www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

SENDO!

 

        Iñoz baño senduago gaur jokatu biarrian gagoz. Euzko-semiak iñundiko arrizkubak ikusten dabez. Euzko-semiak; ez lurralde onetan jayo-aren, seme-ordiak diranak. Geure artian seme-orde askotxu dira, eurek olakorik uste eztaben-aren.

        Baña ama ezagutu dabenak, euzko-seme onak diranak, oneik sendo jokatu badabe, gaur senduago ekin biarko dabe. Eta ez zalantzetan eta ara-onaka. Sarri esana dogu: elburuba argi ta garbi atzalduten daben alderdijak baño errijaren bijotza eztabe lortuten eta beratuten.

        Lenago erdiz-erdizko alderdijak ixango ziran. Iñok etzekijan zer aldeztuten eben. Eta auteskunde egunak etorten ziranian, edonogaz batuten tiran. Politika arazuetan barna ebiltzan. Orain oste ra sakonkiro erakutsi nai geunke euzko-semiak, abertzaliak diranian, politika arazuetan barna eztabiltzala.

        Ardurarik eztauskube aldundijak eta udalak. Politikerubentzat begoz. Orrei, aldakuntzak eta ara-onak eskatu geuskijoez. Abertzalia i ez ostera! Euzko-abertzaliak sendo-sendo, bide batez baño ezin jokatu dagikie, bijurkerijak eta lañuak alde batera jaurti biar.

        Geure bide bakarra: Sabinak erakutsija. Onetan, erderaz «intransigentes» esan daruenak, ixango gara. Ezin dagikegu lokirik lasa. Bide bakarra yakun ezkero, iñorantza ezin okertu geintikez.

        Beti sendo ta zintzo ibilli bagara, orain senduago. Aberrijaren mugeak eta ixatia la-ia ikusi dogunian, zintzoen jokatuko gara. Arana eta Gorittar Sabin Irakasliaren bidiak geure bidetzat artuten doguz, beste iñorenak bere ez. Gixon argijena bedere! Abandotik Sukarrietara geure bidia daukagu. Gixon arek aberrija erakutsi euskun eta orain datorzenak, aren gogaya atzaldu baño ez dagikie. Iturburuban edatia atseginago yaku, ba, odiñak ziar etorri dana edatia baño.

        Sabin il zan egun onetan zin-dagigu. Zin a iñoz egin doguna baño gogorragua ta zintzuagua bedi. Besterik eztogu ezagututen! Euzkadin irasle bakarra ixan zan eta aren ikaskixunak osuan ontzat-artuten doguz.

        Geyegikerizaletzat autetsiko gabezala? Geyegikerijak azkatuten dabez aberrijak! Lurreko zentzun lar daukenak, arrizku-ordubetan etxian geratuten dira. Zentzuna galdu eztagijen bilddur dira! Eta Kistok esana dogu: Bere gogua galduten daunak, idoroko dau. Neugattik arima galduten daunak, aurkittuko dau.

        Aberrijagattik geure zentzuna galduten badogu, zentzunik argijena aurkittuko dogu. Geure zentzuna aberri bakar onena dogu! Lenago nora jo ezean gengozan. Zentzunari entzun gura-edo! Baña zentzundunak zer egitten daben ikusi dogu. Astiro-astiro oldoztu dogu zentzundunak zer egin daben Euzkadiren onerako.

        Euren zeregiñak, bestiaren zeregiñak dongetsitian edo txartzat-autetsitian juan yakez. Orain baña beste zentzun bategaz gatorz. Gastien zentzuna. Oneik Sabinen jarrallerik onenak ixango dira.

        Alde batera jaurti dabez zentzunaren didarrak. Makillak eskubetan eta bijotz-ganian euzko-ikurriña daroyezala, aurrera duaz. Baña Sukarrietara baño ez, beste bidiak geuriak eztiralako.

        España-zalien alderdijakaz, ezkertarrakaz edo eskumatarrakaz alkar-egittiak eta auteskundietan batuta jokatutiak, jaurtitten dabez, dongetsitten dabez. Abintzarik onenak egitten badauskubez be, geure aberri onen kaltez danik ezin dagikegu. Eta kalte andijena geure eskubidiak estaldutia. Españazaliakaz zeozer lortuteko geure elburuba estaldu biar dogu ta olakorik ez aurrerantzian.

        Itz gitxi ta egitte geyago. Zentzunbakuena gurendea ixango da! Baña zentzunbakuak azalez bakarrik diranena. Barruz zentzuik asko daukelako.

32-XI-25

 

aurrekoa hurrengoa