www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

GASTETXUBAK

 

        Izlari barri batzuk agertu yakuz. Zarrak naiko eztira gaur egunean, abertzaletasunari yagokon zabalkundia egiteko. Gastetxubak asi yakuz euren aberrijaganako mattasuna toki gustijetan erain gurarik. Umetxu bat izketan ikustia, gauza atsegingarrija dogu. Baña umetxu orrek gixon sentzundunak baño obeto itz-egiten badau, orduban geure bijotzak poztuten dira. Orain urte batzuk, nork uste ixango eban emakumiak abertzaletasunean bilduko zirala? Gaur barriz eztira emakumiak eurek bakarrik azi ona zabalduten. Umiak biar dabez.

        Begijetan oindikarren tolesgetasuna agertzen dabela, gastetxubak igoten dira mai baten ganera. Eta zelako berotasunez itz-dagije gero! Alde gustijetatik entzuten dira txaluak, baña mutikotxu orreik eztabe bildurrik nabaituten. Euren barruban aberri deyak entzuten dabez.

        — Aberrija zer dalako uste dozu, gastetxu? bati itaundu neutson.

        — Aberrija neure ustez amatxuren mattasuna lakoxia da. Mendi oneik ikusten dodazanian, neure barruban nabaituten dot negar-miña. Euzkeraz entzutian barriz odolak be taupadak egiten daustaz.

        — Baña aberrija, izkuntza ta mendijak dirala uste dozu?

        — Ez. Orrein gañetik teste gauza ederraguak dagoz. Geure antziñakuak itxi euskubezan lagijak eta otturak. Eta batez be areik laga euskuben azkatasun leya, adoria.

        — Ondo ulertuten dozu aberrija zer dan...

        — Bai, neure barruban daruadaz asabaen illobijak eta euren gomuta. Aberrijaren aldez bixitzea emotia, gauza andirik eztala argi ikusten dot.

        Lotsatu nintzan gastetxu aren itzak entzutian. Nondik nora dakije umetxu oneik aberrijaganako daukagun bete-biarra? Zelan sartu yakoe bijotz erdijan mattasun eder ori?

        Iñork ezin azalduko dau. Odolaren deyak dira-edo... Aberri gustijak, euren azkatasun-bidian duazen orduban, semerik argijenen begijetan argi egitten dabe. Eta umiak lakorik eztago. Euren bijotz txikijan eztago bekatxik, eztago ikus-eziñik, ezta be girin txarrik. Egija sartuten yakoe, leyarrak-ziar eguzkija sartzen dan legetxe. Eta bein egija ikusten daben ezkero, umiak indar gustijagaz jositen yakuz. Berrogei urte igaro dauz abertzaletasunak oraingo alatz oneik ikusteko. Sabin geure Irakasle bakarraren irakatsijak etziran alperrikuak ixan. Loran dagoz aberriko alde gustijak. Igalijak etxian doguz laster...

        Eta lora onein artian, umiak. Josu Jaunak esaten eban sarri: Itxi umiai neugana datorzan. Eta Aberriak be bardin-antzo dirausku: Itxi egijozube neure kutunai erdu daitezan neure altzora. Neuk sutuko dodaz mattasunik ederren baten kolkuan.

        Lan oni abertzaliak begoz! Umiak biar doguz. Dantzak, abestijak, ikusgarri diran jolasak atsegin yakoez umiai. Ezin juan geintikez eurekana, gogai sakonakaz-edo. Ezin ulertu ixaten da bez itz orreik. Baña aberrijaren ikurrin garbijak, eresijak eta abestijak entzutian, poztuten dira ta mattasuna sortuten yakoe barnian.

        Gaur irakasle bijurtuten yakuz umiak. Izlari trebiak sortu dira euren barrutijan. Landaburutar Peli, Sota eta Mac-Mahondar Erramontxu eta abar. Zorijonekua da aberrija, olako semiak daukozan ordubetan.

        Itxaropenik ederrena orreik doguz. Eurekan alatzik gurena jayo da. Bildur barik umiak lo egiten dabe aberri amaren ikurrinpian. Ez itzartu umetxu garbi orreik! Ames-dagije ta!. Nork ezautuko dauz ames orreik? Aberrijak gastetxuben barruban diñozan itzak, itzik gozoenak dira, estitsubenak.

32-IV-15

 

aurrekoa hurrengoa