www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

JOSULAUNAK

 

        Erkalak eztauz gura josulaunak eta kanpora jaurti dauz. Euren etxiak eta ikas-etxiak kendu dautsoez, lapurretan egin eta eskuratu baebezan-edo. Orain ezin bixi ixango dira alkarrekin, etxe baten barruban, josulaunak.

        Gastiak atzerriratu dira, zarrak emen geratuko dira, baña zakabanatuta. Kalte andija ixaten da bixitza au, lekaide batentzat. Erkaldarrak artu daben erabaki onen zegaitija, jakin gura geunke. Zegaitik deuseztu dabez lekaide oneik? Noren aurka egin dabe? Zeintzu dira egin dabezan gaizkabidiak? Nortzubei kendu dautsoez ogasunik?

        Erabaki garrantzitsu batek, bere zegaitija agertubazoten dau. Errijak eskatuten dau orainguan be, baña alperrik. Ixildu gaitezan eta geure tamala agertubazo josulaunei.

        Euzkotarrak zer ikusirik ez pageunke josulaunetzaz be, geure samiña agertuko geunke, erabaki ori baño okerrik ezin dalako ikusi. Baña euzkuak zer ikusi andijak daukoguz lekaide oneitzaz.

        Loyolatar Iñaki geure endakua ixan zan. Aren ixatia zabaldu dabe beti josulaunak eta geure aberri onen ixena barreyatu dabe. Josulaunak ixan dira beti elexaren gudari ausartubenak eta amaikatxu gaste ta zar ziñismenean azi dabez. Orain lan andi orren ordez auxe egiten dautse. Kistoren aldez lan-egin dabenak jasarpena euren lepo-gain daukoe. Bai-ba onetan igarten yakoe benetako kistarrai. Geure irakasliak be jasarpen gorrijak eruan euzan ezkero, bere jarraitzaliak eztira ixango itzal geyagoz begiratubak.

        Poztu dira kistarren etsayak. Egun gitxi dira oraindik Donostian argitalduten dan izparringi zikin batek euren aurka esan ebezanak. Lapurrak eta lotsabakuak bailiran, josulaunen aurka idatzi eban Abeitua deritxon batek.

        Poztu dira etsai zitalok, eurek gura dabena egiteko, orain azke dagoz eta. Len arresi baten-antzo idoroten ixan dabez josulaunak. Jakintzaz eta onoimenez, gustijen buru ibilli diralako.

        Urrun juan biarrik eztaukogu, berton Bilbaon ikusten dogulako zer egin dabe irakastola nausi bi daukoez, ainbeste gasteri ikastaruak emoteko. Koldobikatarren bazkunean barriz millaka gastiak dagoz. Antxe alkarren arteko itzala ta kistartasuna ikasi dabe gastiak.

        Gorroto andija euki biar olako erabaki bat artzeko. Gaizkiñak be euren aldezkaja daukoe, onei ostera orixe be etzakoe itzi. Azkatasunaren ixenean olako erabakijak artzen dabezanai, kastigu andija jarriko geunkijoe. Oñaze ordu oneitan eurekin gagoz. Al dogun eran lagunduko dautsoegu ta geure barruko samintasunez agurrik samurrena egiten dautsoegu. Laster barriro geure Euzkadi onetara etorriko al dira, Loyolako deunaren babespean egon daitezan.

        Ludi gustijan lan baño egiten eztaben onei. Mixijolarijak eurrez bidalduten dabezan onei, Irakastola nausijak, jakintza bidiak eta kistartasuna zabalduten aleginduten diran onei, iñoiz baño samurkijago geure agurra ta laguntza.

31-I-27

 

aurrekoa hurrengoa