www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

IDAZTI BARRIJAK

 

        «Aberri oyuak» deritxoe oraintsu argitaldu diran olerki batzubei. Zubimendi idazle jatorra dozu euren guraso. «El Pueblo Vasco» Donostian agertzen dan izparringijan sarri idatzi dau euzkeraz eta iganderoko euzkel-orri txukun bat bere zainpian darua.

        Olerkari zalakorik ez genduban uste, baña azkenengua barik deduz dabillan olerkari bat dala, erakutsi dausku. Ordu onean betor geure euzkel-arlora. Izkuntzak biar ixana badauko ta. Olerki txorta polita dozu, beti aberrijatzazko gayak azalduten dauzala. Orain arte, aberrijatzazko olerkari bakarrak, Enbeitatarrak ixan doguz. Gaurtik Zubimendi be emen daukogu. Olerkitxu gustijak atsegingarrijak dira, irakurteko errezak eta gai berezidunak. Euzkera samurra darabil eta aboko egingo yakoez gustijai. Agirretar Joseba Andoniren aurritza dakarre.

        Aldun onek agertzen dauskunez, olerkari ta idazle jatorrak, aberrijaren alde askoz be geyago egingo dabe, Araudijak baño. Mourlane Mitxelena idazle jatorrak onetzaz sarri idatzi dau Madrideko izparringi baten.

        Zubimendiren olerkijak baña beste gai maitekor bat be agertzen dauskube. Liburutxu orregaz irebasten dana, Ugarritzaren aldezkua ixango da. Euzkotar gustijak ba biartubak dira olerki orreik erosten.

        Olerki baten edo neurtitz baten, sarri oldozkun txukuna, aberrijaren deya edo oyuba entzungo dozu. Sorotzat askok artzen dauz olerkarijak, baña euren bete-biarra daukoe emen. Zubimendiren olerkijak berebixikuak dira geure barruko aberri-miña piztu ta indartuteko. Elertijak eta aberrijak ontzat artu dabez. Zorijonak ba idazle argi ta adizkide onari.

 

        «Jesusen Biotzaren illa».

        Emen yatorku beste idaztiño eder bat be. Jaungoiko-Zaleren idazti pillua azkenengo onegaz geitu dabe. Oar-Artetatar J. A. jaupari argi ta euzkeltzale benetakuak idatzi dau Josuren Bijotzatzazko idaztiño au.

        Geure artian beti Josuren Bijotzaganerako maitasun andija ixan da. Orain arte be agertu dira onetariko idaztijak. Kardaberatz abaren gomuta ez ete daukozu argi?

        Mendiburu abearen idazti ederra sarri irakurri ixan dogu, benetan uskurtza ta euzkera errikoyez josija dalako. «Jesusen Biotzaren debozioa» idazti onenetan be ona dozu. Azkue jaupari argi, jakintsu ta aintzagarrijak be idatzi eban idaztiño eder bat. Egun oneitan bazterreratuta dagonarren, idaztiño arek bere onura onak egin euzan geure Euzkadi maitian.

        Txukun txukuna dogu oraingo au be. Ara zer idazten dauskun onetzaz Lekuonatar Imanol jaun goragarrijak:

        «Sermolaria degu orren egillea. Ezagun da. Itza errex dario nun naitik. Errex eta ugari. Izketarako errextasunak ordea, ez dio bat ere kalterik egin bear izan argitasunari. Argi darabil, oso bere esagaia. Eta egoki, oso egoki. Ez du idaztiak, bear ez dan gogorkeririk».

        Eta esku artian bein artu ezkeruan, amaitu arte eztozu itxiko.

        Oar-Arteta jaunaren itzaldijak entzun dauzanari, atsegingarri ixango yakoe. Izlari bikaña ta idazle jatorra agertu yaku jaupari auxe.

        Tamalez abestitxu batzuk eztauz idazti-amayeran jarri. Obeto ixango zan ba euzkel-abestitxu batzukaz...

 

        Eta amaitutekuan, Eleiz-idaztiñotan asko ikusten doguz, baña zegaitik geure jaupari agurgarrijak ez ete dabez «mistica» eta «ascetica» gaztijak idazten? Otoyak ondo dira baña «Axular»-en antzeko idazti batzuk... Badira geure idazle artian jaupari asko orretarako gai diranak. Euzkereak oraingo au ta beste idazti asko sor ixango dautsoez jauparijai ausartzen badira gai onek erabilten. Zorijonak Oar-Arteta agurgarrijari.

32-IV-8

 

aurrekoa hurrengoa