www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

ARAUDIJETZAZ

 

        Oxin onetan uraska asko dira. Bakerik ikusiko dugu? Bakotxak bere arritxuba jaurti gura dau ta. Uretan baña arrijak zer egitten daben, ondo dakigu. Ureskak dira orainguan, baina txarragua ixango lettike ur orri ganezka eragittia.

        Gaurkuan bake apurtxu bat be egin da. Azaña jaunaren itzaldijak goguak baretu dauz. Etzan gauza erraza! Españatarrak zaratatsubak dira eurai yagokena zainduteko. Bestienak eztautsoe ardurarik emon. Orain-arte beintzat. Eta bere menpian zan erri batek, azkatasun pitin bat eskatutian, Cadizko gude-eresija joten eutson. Abertzaletasuna zer dan eztakije.

        Baserritar batzuk egitten dabena, eurek be dakije. Gurasuak olantxe itxi eusten solo au, basetxe au,iñok eskurik ezpegi jarri berton. Baña beste alde batera uzta obiak ixango zeunkez, obeto bixi-ixango zintzake, batek edo-batek esaten badautso, eztau ulertuten.

        Berreun urte atzeratuta bixi dira españarrak eta atzeren duazanak, bestiak be eurekin eruan gura dabez. Baña atzian edo aurrian, gura daben tokijan buaz eurek. Euzkotarrak eztaukogu zetan eurekin bidez-bide juan biarrik.

        Gurasuak emon eutsoen legetxe soluak irautia nai-dabe, ezta? euki begijez, ba. Ezkara juango euzkotarrak euren lua artegatuten.

        Baña españarrak zer diran, ipuin baten bidez azalduko dautzubet. Sarri ikusi doguz lur-ganian sartuta egur luziak. Egur orreik, koipiagaz labanduten dira ta puntera igoten daunari sari bat emoten yako. Olako egur luze bat eguan Bilbaoko enparantza baten. Mutiko gastiak pozik ebiltzan sari-billa. Bost ogerleko emoten eutsoezan lenengo igoten zanari.

        Toki aretan euzkotarrak ziran gaste geyenak, baña españatarrak, prantzetar ta ingelandarrak be ba-ziran. Kai ospatsuba da Bilbao, ta alde gustijetako yentiak ikusten dozuz.

        Egur-punteragiño igon gura-eban gaste batek. Ederto asi zan, baña koipiak ezeutson itxi luzaruan. Jausten zan bera. Barriz igoten asi zanian, an ziran mutil batzuk parketatik tiraka asi yakozan. Berantza egitten eutson.

        — Zegattik dagixube ori, ba? —ittaundu neutsoen.

        — Ezin igon ixan-gara? bai? ta beste iñok igoterik be eztogu gura.

        Mutil areik nonguak ziran ittaundutian, españarrak zirala jakin neban. Batzuk Burgoskuak, bestiak Zamorakuak

        Laster asi zan egur-goira igoteko asmoz, amasei urte inguruko gaste bat. Ule gorrijak eukozan. Ekin eta ekin ezin igon zan. Bere onduan ziran batzuk barre-egitten eutsoen. Ez berantzarik eta ez gorantzarik. Aren adizkidiak zirala zirudijen areik ez eutsen lagunduten. Españarrak bera-egitten asi yakozanian gogor urten ziran lagunaren aldez.

        Nonguak ziran ittaundutian, ingelandarrak zirala azaldu eusten. Bakez begiratuten eutsoen adizkidiari.

        Geroxe asi tan irugarren bat. Apurka-apurka ebillan, baña gaitz-egitten yakon goraño eltzia. Onetan azpijan ziran batzuk gora jaso eben. Pozez indar-egin eutsen betik eta txaluak joten eutsezan.

        — Nonguak dira gaste oreik? ittaundu neban.

        — Oneik Franceko batzuk dira.

        Eta arrittu nintzan arein alkartasuna ikustian. Euren lagunari gustijak indar-egin eutsen sarija lortuteko. Gorantza egin eutsen eta ez españarrak legez, berantza. Ezta Englandarrak legez zirkiñik egin-barik arre-egin. Laterrijak be gaste onein antzekuak dira.

        Neuk ezin dodana, eztozu egingo zeuk be, batzuk diñoe. Bestiak ez laguntzarik ez zoztorrik eztabe jarten. Azkenak gora igon gura daunari, gora eragitten dautse. Baña Españako semiak egur-gora igon gura-ixan ebanari egin eutsena, beste gauza gustijetan be egitten dabe.

        «Etzara gora igongo. Neu bian nago ta zeu be ementxe lotuko zattut».

        Araudi-arazuetan jazo dana, auxe dogu. Batzuk eztabe ziñistuten olakorik, baña egijaren aurpegija auxe da. Gai asko daukogu bijarko be.

32-V-31

 

aurrekoa hurrengoa