www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

EUZKO ANTZERKIJAK

 

        Euzko-Gastedijak oraintsu egin daun antzerki-jayari biar yakon goralbena egin dagijogun. «Iru Gudari» eta «Aizteak» antzeztu dabez. Antzokija notiñez beterik egon zala esatia, ezerez esatia da. Geure jayetan eta antzezkixunetan beredin notin ixaten dira. Baña orainguan notiñetzaz barik antzerki orreitzaz idatzi dagigun. Orain arte baserrittar batzuk kili-kolo antzera agertuten ixan doguz.

        Baña beti baserriko gauzetan ezin egon geintikez. Noiz-edo-noiz beste gauza batzutzaz bere idatzi biar dogu. «Iru Gudari»ren egillia edonok ezagutu darua. Sota-Aburtotar Imanol geure elertiko gixon argi ta jayua dogu.

        Euzko-antzerkijak zor andijak dautsoz anak ederto edesten dauz, baña Sota jaunaren antzerkijak aberrijaren bijotzean sortutako antzerkijak dira. Gixon argija ta ludiko elerti geyenak irakurrija dogu. Eta euzko-elerti gaxo onetara Cocteau edo Shaw jaunen kiñubak ekarri dakarz.

        «Iru Gudari» karlatarren gudaldiko antzezki bat da. Orain arte beste batzuk, be karlatar gudaldiko jazoerak antzerkijan esi dabez. Baña Sota jaunak abertzaletasuna erein darua antzerki orregaz.

        Baroja jaunak karlatar gudaldiño notiñak ederto edesten dauz, baña Sota jaunaren lana ezta atzean geratuen. Barkaiztegi buruzagijaren ixatia, punterengua dogu.

        Antzerki-bidez ondo baño obeto darabiltz notiñak, Sotak ba, berak nai daun-legetxe antzeznotiñak igittuten dauz. Campos Eliseosen ixan ziranak txalotu eban bai txalotu Sotaren lana.

        Negar begijatik jarijoten yaken askori. Errusittarren antzerkijak geure elerti onetan erre dirala, dirudit.

        Bigarren antzeztalde zana, «Aizteak» dogu. Uruñuela gaste argija oindiño batzuk eztabe ezagututen. «Itxas-txori urdiña» lenago Bilbaon ikusi gebanok, zer dan jaun au baekigun. Orain aberrijatzazko gai bat dakar.

        «Aizteak» sei aizteak, Euzkadiren sei alabeak. Neurtitzetan bere gaya zabaldu darua. Gaztelu eder baten jaubia dan gixonak sei aizteak menpian daukoz. Berak gura dauna egittia nai dau.

        Jaun orregaz jakitun gaizto bat bixi da. Onek aizteak beretzat gura dauz, aiztean mattasuna txastau nai leuke.

        Baña gaztelu zarrera Bidazti bat eldu da. Nor dan iñok eztaki, baña bere abotik egizko itzak urteten dira. Eta gustijon erdijan abestalde bi dagoz. Grezitarra euren antzerkijetan abestalde bat edo koru bat eukitten eben.

        Uruñuela jaunak, begi zoliz geure euzko-antzerkira antziñako ayen erea ekarri dau. Abestalde bi oneik itz-dagije. Batzuk jauntxubaren aldatzaliak dira, bestiak aiztaen lagunak.

        Bidaztijaren bidez aizteak erailteko asmuetan egon ziranak menperatubak ixango dira. Bidaztiak bere pitxizko jantzijak kenduko dauzanian, bijotz eder bat jantzi-ganian daukon gudarija dala erakutsiko dau. Gudari onek gaizkatuten dauz aizteak.

        Antzerki onetan España eta France agertuten dira ta Euzkadiren sei alabeak. Oindiño olako antzerki polittik sarri-sarri eztogu ikusi.

        Eta zelako jantzijakaz agertuten dina sei aizteak antzokian. Bata baño bestia-dotoriago.

        Geure antzerkijak olakoxe gayak biar dauz. Aberrijari ta elertijari dagokijozanak.

        Gurenda andija lortu dau Uruñuela jaunak oraingo antzerki onegaz. Beste bat laster antzeztuko dabe. «Ama» deritxo. Geure antzerkigilliak aurrera duaz.

        Euzko-Gastedijak, Bilbaoko gastedi begiko onek lan ederrak egin daruaz geure antzerkijakaz.

        Sota eta Uruñuela jaunai txaluak joten dautseguz emetixek. Garate eta Urrengoetxea jaunak be, euren eresi txukunakaz lan begibegikua egin dabe. Eta antzezlarijak ondo baño obeto! Ikeragarrizko antzezlanjak doguz, eta agur argijena zinkatuten dautsegu.

32-XII-10

 

aurrekoa hurrengoa