www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

EUZKO-IRAKASTOLA NAUSIJA

 

        Euzko-irakastola nausija (Universidad) biar dogu, eta gaur oba bijar baño. Geure gastedijak at urten biar dau, ezer ikasiko badau, etxian eztaukolako irakastolarik.

        Gurasuak ondo dakije zelako kaltiak yatorkoezan semien aldeegite onegaz. Txinditan asko eralgi edo gastauten daben-arren, tamal andijagua eurentzat, semiak alperrik galduta ikustia. Arrotzen oitura txarrakaz galtzen dira ta txikitan etxian ikusiko ekandu onak eta kistartasuna laster baztertuten dabe askok eta askok.

        Ganera euzko seme batek, españatarrak ikasten dabezan gauzak barik beste batzuk ikasi biar dauz. Bere aberrijatzazko arazuak daukaz eta sendagillia ixan, naiz laterija, beti begi aurrian ixan biar dau aberrijaren gaizkundia.

        Eztago iñortxu be euzkotarren artian, irakastola nausi ori gura eztabenak. Politikako eztabaidak alde batera itxi biar dira onelako arlo baten. Eta politikea alde baten itxi dabela geyenak uste dogu. Errijaren onerako dan ezkero, aleginduten gara lortu arte.

        Eztabaida arazo onetan ezin idoro ba. Irakastola nausija gustijok gura dogun ezkero, baña batzuk mota batekua, bestiak beste erakua leyatuten dabe. Onetan jakintsu diranak, itz-egingo dabe. Españan gaur arte dagozan irakastolak etzakuz atsegin. Gixonaren gogo gustija azten daben ikaskixunai gagoz, ez jakintsu asko egin eta euren arazoetzaz baño ulertuten eztabenai. Amaseigarren eundijan ziran irakastolak benetako jakintza tokijak. Gixonak «humanus» ixan biar dau, bere gogoko leyuak alde gustijetara zabalik daukezala.

        Españako irakastoletan dabiltzanak, karrera bat, ogibide bat jakiteko baño eztuaz. Jakintzak ardura barik daukoz. Titulo bat artzen badabe pozik dagoz.

        Eta irakasliak be eztau ardurarik artzen euren ikasliak ixan dadixan jakintsubak eta aberrijaren itxaropenak. Beste laterrijetako arazuak erakutsiko dautsoez, baña ez euren aberrijaren ixatia.

        Euzkuak baña irakastolan aberrija iragiteko tokija gura dogu. Abertzaletasunatzaz eztot itzik egiten orain. Aberrija egin gura dogula irakastolan esatian, azaldu gura dogu geure ixate onen sustrayak, edestija, elertija, oiturak eta munduko gauzak ikusteko mota erakutsi biar yakoezela gastiai.

        Asko aberrijetzaz itz-egin ezkero, abertzaletasuna baño eztau ulertuten. Mota askotako abertzaletasunak dagoz. Geure artian bakarrak gaur ixan biar leuke, Aberrijaren gaizkundia lortu nai ixatia. Baña irakastolan beste era batera egin nai dogu aberri ori.

        Euzko irakastola nausirako onak ixanen dira kanpoko irakasliak? Onetzaz eztabaida sortu geinke. Jakintza ezta onena, ez bestiarena. Ludi gustijarena dalako jakintza. Baña irakaslerik onenak ekarri biar ete doguz jakintzari baño aditu ezta. Edo obak ixango dira euzkotarrak diran irakasliak? Euzkotarra ixatiak bakarrik eztau onetsiko iñor, ezer ezpadaki. Baña kanpoko jakintsu baten eta bertoko asko dakijan baten artian nori irakasle-alkija emongo?

        Onetzaz askok itz-egingo dau. Gaur onetzaz barik irakastolatzaz dagigun. Gustijok gura dogu, alderdi danak gagoz gai baten. Aurrera ba! Igandian egin zan batzarrak aurrerapen andija egin eutson zaletasun oneki.

        Nora joko dabe orain arazo oneik? Bide onetik ete duaz? Edo barriro alkarren ala asiko gara? (Alkarren ala, edo kontra bardin). Gustijok badakigu geure leyak apurtxu bat estalduten, elduko gara gura dogun elburura.

32-II-10

 

aurrekoa hurrengoa