbenik andijenak yatzuz Españako erkal edo errepublikea sortu baño lenago erregiaren atzian ibilli ziranentzat edo jorralla-aurrian ixan ziran auteskunde edo botaziñoetan erregetarren kandidaturan curen ixenak sarri euzanentzat.

        Meresi dabez olako oturuntzak eta goralbenak,iñoren bildurbarik aldatu diralako. Eguzkija nora, zapijak ara! Onetarikoen ixen bat? Bermeoko Santiago Diaz. Gixon onen ixena ikusi geban errepublikea etorri baño lenago, erregetarrakaz batuta. Bermeon Diaz jaunaren kandidaturea errege-aldekuena zan. Ori mutikonduak bere ondo dakije!

        Erregetarra ixan bazan, geuk eztaukogu errurik. Pekatu edo oben ezta erregetar ixatia. Baña Diaz orrek arin jakia aldatu eban. Orain eztaukozu gixon ori lako erkaldarrik. Demokrata zintzua dozu!

        Igandian ikeragarrizko oturuntza emon dautsoe, bere bixitza gustijan erkaldar amorratuba ixan dalako. Eta gustijak pozik! Baña gexo au, gaurkua ezta. Antziñako gexotasuna da. Lenengo jazoten zana, orain bere ikusten dogu, ezkadixan ikeratu orregattik. Gixon batzuk alde gustijetan zorijona daukoe.

        Alderdi batekuak dira nagosi? Gixon orreik, ba, areikaz ibilliko dira ta ez atzerengo mallan, lenenguak baño. Gero beste alderdi batekuak, datorz. Orrexek nagosi ixango dira.

        Bijar barrabasan alderdijak sortuko balitz eta agintari ixan bere kidekuak, laster erri batzutakuak batuko litzakez alderdi orregaz ta eurek buru-ixango litzakez.

        Olako alatz edo milagruak zelan egin dagikiezan? Orain arte gauza asko ikasi dodazan-arren, ezin ikasi ixan dot alatz orreik egitten. Aurpegi gogorra biar da orretarako.

        Eta olako goralbenak «txaketeruai» egitten dautsezan bittartian, gixon zintzuak, euren idea edo gogai zintzoro aldeztu dabenak, espetxeratuten dabez. Oturuntza edo banketerik eztago, zigorra baño.

        Sarri zalantzen edo dudan egoten naz, ludijan zuzentasunik edo justizirik eztagola-ta. Eskerrak neure buruba itxaropen bat yatortena. Emeko gauzak laster amattuten dira ta errijak gaur ezpada bijar, igarten dabe nortzuk diran zintzuak eta nortzuk diran malmutzak

        Guzurraren laguntzaz gora igon diranak, laster jausten dira, ta jausi bere zarata galantakaz. Lotsagorrijan geratuten dira.

        Goralbenak ondo dagoz gixonarentzat. Alderdi gustijetan ixaten dira gixon onak eta txarrak, baña urtero alderdi batetik bestera aldatuten diranak, errijan buru-ixan gurarik edozein bidetik jokatuten dabenak, orreik oturuntzak eztabez meresi.

        Oraingo gorrotuak aztuko diranian, urte batzuk igaroko diranian, zelako barriak egingo doguzan gaurko oturuntzak dirala-ta. Zoruak ete-gintzazan, alkarri ittaunduko dautsogu.

        Lenguan batek esan eustan: oturuntza bat emon gura dautzugu, aspaldiko itzaldijak dirala-ta. Barre zantso151 bat egin eta erantzun neutson: Oturuntzarik ederrena eta goralbenik onena urkoen bijotzetan geurekanago mattasuna lortutia yaku. Sari ona ixango yaku, bestiak ontzat-artzen ba abez geure lanak.

        Bidetik urten gara, emen esan gura nebana auxe zalako: Españako erkala elduko zan aurreko auteskundietan erregetarren kandidaturan sartuta egon zan gixona baña erkaldar oberik eztagola Bermeon. Erkaldarren eta demokraten eredu argijena, gixon ori dala. Poztuten gara ori jakitiaz. Eutsikai onak daukoz, uri orretan, Españako erkalak.

32-X-12

 

aurrekoa hurrengoa