www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

HINDENBURG

 

        Alemani aldera guaz. Auteskundiak ixan dira. Ona ementxe bakotxak zenbat autarki jaso dauzan; Hindenburg jaunak, 18.661.736. Bigarren datorren Hitlerek 11.338.571. Irugarren Thaelmann 4.982.079. Duesterbergek eztau askorik lortu ixan: 2.557.876. Winterek, 111.470 eta beste batzuk 8.054. Onexek dira azkenengo auteskundietan bakotxak lortu dauzan autarkijak.

        Hindenburg jaunaren gurenda ixan da beste gustijena baño ederragua. Saspi milloi geyago Hitlerek baño iritxi dauz.

        Etzan burrukaldija garrantzi gitxikua. Alde batetik bake-tzaliak eta bestetik gastiak, Alemani bertakoentzat baño gura eztabenak. Komunisten eta sozialisten aurka jagi dira Hitleren aldekuak.

        Auteskunde oneikaz garaille urten dau Bruning jaunak be, ba Hitlerek nausi urteterakuan ordu bi baño len itxi biarko ebala jarlekua iñuan.

        Baña Alemanin orain diran alderdijai begiratu ezkeruan, Hitlerenak dirala buru autortu biarko.

        Urte gitxitan alderdi onek lortu dau gastien eta langille askoren maitasuna. Alde batetik guda ostetik Alemaniri etorri yakozan galkuntzak, odola barik daguan gorputza legetxe geratu zan ba. Bestetik komunistak dagijenaren aurka jagiteko, Hitlerek Alemaniko ikurriña jaso eban.

        Kaizarik ez, baña antziñako Alemaniren dedubak eta aintz-txaluak maite dabez oneik. Abertzale ixena darabille. Batez be Francesen aurkako gorrotua bijotzean darabille, Europako gudaritza ostean ba zapalduta geratu ziran doixtarrak.

        Alemaniko yentiak eztabez maite orain bakia ta gentza gura dabezanak. Hindenburg, Bruning eta abar baztertu gura dabez. Hitleren alderdija gastiana baño ezta. Bijarkua ba. Orainguan bestiak garaille urten diranarren, eztabe itxaropenik galdu.

        Emest Junger dabe gaste oneik euren elburu-bakarra, gudea goralduten dabelako, gixonaren bixitza lain. Alemaniko alderdi barri onek garrantzi andijena dauko.

        Europan gudarik ez, eta bakiak irautia nai dabenak, etsai gorri yakoez. Antziñako oitura ta jakintza jagi dira oraingo onein aurka. Batez be luditar edo universal nai ixan daben jakintza onein aurka datorz.

        Uskurtza gauzetan be Hitleren alderdikuak okerretik dabiltz. Waumann jaunak orain aldi gitxi idatzi eban oneitzaz. Uskurtza benetakuan ezin bixi daitekez oneik, euren antziñako uskurtzaixunak barriro piztu gura dabezelako.

        Alderdi orren muina, basatikerijan dago, baña basatikeri orrek badauko bere gokaya be, bere idealismo be. Eztabe gura laterririk oraingo eran, Dictadore baten azpijan baño, baña dictadore ori sortu dadila errijaren aldetik.

        Gaurko guda ori ba Hindenburg eta Hitleren artian, benetan da elerti biran arteko gora-beraz. Azkenenguak ixango dira garaille, gastien bijotza jo dabelako.

        Baña Europako bakiak eztau ixango unerik. Komunisten aurka, sozialisten aurka ekingo dabe, baña ez uskurtzaixunaren eta basatijen aurrerapenaren aintzi.

        Igandian barriro ekingo dautso Alemanin ba lendakari ixateko bestiak baña autarkitan erdijak geyago atara biar dira. Bigarren ekintaldijan ez, autarki bat geyagoz be urten daike.

        Iru alderdi dira, ba, indartsubenak: gixarte-erritzale deritxon aderdija, hitlertarrak eta komunistak. Oneik eztaukoe indarrik, edo ez indar andirik Alemani gustijen ezer ixateko. Komunistak eta hitlertarrak barriz eztira alkarrekin batuko. Eztabe abertzaliak. «Berunezko ginbail»dunak alkartuko balitzakez be, Hindenburgen aurka ezin al ixango dabe.

32-III-16

 

aurrekoa hurrengoa