www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

«EUSKO-OLERKIAK»

 

        Emen dira igazko olerki-sariketean aintzakotzat artu ziran olerkijak. Idaztiño txukun-egin dabe. «Aitzol» jaunak aurritza jarri dautsoe, olerkari bakotxaren irebazijak goraldurik.

        «Lizarditar Jabier» ixan zan sarittuba. Barniz irakurri doguz bere «Unte-giroak ene begian». Eta lenago sarija berari emon bageuntson, barriz be emongo geunskijo. Jakakortajarena jaunarenak onak dina, «Lizardi»ren olerkijen onduan jartekuak. Ixan be, bi onein artian zan sarija.

        Epai-maiko ixan nintzan. «Orixe», Mourlane Mitxelena eta ni gintzan. Bestieren abua jakin-barik, bakotxak bere epaya emon geban. Neure ustez onenak ziran «Lizardi»renak eta Jakakortajarenak. Baña lenengo mallan zan «Lizardi»nena. Au uste ixan eban Mourlane Mitxelena jaunak be. «Orixe»k ostera Jakakortajarenanari bere bayetza egin eutson.

        Beste olerkari batzuk asarre ixateko ete-da geure epaya? Eztot este. Jauregi jaunarenak ederrak dira, baña «romantico» edo geyegi. Tapia-Perurena be olerkari ospatsuba dogu. Sarri orri onettan esan dot geure egunetako olerkarijetan punterengo bat dogula Tapia jauna. Neurekiko Musset jaunaren «Orrilla-gaba»ren antz larregi dau bere olerkijak.

        Bi onein antzekua dogu Agirretar Toma jauna be. Gogai txukunak dauz, baña itzetan yakuako lar. Neurrira ekarri biar dau joritasuna. Olerkijetan laburtasuna atsegiñen. Lamartine edo Zorrillaren antzekuak doguz bi oneik. Euzkerazko olerkijetan «romantico» ixan-arren, bere erara ixan biar.

        Mamiña bego azalak gitxijenez. Otzik al ixan-ezkero, utzik azaldu biar geunkez goguak.

        Lekuona jaunarenak be eztira atzenak. Ez bein. Lekuona jaunak erderaz «gusto» esan daruena dauko. Olerkija ondo txukunduten dau ta pitxi larregiz barik, bere edertasunez jantzi darua.

        Zubimendi jaunak olerkarijen alkijan egoteko irebazijak egin dauz. «Aberri-oyuak» argittaldu ebazan eta antxe-ikusi geban olerkari ona zala. Errijari atsegin ixango yakoz jaun onen olerkijak. Idaztiño onetan dagona ederra dogu. Epalla nintzala esan neutson oso txukuna zala. Muxika jaunarena errikoi ta argija. Pozik irakurten dira olako olerki samur ta barrenetikuak.

        Arrese jaunaren olerkijak eztira goraldu-biar, eurak goraldu daruelako euren buruba. Olerkari ospetsubenetako bat dogu. Amaikatxu lan eder egiña da, geure ele onen aldez. Gaurkuak ontza-artzen dabe bere egiña.

        Azkenez Bedoña jaunarena. Bizkai-semia zalakuan, jaun askori ittaundu neutsoen nor ete-zan «Arrantzalien arrate-otoitza» egin ebana. Ederra irudittu yatan. Eta aurtenguan lenengo sarija irebazi dau jaun orrek. Zorijonak. Zorrilla zanaren antz-larregi dauko. «El ruido con...» eta olako ots asko. Olerkijak itz gitxijago ta barrutiko sentimentu geyago biar dau.

        Aurtenguan jo dau orra.

        Emen doguz, ba idaztiñua osatuten dabenak. Urtero agertzen dan idaztiño au, geure olerkijen biltokija ixango da. Nork uste orrelako olerkarijak zirala geure aberri onetan?

        Urtero agertzen yakuz barrijak. Neure ustez oraintxe da euzko olerkijen urrezko eundija. Gero olakorik ezta ixango. Azalez landubak eta mamiñez sakonak. Beste ele batzutan be eztira ixango olako olerkari asko.

        Zorrotzat eukiko dabez olerkarijak, euzkotarrak eztabez goralduten biar litzeken eran, baña olerkarijaren sari onena, bere barruko edertasunak atzaldutia da. Olerki bat baxen seme ederrik eztago.

        Gaur olerkarijen idaztiñuak, bijar irakurgai laburrenak egin biarko doguz, beti euzkerea goralduzko aberrijaren elia dalako.

32-VIII-14

 

aurrekoa hurrengoa