www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

LUTELESTIJA

 

        Laster argitalduko dabe euzkeraz lutelesti edo geograpi txukun bat bizkayeraz. Iturriotzdar Pirmin apaiz jaunak egiña dozu. Gauza polita benetan!

        Iru malla ixango dauz lutelesti orrek. Lenengo malla yatorku esku artera orain.

        Euzkeraz geograpi bat biar zan, baña oraingo onek aurrerapen ederrak dakaz. Antziñako erakusteko-erak aldatubak dira gaurkuan. Argazki edo fotografiakaz itaun-erantzun bitartez poliki-poliki ikaslia aurrera dua.

        Egilliaren asmua ona emen:

        «Lutelesti edo geograpi au egitian, bada, aurrez-aurrez ixan dodaz euzko-umiak. Oneintzat idazti egoki, atsegin eta garbija egiten zayatu naz.

        Ume txikijei okela-zati andirik etxakela emon biar, gixendu artian, eta lenengo mallako lutelesti au argitaratzen dot. Ondoren etorriko dira koskorragoentzat, bigarren eta irugarren mallako jeograpijak.

        Jaun-Goikuari eta ongilliai eskerrak».

        Euzkadi lurraldian dagozan ikuskixun politenak batu dauz egilliak, zintzo zintzo. Eta baserritarra asten da lutelesti gayak ikasten, bere begi-aurrian diran gauzetatik.

        Irakurgaya be badau azken aldian.

        «Sabin Euzkalduna» argitaratu zanian, pozik txaluak jo geuntsozan, lanik egokija zalako. Gaurko au ezta makalagua. Ederra baño.

        Euzko geyenak negarka gabiltz irakastoletan erderaz erakusten dabielako, baña zer egin dogu-edo, umetxubak, euki dagijezantzat liburutxu argijak euzkeraz idatzita? Ezer edo gitxi. Erderaz texto deritxoen idaztiñuak eztira geure artian.

        Eta neure baitan sarri oldoztu ixan dot: gaur etorriko balitz geure artera gixon bat irakastoletan elebitza jarri daikenentz edo ez, zer erakutsiko geunskijo? Benetan uste ixango leuke badaukoguzala liburutxubak umiai erakusteko?

        Jaun agurgarri batekin izketan nenguan:

        — Biarrekua dogu elebitza, umiai erderea ta euzkerea ondo erakusteko.

        — Bai, orretan nago. Baña zelan egun batean jarriko geunke elebitza?

        — Gauza gatxa eztozu ori.

        — Eztala gatxa. Ez arranotan!

        — Zegaitik ba?

        — Biloxik gagozelako! Non dagoz geure irakastoletako idaztijak? Non irakasle aldrak? Non daukozuz arazo oneitan benetan jakintsubak diranak? Batzuk egija esateko be badaukozuz. Ezaunak dira, baña geyenak ...

        — Idaztijak biarrekuak dozuz ala?

        — Bai irakastoletan idaztiño barik, lutelesti, elezti, arimetika eta abar biar dozuz. Askok egin dabez, baña bildur dirala argitaratzeko. Bai ba diruba galtzen dozu parra-parra ta.

        — Orrei lagundu biar yakoe orduban.

        — Bai lanik ederrena uste dot gaurko egunean ixango litzakela idazliai lagundutia batez be umientzako idaztijak egiten dabezenai.

        Onela jarraitu genduban. Lenguan neure idazkolera eldu zanian erakutsi neutson Iturriotz jaunaren lutelestija ta pozik be pozik iñuan: Auxe da benetan lan onurakorra. Berebixikua dozu au.

        Goitik beragiño astertu eban idaztiñua. Salgai noiz jarriko eben itaundu eustan. Laster ba erantzun nik.

        Eta lutelesti ori emen dogula ta gaur ots-dagit. Euzkotarra ez zadi geratu Iturriotz jaunaren lutelestija erosi barik. Gauza ederragorik eztago!

        Esku artian erabilliko dozu atsegiñez. Euzkadiko edestija, urijak, mendijak, etekiñak eta abar jakin gura badozuz, ingi orreitan asetuko zara.

32-III-15

 

aurrekoa hurrengoa