www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

FRANCE-ZIAR

 

        Aldi onetan Europa-ziar egon-eziña nabattuten da. Komunistak bildurra-bide dalako-edo, errijak euren antziñako ixakerea osatu gura dabe. Basatijen eundija yatorkula, oldozlari gurenak azalduten dauskuben bitartian, laterrijak gogor egiten dabe.

        Igandian Francen auteskundiak ixan ziran. Deuschet inguruban ixan diran jazokunen ostian Francen zer jazoko egon dira politika arazoetan buru diran gustijak.

        Eztabaida askoren-ondoren, azalduko zan prantzitarrak zein aldetara jausten ziran: edo Tardieu eta Marin gixon oneikaz eskuma aldera, edo Herriot eta Blumekin zozialistekana.

        Lau buruzagi oneik dira egun onetan Franceko igikuniak agertuten dabezenak. Blumatarrak ittunpen barik alkartuta ixan dira auteskunde onettan, baña ezkertarren batza ezin osatu ixan dabe. Herriot jaunak azaldu eban etzebala zozialisten laguntasunik ontzat artuko, bein agintaritzara eltzen bazan. Baña igandeko auteskundietan ezta ezer be erabagi, Francen ba erdijak eta autarki bat geyago euki biar ixaten dira aldun ixateko. Datorren igandian barriz ixanen dira.

        Orain arteko izparrak eztauskube argitasun andirik egitten, baña usmau geinke, eskumatar erkaltzaliak gorakada ederra egin dabela. Marin eta Tardieuren jarratzalliak gettuten dira. Aldun-alderdijak lengo antzean dagoz, baña Marin eta Tardieuren alderdi bijak batzen badira, beste eskumatar aldeko batzukin, orain arte izan dan aldun-batzarra ixango da aurrerantzian be.

        Euneko ogetamar baño geyago geratu dira autarkirik emon bage, iñoiz baño zaletasun gitxijago nabattu ixan da ba auteskundietarako. Komunistak al-andijak egin dabez. Parisen eta Iparreko ikatz miatzetan, baña ezin aukeratu ixan dabe France dan buruzagi yakoen Cachin jauna. Komunisten buruba danarren zapalduba ixan da.

        Itxas-gudarostian buruzagija ixan zan Andre Marty be oinperatuba ixan da. Komunistak aurrera atera dabe Dorioten alduntza. Iganderarte ba gauzak lengo legez dagoz, baña oraintxe azaldu geinke, zer jazoko dan. Tardieu garalle urtengo da, ta onekin batuko diran eskumako erkaldarrak nausi ixango.

        Aldun batzarra onatxe eguan lenago:

 

        Iraukitzalliak(conservador): 15

        Erritar-erkaltzale-batea: 131

        Erritarrak (katolikubak): 17

        Ezkertar-erkaltzaliak: 106

        Erkaltzale-gorrijak: 5

        Franklin Boillon: 55

        Erkaltzale-zozialistak: 47

        Sozialista-gorrijak (Herriot): 132

        Zozialistak (Blum): 101

        Paul-Fauretarrak: 3

        Komunistak (Cachin): 14

 

        Alderdi onexek ziran aldun-batzarra osatuten ebenak. Eskumatarrak batuta egozan batez be Tardieu jaunaren agintaritzapian. Orain be bardin irango ete dabe? Zozialisten ala bera dua. Blum jaunaren gudarostiak toki gustijetan galtzen dabe euren indarra. Midi aldian dago oindikarren euren gaztelu nausija. Herriot jaunaren agintaritza ortxe da, baña Franceko ipar aldian katolikubak beti izan dira nausi.

        Antziñako otturak eta lagijak matte dabezenak an dagoz, Midi-kuak apur bat nastubaguak diranarren. Auteskunde arazoetan alderdi bi oneik oso ezaunak dira. Loire ibattik onantzakuak, geyenak dira zozialistak eta beste aldekuak erkaltzaliak baña eskumatarrak. Auteskunde oneitan zozialistak galtzen badabe euren agintaritza, oso zapaldubak ixango dira beste laterrijetan be. Ganeraz agintaritzara igongo diranak, arazo garrantzitsubak astertu biar dabez. Guda-nausi ostian ezta ixan gaurko lako ixan garatza jauskerarik laterri orrek. Ganera Hitleren gurendeak arrizku andijak dakartsoz. Igandian jakingo dogu zer jazoten dan. Bitartian itxadon dagigun.

32-V-4

 

aurrekoa hurrengoa