www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

BIDE ONEZ

 

                        (Un señor diputado: La patria es España.

                        El señor Agirre: Mi patria es Euzkadi.

                        Izparringijetatik)

 

        Gogo-artegetzat gaste batzun goguak autetsi daruezanak, au, olan egin biar dogu, bestia onetara, ibildden dira. Zentzun-bidez gauzak egin biar dirala, ba!

        Zentzuna sarri askotan, ostera, alde batera itzi, bai? eta odolak erakusten dauzan bidiai jarraitzea onena ixaten da. Gastedijak geyenetan apara-egitten dau (azertetan dau). Bijotzaren lenengo zirkiñai jarraitzen dautsenak, damutu biarrik eztau ixango.

        Catalunyako aldunai ogen bat erantsitten dautsoe: Zeben barnean sentitten dozubena aldun-batzarretan erakusteko lain etzarie. Eta egija eztanik ezin esan. Oindiño Catalunyako Ezquerra alderdikuak zer diran, eztakigu. Abertzaliak? Catalunyazaliak? Erki-zaliak?

        Naste andijetan dakusguz. Barcelona-aldian gauza bat esan darua Ventura Gassol jaunak, Madriden aldatuten dauz bere itzak.

        — Baña eskerrak olakoxe atzipen-bidiai euren Araudija lortu dabe.

        Ezetzik eztiñogu. Lortu dabe ta poztuten gara. Baña euzkotarrak olan Araudija lortuko balebe, lotsaren lotsaz aurpegija gorrittuko litxakegu. Zeruba irebazte-arren, be, nor bere gogai edo idean aurka ezin ibilli datteke. Bijotzak gauza bat eta abuak beste bat darabillenian, aberiak baño berago gagoz.

        Zer garan ondo erakutsi-ostian emon gura ba-dauskube artuko dogu. Labankerijetan araudija lortzia ete-dago? Erri baten eskubide ta deretxuetan ez ete-dago?

        Guzurrez erri orren eskubidiak ezin eskutau geinkez?

        Ludija gaizkatuteko guxurtxu bat ezin esan dagikegula, sarri entzun dogu. Batzuk olakorik ezin ulertu dagikie.

        Araudi bategattik eusko-errijak daukozan eskubidiak eskutauko doguz, ba? Ezta ludi osua geuretzat ixango balitz, be! Catalandarrak zerbait lortu dabe. Ikusten dogu baña aldijak bakotxari bere epaya erantsiko dautso. Orduban jakingo dogu nortzuk onduen geratuko diran. Orain-arte euzkotarren eta catalandarren artian ziran aldaketeak atzaldu doguz, orainguan argiargi Agirre jaunak jarri dauskuz, ostera.

        Aldun-batzarrak zabaldu ziranian, Agirre jaunak itzaldi sakona oguzi eban. Zer zan eta zeren billa etorran agertu eban. Onetan gixon argi onek koipekeririk eztau ixan.

        Geure aldunak, katolikuak eta euzkotarrak dirala esanagattik Araudi bat eztaukogu. Eztago ardurarik! Eskerrak egitten dautseguz, euren gixontasuna dala-ta. iGixon agertu yakuz!

        Azkenian garbijen jokatuten dabenak irabazten dabe. Royo Villanovaren itzak jakingarrijak dira. Gomutan eztoguz? Agirre jaunari beste aldun batek ittaundu dautsonian bere aberrija zein dana, aldun gaste onek erantzun dautso: Euzkadi da neure aberrija.

        Asarratuko zala Royo Villanova uste dozu? Bai zera. Bere itzak onexek dira:

        — Muy bien. Asi se habla.

        Zintzotasunaren deya entzun dau. Agirre jaunak labankerijakaz eta koplakaz erantzun baeutson, zer aurreratuko eban? Ezerez edo aldunen aurrian agertuko zan atzipelan baten antzean. Euzko-ixatiari olakorik etxagoko. Amaikatxu itzaldi ederrian euzkotarrai atzaldu dautsena, aldun-batzarretan be, atzaldu dau. An besterik esan baeban, ona etorriko zanian agurrik ezkentson egingo, bere aberrija salduko ebalako.

        Eta aberrija ezin saldu geinke araudi bat gora-bera. Au oldoztu begije. Araudija matte dogu, gura geunke, baña geure eskubidiak beti tinko ta lerden ixango dira amai-rarte.

        Euzkadin gauza bat eta Madriden beste bat esaten ixan dogula aurpegira jaurti dauskube. Erantzuna laster eldu yake. Orain Amilibiak, ez bestek olakorik ezin esan dagikie.

        Sabinek besterik ezeban erantzungo. Arek, be Euzkadi euzkotarren aberrija zala esan euskun.

        Agirreren itzak-bide zigorkadeak etorriko yakuzala edo araudija betiko ondatu dala? Eztago ardurarik! Etorriko dana lepuan eruateko inddarrik asko daukagu. Aberrijak sendotuten gauz.

        Aldun gaste baten itzak orreik ixan dira. Zar batek, biarba, beste erantzun bat jaurtiko eutsen. Onenak aña zintzotasuna ezeban eukiko.

        Euzko-Alderdi Jeltzaliak bere bidiak zeintzuk diran antziñatik daki. Poztuten gara bere alderdikiak guzurtauten eztabezelako bide oneik.

        Gastiak zarren bidez duaz. Gogo bat eta bijotza bat, elburuba be bakarra dogu-ta. Bijotzean sartuko doguz itzok: «La patria es España». El señor Agirre: «Mi patria es Euzkadi».

        Ludijaren aurrian itzok entzun dira!

        Abertzaletasuna bide onez dúa. Okertuko eztala ziñistuten dogu. Olako gudarijak daukozan aberrija zorijontsuba da.!

32-XI-11

 

aurrekoa hurrengoa