www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

MINGOTSA

 

        Idazle baten itzak: euzkera-barik abertzaletasunik eztagoke. Guzurra! Baña, au esateko beste era bat eztaukozu? Literaturearen areyo gorrijena naz!

        Euzkerea parra-parra dakijen askotxu ezagutu daruaguz. Abertzaliak ete-dira? Bai zera! Abertzaletasunaren etsai amorratuagorik ezta. Erderea baño eztakijen asko, ostera, abertzalerik punterenguenak dira.

        Geyagorik esango dogu: euzko-abertzaletasuna erderea, (gaztelera nai badozu), baño eztakien adimenetan sortu zan. Abertzaletasun onen aldatzallerik onenak, lanik geyen egin dabenak, euzkerarik ezekijenak ziran.

        Norbait ikeratuko da. Egijak ikeratuten dauna, koldarra da-edo. Poztuten garala, diñoguna bide? Ez orixe! Geuretzako atsegingarrijago ixango tan euzkerearen bittartez euzko-abertzaletasuna zabaldu bazan.

        Aberri baten ezaugarri ederrena, bere izkuntzea da. Euzkuak euzkerea abuetan erabilli ebenian, aberririk be, eukijela etziran konturatu. Alperriko pitxija euren euzkerea zan!

        Jakintsu batzuk aldijak igaroteko baño etzan. Beste zeregiñik ezeukijen gixon batzuk euzkerearen sorkundea, joskerea, aditza ta abar ikasten ebiltzan. Eurentzat jostallu bat baño etzan!

        Or museoetan ikusten diran antziñako gauza zarrak legetxe. Zetarako euzkerea dabe, abertzaliak eztiranak? Ezetarako bere ez, euren burubak agertzeko baño.

        Orduban elia baño zerbait lenagoko mallan dago?, Bai bein! Aberrijaganako mattasuna, aberrijaren ezaupidia lenago dago. American ziran abendeak euren eliak galdu ebezan, baña ori gora-bera, aberri azkatubak dozuz.

        Inkatarren elia eztakijena, abertzale txarra ete-da? France, España, Rumania ta beste latera-bitartez il ziran izkuntzaen aberrijak, zegattik euren antziñako eliak eztabez berpiztuten?

        Erantzuna entzun gura dogu entzun. Gai onetzaz Sabinak atzaldu euskuna agertuko dogu. Gaur geure argiz jarrai dagigun.

        Euzkadin gauzarik sano eztago. Ondatuta gagoz! Aberri bat gintzalako ustia aztuta geunkan. Zer egin? Euzkerea baztertuta aurkittuten dogu. Lenengo euzkereari bixitzea emon eta aberrijaganako mattasuna sortubazo?

        Etxia ixan dedintzat, arroñak biarren, ez talletuba. Talletubak edertu darua, baña biarrezkua ezta. Gaurko egunetan talletu bako etxe asko dira, tellazea bide.

        Arroñak jarri biar doguz. Euzkadiren arroñak zeintzuk dira? Geure ixate oni zelan iraunazoko dautsogu? Aberri baten gogaya, erri baten asmua erakutsiko dautsogunian.

        Euzkerea eztogu aberrija, aberrijaren pitxi ederrena bada bere. Ura eukitteko edontzija edo txola biarren dogu. Euzkerea tankera bat edo antz bat baño ezta, aberrija ostera antz orren eutsikaya, eukijatan.

        Oindiño euzkerea itz-egitten dan tokijetan inddarrez ta adorez zaindu dagigun. Tamalgarrijena galtzia litzakelako, baña euzkerarik etzan tokijetan asi gadixan abertzaletasunetik. Larrosak udabarrijan nai badoguz, larrosonduak landatu daiguzan neguban. Baña gusti au literaturea baño ezta!

        Euzkotarrak benetako abertzaliak balitz, Euzkadin diran gixaseme gustijak abertzaliak balitzaz, pozik emongo neuke euzkerea. Benetako abertzaletasuna bada euzkerea gero sortuko da. Au ondo ikusi daruagu uri batzutan. Erdeldunak ixan diran askotxuk joranez ekitten dautse euzkerea ikastiari.

        Baña aberrija ezagutu ezpaleben, euzkerea ikasiko eben? Bai zera. Euzkerearen aldez zelako lanak egin daruez abertzale eztiranak? Abertzalien erditik? Euraen batzokijetan euzkerea irakasten da? Euzko-abertzalia eztanak, len-bai-len erail biar leuke euzkerea. Bere aberrijaren izkuntzea eztalako. Onexeri erantzun begije geure literato ponpoxak. Abertzalia eztanarentzat Euzkadi bere aberrija ezta. Aberrijaren elia euzkerea ezin ixan datteke, beraz.

        Baña abertzale danak, ulertu darua bere elia euzkerea dala. Eta zegattik eztau ikasten? Euzkerea ta aberrija, bijak galduta aurkittu dauzan ezkero, lenengo mallan daguana, lenengo berpiztu biar daulako.

        Gaurko geure lanik sakonena aberrija iragi al ixatia. Txola egin daigun eta gero ura batuko dogu.

        Erderaz zein euzkeraz, edozein izkuntzetan geure aberrija jaso daigun. Bijar pantzeraz, biarba, abertzaletasuna zabalduko dogu. Euzkadiko seme gustijak euzkerea jakin baeben, erderaz abertzaletasuna zabalduten astia, gauza lotsagarrija ixango zan. Abertzajlien lana etzan ixango, baña orainguan bixi gadixan, ez amets-artian.

        Ameslari geyegi doguz. Olerkari antzekuak eta olerkarijai bizten be etxako itxi biar laterrijetan, errijen kalterako baño eztdralako. Egin dodazan olerkijak atzindu al baneuz, oraintxe baztertuko neukez. Kezka andijagorik eztot, olerkijak egiña baño!

        Zetarako olerkijak? Irizlari batzuk txor-txor ekin dagijen eta gaste zoro batzuk aldija galdu dagijentzat.

        Azkurerik iñun senti dozu? iAzkatu zadi ta baldan! Geyagorik esango dogu...!

32-XII-1

 

aurrekoa hurrengoa