www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

URTERO...

 

        Euzkadin argittalduten diran izparringiyak, urtero geure lagijen galtziatzaz, zerbait idatzi darue. Lerrotxu batzuk betetuko dabez, asarre gorrija erakutsi gura dabelakuan. Eta gero urte osuan zer dagije lagi orreik barriz lortuteko? 1839gko. urrilla-25 kna. gogoratutia, ezta okerrezko gauzea, baña izparringijetan barriztutiaz, gauzarik eztagigu.

        Urte orretan geure bixitzen galdu gebala, alderdi gustijetakuak ontzat artu darue. Ia eun urte onetan, Lagi-barik, gagozala, uste dabe. Baña egunero-egunero zer egitten dabe lagi arein aldez? Edo zer dagije lagi areik euki euzan erri onen aldez?

        Ordu bateko edo biko lana, baño etxat urrilla-25karreneko Españako agintarijen erabakijatzaz idaztia. Baña lagi arek ekarri euskuzan kaltiak kendu ta errijari bere bidiak erakustia, zallagua yat. Gixaldi bat iñoren azpijan daruagu ta lagi arein edertasunak nai dauzelakuan, idazten dabenak, eztira konturaten kendu euskuzan errijaz batuta gagozala, beste edertasun geyako bere galtzen doguzala.

        Lagijak kendu euskubezan baña lagi barrijak egin geinkez. Lagijak eztausku ardura larrik emon biar. Baña lagijak kendu ta orren bidez geure gogua, be, kenduten dauskube. Orixe tamalena! Onetzaz, barriz iñok eztau idatziko.

        Lagijak laster egin geinkez, gogo barri bat, euzko-gogo bat, ezin.

        Geure irakaslia ixan zan Arana-Goiritar Sabinak sakonetik ezagutu eban lagi arein galtziak, zer atzalduten euskun. Beste iñok bere ez. Urteroko negarrak zer balijo eben ba? Izparringijetan arra baltzak jarri ta lerro luziak.

        Argi ezagutu eban lagi areik Españako agintarijak ezeuskubezala kendu. Nok, ba? Geuk geurez galdu gebazan.

        Iñoren bat ikeratuko da, orain diñodan onegaz, baña egi utsa da. Euzkuak ezeuken abertzaletasunik, euren goguak zer balijo eben, ezekijen. Eta lenengo etorri zan lapurrak kendu eutsen bixitzea. Baña konturatu be, etziran.

        Ordukuak, gaur be, jarratzallerik asko dauke. Negar batzuk lagijak dirala-ta jaurtiko dabez ta gero españatarrakaz bat-batuta ibilliko dira. Bijotzean min andija emongo baleuskije urrilla25ko. erabakijak, laster aldenduko litzakez españatarrengandik.

        Beste batzun lelokerija, barriz, andijagua yaku. Lagi-Zarrak edo fuerubak zer ziran bere eztakijela, ostetasuna erakutsiko dabe. Españak emoniko lagijak badira, kendu euskuzanian ezeban gauza txarrik egin. Emon euskuzan, berak kendu.

        Eztira konturatuten zer atzaldu nai daben lagijak, geure lagi-zarrak. Abertzaliak, bai oneik argi dakije lagi areik euzkotarrok egiñiko lagijak dirala ez iñok emonak. Erri azke baten erabakijak dirala.

        Eta lagi arein artian, antziñako euzko-gogua ikusten dabe, laterri azke baten gogua. Orregattik negarrak eta idazti luziak itzi alde batera ta zuzen-zuzen lan egitten dabe gogo ori barriz erne dedin azalera atera dedin. Barriz urrilla-25kna. baña lenago ixan zan eran Euzkadi jarteko? Ez, ordurako lagijak ez, baña gogua galduta geunken. Sustraira joten dogu, ez azalera.

        Geure zeregiñak urtian bein barik urtian irureun eta berrogeta bost egunetan dira. Urrilla-25kna. ezgeunke ezertxu bere idatzi biar. Ori bego bestientzat, ezer urtian egin barik dagozenantzat.

32-X-25

 

aurrekoa hurrengoa