www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

OLERKARIJAK, IKASLIAK

 

        Egun beratan batu dira, Ernanin eta Bergaran, geure Olerkarijak eta Ikasliak. Jai onek garrantzi andija daukoe. Gastiak, euren begijetako alattasunaz, batzar ederra egin dabe, euren ikaskixunetan euzko-errijaganako mattasuna erabilli nai dabela erakusteko.

        Orain urte batzuk euzko-ikasliak etziran gomutetan euren errijatzaz. Aberrijatzaz eztogu idazten, euren errijatzaz baño. Geyenak atzerriko arazuetan-ziar sartuten ziran.

        Amaikatxu idazti, olerlo, lan-eder egin dabez euzko-ikasliak, iñorentzat, eurek erri bat ezpaleukien.

        Baña orain, bide-okerrak itzi-ostian, abendeakiko arazuai dagoz. Euren ikaste gustijetan erabilli nai dabe errijaganako mattasuna. Ezin jakin dagikegu euzko-errija argija dan edo ez, jakintzabidietan dabiltzanak agertzen eztaben artian.

        Baserriko semiak ezin dagike erakutsi bere abendearen gurentasuna. Baña ikastetxietan ibilli danak, idaztijetan begijak neketu dauzanak, onek bai erakutsi dagike noragiñokua dan geure errijonen edertasuna.

        Eta azkura onek jo dauz, bijotza ikutu dautsoe. Orain Euzko-Ikasle-Batza eratu dabe ta elburu bakarra eztabe galtzen. «Eurek euzko-semiak dirala ta bete-biarra daukoela».

        Igandeko batzarrak auxe darakus. Eztakigu zenbat notin batu zan, baña ardurarik bere ez. Azaleko gauzai begira ezkagozanok, ara ixan zan ixatiari, goguari begira gagoz.

        Ikaslien lenengo batzarran, bide baten lorratza ikusi dogu. Ezta ardurarik asko edo gitxi batu, ikaslien barruban ikusten dan jakin-miñak poztuten gauz.

        Egun beratan be, batu dira Ernanin euzko-olerkarijak. Olerkari-ixena entzun ordukoxe, barre-egitten dabe geyenak. Lotsatuten gara ixen ori entzun-ezkero. Baña geure olerkarijak aurrera duaz. Irugarrenez batzar zoragarri ori egin da.

        Lenengo ta bigarren batzarretan saritubak ixan diranak, idaztiño bana argittaldu dabez. Aurten sarituba ixan danak beste orren beste egingo daula uste dogu.

        Ganera «EUSKALT'ZALEAK» urtero olerki idaztiño bat argittaldu daroe. Orain Iturriagaren ipuñak. Gaur euzko-semiak begirakunez begiratzen dautsoe olerkarijai. Eurek dira izkuntzearen seme-kutunak.

        Olerkarijak abeslari ta ikasliak euzko-bidiak-barna ibildeko asmoz. Egun ederra euzkotarrentzat. Bijarko olerkarijak Bergaran ziran. Ortik agertuko yakuz geure elian edertasuna azalduko dauzkubenak. Beste laterrijetako elertijak jakin-ostian, geurera joko dina.

        Benetako Pizkundia oraintxe sortzen asi yakula, uste dot. Gastian buru-bijotzetan olerkijak egaizka, gogai gurenak.

        An-emen agertzen izan dira orain arte idazliak. Berez erneten ixan dira. Baña aurten ziar eurrez urtengo dira ikastetxietatik. Bijotzean gogai bat sortuten danian, gogai orren jarralle ibilli biar. Ezin aldendu ixaten gara.

        Jakintza-zaliak eta erriko semiak, ikastetxekuak eta basetxekuak, gustiak alkartuten dira. Laterri baten garca sortuten yakula, dirudi.

        Gauza bakarra biarren dogu: orain arte elia alboratuten ixan date geyenak. Iñor etzan konturatuten geure otturak zer balijo eben. Gitxi ziran euzko-edestija aintzakotzat artzen ebienak. Baña gaur euzko-zale barik etsai edo arerijo danari begi-txarrez begiratzen yako.

        Zer jazo ete-dan? Bittartian gogai bat sortu dala. Abertzaletasunak bere inddarra senti-eragin dautsoe gustijai, ta len lotsatuten ziranak, gaur dedutzat artzen dabe.

        Ikasliak geureganatu ba-dira, olerkarijak agertzen ba-dira, idazliak eurrez ba-doguz, abertzaletasunari zor yako. Beste batzuk be, egija esan biarko, lan asko egin dabe, baña bestiak egin dabenak eztautso kentzen edertasunik ez garrantzirik abertzaletasunak egin daunari. Orixe ixan da euzko-errijaren igitzalia, besterik iñor ez.

32-VIII-9

 

aurrekoa hurrengoa