 |
EUZKO-ERRI JAKINTZA
Gai asko darabilguz geure idazlanetan eta gustijak egokijak dira euzkereak buruba jaso dagikentzat, baña geure lanak orraztuten alegindu gadixan. Idazliak uste dabe euren arazua erri-izpartxubetan esi daguala. Bildurrak joten dauz beste gai batzuk ikututeko.
Gaurkuan erakutsiko dautsegu zer egin dagikien. Geure euzko-errijetan gauza jakingarrijak dira. Abestijak, esaereak, ipuñak, edestijak, basatxonuak, mendi-ixenak, baserri-ixenak eta abar. Gatxa-ete yatzube errittarren abestitxu bat EUZKADIra bidaldutia? Errijan entzuten diran bertzo batzuk batu ta ingitxu baten zuzendutia ezta neke andirik ba. Baña idazliak ezpegije aldatu ezertxu be. Entzuten diran legetxe, idatzi begijez.
Sari batzuk jarriko doguz iru illabete oneitan gauzarik onentxubak bidalduten dabezenantzat. Euzkereak aurrerakuntza andija artuko leuke euzkel-idazliak batuko balebez euren errijetako esaereak, abestijak eta abar.
Bedarrai zelan deritxoen, txorijai. Gai egokijak benetan! Bestiai ikas-bidia erakusteko, ementxe jarriko dodaz Mungian bildu dodazan baserri gustijen ixenak. Gustijak ezpa dira be, geyenak ementxe daukodaz batuta. Itzorkun gayetan dabiltzanak idoroko dabez ixen polittak. Neure ingitxuban diran eran, ba, jarriko dodaz. Arlo onetzaz zelan lan-egin idatziko dogu.
MUNGIAKO BASETXIAK
AUZOTEGIJA
MORGA
— Basetxia
— Gabatika
— Zubibarra
— Gordia-Auzokoa
— Gordia-Santurren
— Menika-Goikoetxea
— Zabal-Etxebarri
— Golzarri
LARRAURI
— Giñatitxaga
— Irabientxu
— Zumetzaga
— Etxebarri-Aurrekoa
— Erkoreka-Goikoa
— Sardoal-Etxe
— Anielena-Etxe
— Agirretxu
— Ametzaga
— Olalde
— Trobika-Olea
— Landa
— Tobar
— Urikoetxe-Goikoa
— Arestizarra
— Ibarrondo
— Ibaizabal-Errota
— Trobika-Etxe
— Madariaga
— Abio
— Barrena
— Errekalde
— Andirengoetxe
— Etxebarri-Aurrekoa
DERIO
— Zubibarria
— Legazua
— Lañe
— Daño-Beko
— Aresti
— Menika-Bekoetxe
— Anbeko-Etxebarri
— Zubiaur
— Goiko-Errota
— Ezkerritzaga-Bekoa
— Loaga-Torre
— Otxaran
— Montorre
— Aburto
EMERANDO
— Elorriaga-Goikoa
— Bidekuruzeta
— Zubitxueta
— Oruetxu
— Agirre
— Iturriaga
— Elorriaga
— Ereñozaga-Goikoa
— Beaskoetxea
— Ugarte-Goikoa
— Mendieta
— Eleizpuru
— Ugalde
— Bidekurtze
— Iturriko-Errota
— Zorrotxena
— Muruaga-Bekoa
— Oarre
— Erdizubi
— Martategi
Derio, Morga, Larruri eta abar Mungiako auzuak dira. Uri-auzuak deritxagube. Emen diran basetxiek Mungiakuak dira. Derio eta Morga errijak diran-arren. Erri gitxi dira Mungiak aña, uri-auzo daukonik. Bakotxaren onduan diran mendijak, zeintzuk diran be, azalduko dogu, gero iturrijak, zubijak, basatxanuak eta abar. 32-VI-14
|
 |