www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

J. SAROIHANDY

 

        Olantxe idazten ixan dau bere abixena Saroyandi jaunak. Francekua zala esanen dabe gixon jakintsu au, Francen jayua zalako, baña odolez euzkotarra zan. Orain urte asko dira. Gernikan Euzko-Ikaskuntzaren batzarra egin zanian an ikusi geban. Txikija nintzan eta enintzan arduratu an ziran gixon ospetsubak ezaututen.

        Baña oindikarren Saroihandy jaunaren aurpegija zelakua zan begi-aurrian daukot. Ordutik R.I.E.V. aldizkingi ederran irakurten izan dodaz bere lanak. Laterazko adiralketan sartuba zan, baña geroxe euzko-adiralketan asi zan.

        Pirineo aldian diran latera-seme diran izkuntzatzaz lan ederrak egiña da. Francen ixan diran gixon ospetsubenatariko bat zan. Bere barririk eztogu jakin, baña «Courrier de Bayona»n izpar baltzau irakurri dogu. H. Herelle euzkeltzale jakintsubak idatzi dau Saroihandi jaunatzaz. Gibeletik gexorik eguan aspaldiz ta Parisko erittegi baten il zan Bagila-24gn.

        Gernikan ixan zanian Oihenart edo Oyenart jaunak elitiztijatzaz eukozan gogayatzaz jardun zan. Gero euzko-aditzatzazko lar sakonak egin ebazan Iberiako itzorkunetan irozota.

        Menendez Pidal jaunaren omenez egin ziran idatzi andi ta ederretan be irakurri geinke Saroihandy jaunaren lan bat. Orreaga edo Roncesvallesko aseliatzaz sakonkiro ekin eutson.

        Oindiño eztau askok ikutu asele ori Saroihandy jaunak baxen argi ta garbi. College de Francen bere ordez jarri-eragin eutson Morel Fatio jaun aipagarrijak.

        Europako izkuntzazko irakasle artu ebenian College orretan, euzkerea artu eban bere arlotzat. Bost urtetan ekin eutson gai oni. Arrigarrija ludiko ikastetxerik guren baten euzkereatzaz jarduntia.

        Pastoraletzaz be idatzi eban. Onetan Herelle ixan da gixonik ospatsubena, baña «Pasion» antzeztu zala amaseigarren eundijan Lesakako errijan Saroihandy jaunak ontzat emon eban. Onetzaz Urkixo jaunak idatzi dau arrezkero.

        Euzko-errija matte eban gixon onek meresi dau geure oroimena. Gixon apala ta jakintsuba zan eta latera izkuntzak goralduten ekin eutsonak, euzkerea goralduten ekin eban gero.

        Gure Herrian be argittaldu ixan dira iñoz bere lanak. Geure oroimenean bego Saroyandi jaunaren oroimena.

        Parisen asko egin eban euzkerea goralduten eta bost urtetan College de Franceko aretuan gai onetzaz ekin ebanak, benetan bere antziñakuen izkuntza matte ebala erakutsi eban.

32-VII-3

 

aurrekoa hurrengoa