www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

EUZKO-ARAUDIJA

 

        Barriro emen daukogu Euzko-Araudijetzazko eztabaida. Alde batetik ezkertarrak eta bestetik eskumatarrak. Batez be eskumatarrok dira bildurgarri. Uste ixan dabe abertzaliak euren alde jarriko zirala, España orretan bakalduna ipinteko, baña gaur uste ori guzurtu dautsoegulako-edo, asarre bixijan dagoz geure aurka.

        Erkala edo errepublikea etorri zanian, abertzaliak iskilluz josita egozalakuan, geuregana etorri ziran. Bakaldunaren gudari urtengo gintzazalako itxaropena eukoen, eta labankeri asko ziran geuretzat.

        Euzko-Araudija maite ebelako, ez, baña abertzaliak atzipetuteko asmoz, pozik geure adizkide euren buruba agertuten eben. Eskumatarren laguntasuna ta alkartasuna lortu biar zala iñoen, ez uskurtza edo euzko-araudija maite ebezalako, gai orrei bide zirala, euren aldera geu eruan gura gebazalako baño.

        Abertzaliak etziran ez eurekin alkartu ezta ezkertarren aurka jarri be. Beti geure elburura giñoyazala, esan genduban. Bide-lagun egin gura yakuna, eztogu albora jaurtiko. Bakalduntarrak uste eben euren adizkide ta kideko gintzazala, gaur ostera erkaltzaliak garala igarri dabenian, gorroto bixija agertuten dauskube. Erkaltzaliak bagara, baña ez Españako erkaltzaliak, beste mota batekuak bai ostera.

        Itxaropen bat lurperatu yakonaren gorrotua darabille orain bakaldarrok. Euzko-Araudijak ez eutsoen ardura andirik emoten len, eta orain gitxijago. Euren ixilpeko elburuba baztertuta ikusten dabenian, geure aurka jarten dira. Benetakuak baziran euren antziñako uskurtz-itzak eta alkartasuna abotsak, gaur be geurekin ibilliko leitikez.

        Uskurtzak ardurarik eztautsoelako barriz, «El Pueblo Vasco» izparringijan zirika datorz eta Pradera aita-santubak «La Voz de Guipúzcoa»-n idazten dau. Olako izparringi baten katolikutzat bere buruba daukonak zelan idatzi ete leike? Uskurtzak ardurarik eztautsolako emoten, ezkertarren zein eskumatarren izparringijak ixan, geure aurka egiteko gustijak dira onak.

        Barregarrijak dira gixon oneik. Ezkertarren aurka itz-egiten dabe ta orduba danian ezkertarrakin alkartuten dira, ta onein izparringijak ontzat artzen dabez katolikuben aurka egiteko. Egun oneitan entzun dogu Gil Roblesen aurka dagozala bakaldarrak, gixon argi orrek esan dau ba, Españako Lagijen aurka egin biar dala, baña erkalaren aldez. Au dala ta asarratu yakoz beste gustijak. Lagijak txarrak badira barriztu biar dira, bakaldarrak barriz lurperatu erkala gura leukie.

        Gil Roblesen aurka jagi diranak, geure aurka be jagiko dira, aldakuntza andijagua dagolako abertzalien eta orren bitartez. Ez Euzko-araudirik eta ez Españako lagirik, ezer be eztabe gura euren erregia baño.

        Edo gustija edo ezer ez diñoenak, begijak itxita daroez. Abertzaliak gara benetan gustija eskatuten dogunak. Fuerutzale agertuten dira orreik, gaurko egunean baña len ixil egoten ziran bakalduna nausi zanian. Abertzaliak dira gustija eskatuten dabenak, geure fuerubak erri azkiaren lagijak ziralako.

        Ulertu gura eztabenari ezin buruban sartuko dautsogu ezertxu be. Aspaldi luze onetan dabiltz orreik zoztorrak idoro gurarik abertzaletasunari alde batetik, besterik ostera erkalari. Erkala etsai ta geure laguntzat euki gabez alditxu batean, baña gaur erkala ta abertzaliak euren etsai dirala ikusi dabe. Ez gauza bategaitik, bi bardiñak eztiranakaitik baño.

32-I-12

 

aurrekoa hurrengoa