www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

ARAUDIJETZAZ

 

        Araudijak adizkide asko idoroten dauz. Geyenak konturatu dina, bere bittartez onura andijak yatorkuzala ulertu dabe.

        Baña arerijo batzuk, ez askorik, euzko-araudijaren aldez jarri dira. Baña gaurko etsai oneik lagaten ete-dabez gaurtik, araudijaren bittartez lortuko doguzan onurak? Auxe ittanduko neuskijoe: Eusko-Araudija lortuten dogunian, aurrerakuntza gustijai atzia-emongu dautsoezube?

        Ezetz erantzun. Baña euren antzekuak bagintzaz, amasarik artzen, be, ezkeunkijoe utziko. Neure ingi-artian daukodaz Euzkadin argittalduten diran izparringijak, bijarko ondo etorriko yatazalako.

        Oran amorru bixijan dagozanak, araudijaren aurka, gero etorriko yakuz, katolikubak alkartu biarrian dagozala-ta. Eta abertzaliok baño be nausikiruago itz-egingo dabe. Eurena entzun biarko dogu, Jaun-Goikuak bere ordezko jarri dauzalako ludijon.

        Orrein ekintzak, eztira bidezkuak, bijurrak baño. Euzko-Araudija aurrera badua, eurek pozik ixango dira, gero buru-ixateko. Baña araudi orrek aurrera urten-barik kok-egitten badau-edo, bada-ezpadan geldi dagoz.

        Eskubak garbittuten dabez.... baña Pilatusek be orixe egin eban.

        Baña gerokuak utzi dagiguzan, geure eskubetan eztagozanak diralako. Orain zelan jokatu biar dogun, adiraldu dagigun. Emeretzigarren eundijan, laterrija zan gauza gustijen buru. Hegel, doistarrak bere aberriko buruzagijai atsegin-egitteko, jaungoikotu eban laterrija. Gustija yatorke errijai laterrijaren bittartez. Deustch eta Italian ikasbide oneik ontzat artu ebezan.

        Baña Europa-Gudu-ostian, barriro aberrijak konturatu ziran, laterri-arazuetan ixakijak erakutsi dauskun lagi-bidez iragi-biar dirala laterrijak. Gudu arek erakutsi eban bakerik ezin zaindu dagikegula, erri-artian benetako lagijak ezpadira. Laterri aundijak baño obeto laterri-txikijak arteztuten dabez arazuak. Gixartekiko lagijak ontzat artzen dabez erri gustijen muetak eta ixakereak. Españako lagi-barrijak be ludijan barreyatu dan erea ontzat artzen dabe.

        Bakia nai dabenak, bake orren salneurrija zein dan jakin biar dabe. Beste bat zapalduten dogunian, bakia nai badogu, ezkagoz bide zuzenian. Azpijan danak zarata, ots-egingo dau indarrez. Ots orrek ixilduteko bide bat baño eztaukogu. Edonok daki bide ori zein dan: azpijan dagonari azkatasuna emon.

        Ele batek jasarpenak andijak jasan badauz. Beste izkuntza batek zirikadak eta laiduak entzuten ba-dauz, irakastoletatik at jaurtitten badabe, zelan eztau zarata egingo? Ele orrek erijotza matte ezpa-dau, al-daun eran ots-egingo dau.

        Zelan lortuko dogu izkuntza orren bakia? Berari yagokozan eskubidiak emon-ostian, artian ez.

        Lagirik iñun badago, lagi orreik euren arabak ontzat artzia gura-ixango dabe. Baña beste lagi batzuk etorten bayakoez azpiratu nairik-edo, orduban didar-egingo dabe.

        Orixe da orain jazoten dana. Euzkotarren izkuntzeak, eliak, lagijak, otturak eta edestijak beste ele, izkuntza, lagi ta otturen jasarpenak sentitten dabez. Zauriz jositta dagozan ezkero, ezin ixilik egon.

        Gai onetzaz euzkotarrak baño geyago oldoztu biar leukie españarrak. Bakerik gura badabe, onetzaz begoz oldozlari. Euzkotarrak gura-ixan-arren ezin ixilik egon zauri baten mingotsa sentitten dabelako. Eurek ezin egon dattekez abo-ixilik, eliak eta lagijak didar-eragiten dautsoelako.

        Baña españarrak bakia gura ei-dabe. Zuzendu begije, ba, emen egin daben okerra. Orduban bai, benetako bakia idoroko dabela. Pozik euren adizkide ixango gara, baña geuria artu-ostian.

        Oldezkun oneik apurren bat sartu-edo dira españarren burubetan be. Eurek be euzko-araudijaren aldez dagoz-eta. Abertzaletasunak ikusibazo dautso arazo au!

        Gustien bakerako, araudi au gauza ona dogu.

32-VI-10

 

aurrekoa hurrengoa