www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

ARAUDI-AITZI

 

        Euzko-araudija, ordurik larrijenetan sartuba dogu. Aurrera edo atzera egiteko bidian dabil. Aldundi-ixunak araudi orren zabalkundia euren lepo-gain artu dabe.

        Egoki ta onaurki argitaldu dabena. Alderdi gustijai ots-egiñik, zabalkundian lagun dattezan. Alderdijak eta udalak alkartuta zabalkunderik egokijena egin dagikelako egin-be.

        Madariaga, Agirre eta Armentia jaunak ixentau dira zabalkunde-batzarrekuak dadixantzatik. Jaun orrein araudijatzazko adoria jakin dakigunok, uste betian gagoz ekingo dabela zintzoro. Baña araudi-aitzi entzuten diran otsak?

        Nabarran batez-be, «radical» deritxon alderdikuak araudijaren aitzi asi ira. Azarola jaunaren aitzi-itzak lenago entzunak doguz. Gogorkiro araudi-aitzi jokatuko zala, esan eban.

        Aldi andirik ezta, Olazagutia uritxuban euzko-araudijaren aurka itzaldi batzuk egin zirala, Zergattik abelera, erabaki edo ausar au? Uskurtzale dalako? Baña ez-ete dira araudijaren aitzi iraukitzaliak (tradicionalistak) uskurtzale-barik uskurtza-ala dalako?

        Alderdi bi oner zer ikusirik eztaukoela dirudi. Batzuk ezkertarrak ba-dira, bestiak urberinkatu-ontzijan sartuta dagozenak dira. Arazo oneri sakonera begiratu dagijogun. Bai-batzuk eta bai-bestiak Euzkadiren etsai dira. Arrotzakandik euren goralbenak jaso ixan dabez, arrotzakandik janarija lortuko dabela uste dabe.

        Erkijenganako mattasun geyegi erakusten dabe orain, lenago atzez-aurre ziranak. Uskurtzaliak galtzori andijak ikusten dabez araudijaren bidez, baña araudi-barik diran galtzorijak eztabez ikusten.

        Sekulan geure eskubiden aldez eskakixunik egin eztabienak, gaur Fueruen egarriz dagoz. Eta gaxuak eztakije Fueruak osuan emongo ba-leuskigubez, oso azkiak ixango gintzazala.

        Edestija ikasiko balebe, olakorik eleukie esango! Ezkertarrak baña, batez-be Nabarran euren erki ori azpiratuba ixango dalako bildurra darabille. Egija? Euzko-araudijaren bittartez, Euzkadi osatuten dogu, baña erki bakotxak, lenago laterri ixan zan lurralde bakotxak bere zeingijak daukoez.

        Batez-be abertzaliak gara orretan zintzoenak. Ezin jasan geinkena dalako, euzko-erki bakotxak bere zeingijak galtzia. Abertzalien irakaskixunak orixe beti azaldu dabe. Ezkertarrak beste alde batera joten dabe. Araudijaren bittartez, geure erri onek batasuna lortuko dau. Orain arte ardura andija ixan dabe españatarrak euzko-errija bananduteko. «Las Vascongadas y Navarra» beti iñoen.

        Garrantzi andija dauko geuretzat araudi orregaz euzko-erkijak. Orain arte banandubak, orregaz apurtxu bat alkartu dagikeguz.

        Araudijaren aitzi jarriko ziranak, etsai asko eukiko ebezala, iñuan Beunza jaunak. Osuan eurek Catalandarren araudi-alde jokatuko zirala be azaldu eben. Orain atzera egingo dabe? Gazteizen nora jausi diran eztakigu. Araudijaren aurka egingo dabela, bestiak ostera araudi-alde. Argi-ta-garbi esan biarko dabe. Euzkuak ezin egon dattekez orrein itzai begira.

        Azpeitian ixan zan batzarrean, gauza jakingarrija esan eban Chicharro eritxon gaztelar batek: «Fueruak emongo doguz, baña bakaldunak gura baleuz». Orra errijaren eskubidiak gixon baten eskubetan. Olakorik eztau esaten inditarrak berak be!

        Alderdi bi dira, ba, araudi-aitzi. Bestiak osuan jokatuko dabe aldez? Ezin adirazi. Abertzaliak bai. Eta iñor aurka ixatekotan, geuk ixan biar geunke. Baña Salomon bakaldunari jazo yakona geuri be jazoten yaku. Emakume bi arein edestija bidezkua da. Umia erdibitu biar zala adirazo ebanian, benetako ameak ezin jasan olakorik. Eztabaideak eta zalapartak oraintxe agertuko dira gai onetzaz. Egunero azalduko doguz gertaerak.

32-V-18

 

aurrekoa hurrengoa