www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

EUZKO-IKASTOLEAK

 

        Gai onetzazko itzaldija entzungo dogu. Euzko-Ikastola-Batzak ardura andija darabil Euzkadi osuan euzko-ikastoleak sortarazi nairik. Eskubetan daukogu lenengo mallako «Zenbakiztija», «Nabarriztarra» argijak atonduta. Beste idaztiño batzuk onen ari-arijan dagoz.

        Orain baño len be, konturatu gintzazan euzko-ikastoleak dauken garrantzijatzaz, baña geure gurariak ezin betetu gebazan. Ikastoleak kurutza kendu dabenian artegatu gara eta arinka euzko-ikastoleak eratu nai doguz.

        Kistartasunari etxako emoten bererik ikasketan: Españako lagijak —lagi orrein azpijan gagoz, gura eztogun-arren—, kistartasuna kendu nai dabe umien bijotzetatik.

        Basurdiak eztabe kistartasunik ikusi nai. Bixean neurri ona dalako. Ija kurutzaz batera erakutsi onak be kendu dabez. Ludija biribilia dala erakatsiko dautse. Edo itxas barruban arrañak dabiltzala. Zelan edurra egitten dan? Baña gauza orreikaz umiak eztabez euren jakingarrijak osotuten.

        Bixitza onetako gora-bereak jakin-arren, bestekuak be, jakin biar. Españako laterrijan diran ikastoletan etxakie besterik erakatsiko. Au bide yakula, geure ikastoleak eratu nai doguz.

        Kistartasunak eskatuten dauna ta ludiko bixi-biarrak, nai dauna. Gustija erakutsiko yake. Baña kistar-ikastoleak lenengo mallan ixango dira. Ori ezin aldendu dagikelako.

        Umiaren bijotzean eratten dana, landara biurtuten da. Eta azi txarra erein-ezkeruan landara txarrak baño eztira.

        Euzkadin jayo danak, kistar-ikastoleaz baña eztauko biar daunik. Geyago biar dau. Gauza gustijen ganetik kistarrak gara, baña euzkotarrak garala be, ezin aztu.

        Batzuk auxe aztu darue. Euzkotarrak diranik etxakue bururatuten. Euzko-ikastoleak ixango dira, ha

        Geure ixatiari zer yagokon erakutsiko yake. Orain arteko ikastoletan aldija galdu dogu, geyenok beintzat. Erderaz erakutsi euskuben dana ta ezer ulertu-barik aldendu gintzan ikastolatik.

        Gero Españako edestija, laterri orren aintzeak eta gora-berak ikasi gebazan, baña euzko-aberririk iñoz ixan danik bere ez. Boskarren Karla edo bigarren Pilipa nortzuk ziran, noren semiak eta zelako gudaketeak egin ebezan. «Guerra de la Independencia» ostera buruz-buru. Zaragozako Augustine nor zan oraintxe, be edestuko neuskixu Ikastolean erakutsi eusten, ba-ta. Baña Bizkaiko Jaunak zer egin eben eta nortzuk ixan ziran, Gipuzkoako batzarrak non egitten ziran eta euzkotarrak noz lurralde eder onen jaube egin ziran. Olakorik entzun bere ez.

        Geyenean bere, Bizkaiko erririk andijenak zeintzuk ziran eta Nabarran ardaua artuten dala, Araban ostera berekatzak eta kipulak.

        Eta gusti au, ezetarako balijo ezeban gusti au, erderaz. Gomutan daukot erritxu baten jazo zana. Ikastaro amaya zan eta umiai zer ekijan ittanduteko asmoz, juan zan jaun bat. Erderaz ittaunak egitten yakezan umetxu gaxo arei.

        Mai ederrean jezarririk geure bigotedunak ittaunduten eutsen. Au zer da? Ume batzuk erantzuten eutsen, beste batzuk ez. Onetan mutiko polit bat eldu zan. Baserriko umetxu ederra.

        «Don Bigotes» en ondora eldu zanian, onek arpegi baltzaz ittandu eutson:

        — «¿Qué es estiercol?» Umiak begijak zabaldu euzan, baña ezin erantzun, ba, ezekijan «estiercol» zer zan-eta. «Burro» ta beste itz asko esan eutsozan «Bigotes»ek.

        Baña aren onduan euzkeraz ekijan zaldun on bat eguan eta umiai esan eutson ixilka: «Sats txotxo, satsa dok estiercol». Eta badakixube zer erantzun eban umiak?

        — «Ori esan ba eustan, erantzungo neutson, amaikatxu sats badago neure etxian-eta.

        Orra zelan ikasiko eban ederto, baña sekulan entzun bako itzak zer esan gura daun, ezin jakin, ba.

        Euzko-ikastoleak arteztuko dabez oker gustijok. Kistartasunari beria ta euzkotartasunari bere zor yakona. Orixe betetuko dabe geure ikastola oneik.

        Gurasuak konturatuko ete-yakuz ikastola onein garrantzijatzaz? Argiro atzalduko doguz emen zertzalada gustijak.

32-X-22

 

aurrekoa hurrengoa