www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

EUZKO-ERRI JAKINTZA

 

        Mungiako basetxien ixenak iru sail luzetan argittaldu doguz. Gaurko onegaz amattuten dira.

 

        AUZOTEGIJA

 

        ATELA

                — Olatxu

                — Urrutikoetxe

                — Gasanda

                — Atekena

                — Olabitarte-Torroto

                — Loaga-Torre

 

        ARRABAL (1)

                — Borda

                — Mantxoeta

                — Iturri-Barri

                — Billabaso

                — Amaga (2)

 

        (1) Arrabal deritxon alderdi au, Mungiako bekaldian dago. Torre-Billela sendijaren jauregi-onduan. Baña euzkeraz Arnagaz deritxoe.

        (2) Arnaga deritxo bide-ertzan datzan basetxe bateri. Nori ixen onek eztautso bururatuten, Bidasoaz andik dan Amaga etxia?

        Edmund Rostand olerkari ta antzerkigille ospatsubak bere azken egunak Amagan igazi euzan. An sortu zan «Chantecler», L'Aiglon gero, ta azkenez Camboko bere Amagan il zan Euzkadiri eutson mattasuna olerki txukunetan agerturik. Euzko-illobijai zuzendu eutsoen olerkirik ederren bat .

        Mungiako basetxe-ixenak asko dira. Batzuk aiztu yataz-edo. Aleginduko naz okerrak zuzenduten. Osuan ona zenbat auzotegi diran erri onetan:

 

                — Fruniz

                — Iturribaltzaga

                — Ateka

                — Gamitz

                — Llona

                — Markaida

                — Murutxaga

                — Elgezabal

                — Morga

                — Larrauri

                — Derio

                — Emerando

                — Billela

                — Basozabal

                — Trobika

                — Maurolaz

                — Atxuri

                — Atela

                — Arnagaz edo Arrabal

 

        Uri-auzo oneik, onelaxe deritxegu, gaur eztira osuan Mungiakuak, erri orretan ixan diran udal ganora-bakuak galdu dabezelako Derio, Fruniz, Morga eta Marutxaga aldeko basetxe batzuk banandu dira. Uri-auzo oneitan euzkera bardiña eztarabilgu, aldakuntza polittak daukoz. Jakingarrija litzake ziatz aldakuntza gustijok batutia! Batzuk Deriotikuak Txori-Erriko euzkerearen oguzkerea darabille, Morgarrak Gernika eta Larrabetzuakoena. Emerando eta Larraurikuak, Bermeoko bitartekotasun txikitxubak daukez. Marutxaga aldekuak Lemonitz eta Gaminitzko euzkera itxusijaren eragipenak.

        Mungiako uri-auzuak zelan batu ziran erri onegaz jakitia, edestijari yagokona da baña ipuin txukunak entzuten dira batasun orreitzat. Basetxe-talde oneitan basatxono bat edo bi dira. Laukaritz eta Larraurin txadon ederrak.

        Santiago de Compostela urira juaten ziran bidaztijak iru basatxono utzitten ei-ebezan euren bide-ertzetan. Sarri entzun dogu Francetik etorten tiran bidaztijak Mungiatik igaroten zirala, baña gai oretzaz ezer be eztot idatzitta ikusi. Neure ibittaldijetan baña bidazti orreik utziten ebezan basatxonoen lorratza idoro dot-edo. Mariñe, Jagoba eta Martin deunai opaldutako basatxonuak ei-ziran. Iru deun oneik, ba, basatxono bat dauke. Elordui ganian, Laukaritzen eta Atxurin. Ete-zan toki orreitatik bidaztijen bidia?

        Martin deunaren basatxonuan lapurrak ostenduten ei-ziran eurrez. Mungia, lapur gustijen abija, entzun dogu sarri, baña lapurtokija deun orren basatxonua zan.

        Ementxe argittalduko dodaz basatxono gustijen ixenak. Tamalez Berreagatz-ganian basatxono eder bat izan zan, an dira arri batzuk, be, baña Zamudioko diran basetxe batzuk eta Laukaritzkuak alkarren aurka ekin eutsoen, basatxono orretzaz eta gaur eztago ezertxu be.

        Txatximenteko basatxonua oso ezauna da. Orretzaz asko idatzi dabe Etxegarai, Vallado ta beste idazle batzuk. Gauza ederretan ederra dogu. Baña Atela aldeko basatxonua be txukuna ei-zan. Orain eztago toki aretan basatxonorik. Mungiara urak ekartian-edo lurreratu eben. Erriko idaztittegija agiritokija erre ziran, bai? eta lan gogorra gauza andirik aurkitutia. Txadoneko idaztittegija be erre zan. Irureun urtez-gorako gauzak baño ezin idoro geinkez. Torre-Billela etxekuak irureun milla edo anei «maravedis», ertxadonari urtero emoten eutsoezala be ikusi dogu. Ganera egunero urrezko ontzi baten ardao zurija ekarten eben ertxadonera jauparijak jaupa esan egijentzat.

        Atalka azalduko doguz izpartxu oneik. Gaurko naiko dira.

32-VI-17

 

aurrekoa hurrengoa