www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

OLDOZTUTEN

 

        Il ziranak betiko bixitzan dagoz.

        Erijotzaren bittartez baño bixitzarik ezin geinke jaretsi. Erijotzaren itxalak zeure begijak estalduko dauzanian ludiko argirik eztozu ikusiko, baña argirik ederrena zeure barru-barruban aurkittuko dozu.

        Erijotza matte ez. Orain egitzat daukazun guzurrak erakutsiko ba dauskuz.

        Geure battan bixitza dala uste doguna erijotzarako bidia baño ezta.

        Orain egunak eta gabak doguz, baña Egun Osua gero ikusiko dogu.

        Sendiko bat ildden yakunian gorputzaren erijotza baño eztala ixan eztogu oldoztuten.

        Geroko bixitzarik ezpaleko alperrikuak litxakez geure lanak.

        Espetxeko ormak apurtutia baño erijotza ezta.

        Il diranai negarrik ez, betiko atsedena lortu dabelako.

        Sendiko bat ildden yakunian poztu gadixan: geu ilgo garaneko aldezlari bat daukagu.

        Illobijetan erijotzaren irudirik ezkeunke irarri biar bixitzearena baño.

        Erijotza onik ez txarrik eztago: bixitza onak edo txarrak bai baña. Erijotza zelakua ixango dan, geuregan daukagu.

        Orain ustelkorra ta erijotza eretten dauzanak bixitzarik eztau gero batuko.

        Bixi zadiz ilddeko eran eta bixitteko letz ilgo zara.

        Ziñismen barik erijotza bilddurgarrija bada, ziñismenaz pozkarrija.

        Gurutzak betiko bixitzako atiak zabalduten dauz baña batzuk txerrenaren burruntxijaz zabaldu gura dabez.

        Bixitzako bidiak era bitakuak: loraz beterik batzuk, baña azkenian negarra. Arantzaz beterik diranak bestiak,baña amayeran Kisto geure Jauna.

        Txerrenak betiko erijotza opalduten dausku, Kistok betiko Bixitzea, zalantza-barik Kistogana juan biar gintzakez.

        «Otoi bat eta gero arte» ilddegi baten datza. Erijotzaren arerijo andijena itxaropena dogu.

        Gixonaren jayotza siaskan eta erijotza gurutzan ixaten dira, baña azkenengua benetako jayotza.

32-XI-2

 

aurrekoa hurrengoa