www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

LABERTHONNIERE

 

        Oraintsu, lekaidia ta idazlia zan au il da. Irurogeta bigarren urte-ziar ebillan. Juilly ikastetxian luzaro egon-ostian «Annales de Philosophie chrétienne» deritxon aldizkingija argittaldu eban baña Doibatzak, ziñismenaren mokoz-moko zan zerbait bertan aurkittu ebalako, dongetsi eban.

        Aldizkingi au Laberthonniere abea aldendu zaneko itto zan. Bere alegiñak beste bide batera zuzendu ziran. Gastiai azijera ona emoten arazopetu zan ezkero, gai onetzaz idatzi batzuk birbilddu ebazan. «Théorie de l'éducation» gorengotzat autetsi dabe.

        Lekaidia zan-arren, Franceko izparringi geyenak gixon au goraldu dabe.

 

       

IVAN VAZOV

 

        Bulgarian zanik olerkari argijen onen erijotza aberri osuaren negarra ixan zan. Laterri onetako elertijak gixaldirik eztauko. Barrija be, barrija da. 1840gn. urtia baño len, ogetamaika idazti etziran bertan aurkittuten. Otoi-idaztiñuak eta ikastolaetako zerbait: besterik ezerez. Turketarrak eta errusittarrak gudean sartu ziranian zortzireun baño geyago ziran Bulgariako idaztijak. Ordutik ona olerkarijak, idazliak eta izparringijak gettu dira.

        Bessonowek erriko olerkijak batu euzan. Geroxe Miladinowek.

        Euzko-elertijak eta Bulgariako orrek alkarren antza darijoe. Elitxake lan txarra gai onetzaz idaztia.

        Ivan Vazov olerkarijak lanik gitxijen aberriko elertija goralduteko ezeban egin. Amaika urte il zala dira. Sofia urijan jai andijak bere oroimenez eratu dabez.

 

 

NOBEI-SARIJA

 

        Jakingo ete-dogu jakin nori erantsi dautsen! Estokolmon jayo zan aberats batek itxi euzan dirubetatik sari ori osotu zan. Elertijetzazkua bakarrik ez, jakintza, akilan, eletiztija, bakia be sari orren kolkuan diralako. Elertijatzazkua zeregiñik geyenak emoten dau, barriz. Arrosko dirala lumadunak?

        Eztakigu, ba. Orain arte abixen bi entzuten ziran sari orren oñorde, baña Franceko idazliak euren aberrira etorri biar daulako zurrumurruba darabille. Paul Valery olerkarijari emongo dautse-edo. Ludiko olerkarijetan gorengo auxe dago. Onegaz batera Stefan George doistarrari, be, erantsi gura dautse. Liliencron eta Mehmel il-ostian, doistarrak olerkari oberik eztabe euki Stefan George baño.

        Valery eta George, bijok olerkari ulerkatxak dira. Errijak eztau orrein neurtitz bat ulertuko. Nobei-sarija eurekananduko-ete? Zaparrada andijak entzuten dira.

        Sari ori lortu daben batzun ixen-abixenak ona: Carducci, Sienkiewiez, R. Rolland, Rabindranath Tagore, Heyse, Rudyard Kipling, Maeterlinck, Etxegarai, Mistral (onei batera).

        Urte batzutan sari ori etxako iñori emon. 1914gn. Gai onetzazko gora-berak atzalduko doguz.

 

       

ARRIKADEA

 

        Elertilarijak alkarri ibilli dabiltz. Orainguan Breslauko idazle batek margolari ospetsutzat geunkan Rembrandteri arrikada andijena jaurti dautso.

        Hauthner idazliak irizketazko idazti bat erdittu dau. Eta ingoski osuak gauza bakarra aldeztuten dabe. Rembrandt etzala margolarija ixan, iñoren antzezkijak atzemon eta bere ixenpia jartzeko baño.

        Orain arte margolari gorengotzat geukana lurra jota ikusiko dogu-edo. Belgique aldian burruka andijak sortubazo dauz.

 

       

GABRIELE D'ANNUNZIO

 

        Italiako idazlari onen bixitzea argittalduten asi dira: «Curriculum vitae di Gabriele D'Annunzio». Antona Traversi idazlia egillia dogu. Idazti bat ezeze lau-bost ixango dira. Lenenguan D'Annunzioren 1863-1910gn. urteragiñoko gora-berak atzalduten dauz.

        Olerkari ta idazle askoren Irakaslia D'Annunzio ixan da. Ludijan beste bi etziran au beste irakurrijak ixango. Gaur D'Annunzioren idazkerea orainguan eztago. Gabiko baten legetxe itzak sendotuten euzan. Wilderen antzekua ixan da. Portugalen D'Annunzio lakoxe bat izan tan: De Castro. Idazle oneik erromatarren emakumiak eruaten ebezan soñanzki zabalakaz letz euren gogayak estalduten ixan dabez. Gaur, barriz, ostez-oste orreikaz idazliak dagoz.

 

aurrekoa hurrengoa