www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

UDARUA

 

        Nai baño len, amaya. Bide ori, ludi onetako gauzak daroe. Geyenez bere, abuan kutsu tiztilla geratzen yaku, besterik ezerez. Zetan alegindduko gara oldarrak lotuten? Duazala, baña bakotxari al-ixana dogun ezija eta gozua atera ostian.

        Itxasuak, urdin bai-zan, ganezkatu daustaz begi-sakonak. Baña geure arrantzalientzat ezta esku-zabala ixan. Elkor agertu yakoe. Arrañak uts-egin dautsoe. Udagoyenari aterako ete-dautsoe zerbait? Zidarrezko litsak daruaz urtaro onek. Bake ixilla, mendiko ganetan. Illuntzi oberik eztago.

        Baña itxasuak bakarrik, neure nayak eztauz asetu. Itxas-ertzan ezeze, legorreko erri-duazala, baña bakotxari al-ixan dogun ezija eta gozua atera ostian.

        Zer oldozkunik? Asko, bai. Erririk geyenetan euzko-gogua garan edo loran daguala, ikusi battot. Batez-bere umiak, gaurko umiak euzkotar umiak dirala senti dot. Bitxabal-ertzen, baserrijaren onduan, ondartzan bertan, edonun euzko-aberrijaganako mattasuna ikusten ixan dot. Orainguan gaizkatu dogu, Euzkadi. Urte batzuk igaro, urte batzuk atzeratu, geure naya osatuko yaku. Lenago euzkotarrak nortzuk ziran bere iakitten ezeben errijetan, gaur jori dakusgu geure gogaya. Alatza edo milagrua? Ez, ba. Lanaren urrengua baño eztogu. Urte askotako zeregin eta lanak, orain argi dagoz.

        Baña udaro onetan, gauza batek begijan jo nau. Euzkereak zerbait galdu daulakuan nago. Egija ez? Obe, pozkarrijago baiyat. Izketa askoren baña erderearen otsak belarrijari min-eragin dautsoe.

        Andereñuak lenengo, erdereari jositta dabiltz. Euzko-ikurrintxu asko papar ganetan eta euzkera gitxi abuetan.

        Mendigoxale batek esaten eutson lenguan bere lagunari: Si eres nacionalista vasco, euzkera egik, asto.

        Auxe entzun neutson eta buruban sartu. Gaste aren esana, egija. Oraingo abertzaliak gauza on bat erakusten dauskube: euren idea edo gogaya zabaldu nairik dabiltz. Lotsarik eztaukoe, euren gogua erakusteko.

        Aurrerakuntza andija egin dogu, orain okerrak zuzendutera ekin biarko. Okerrak ludiko gauza gustijetan baitagoz.

        Beste zerbait bere, begijetan sartu yat. Unte onetan askorik eztabe jango geure baserrittarrak. Asijeran arrantzalietzaz esana, amayeran basarriko notiñentzaz esan biar. Artuak lurrari josita dagoz, artaburu andi-barik. Indabarik ezta ikusten.

        Sagarrak edo madarijak kokotuta ezpadira, ustelduta dagoz. Geyenak lurrera jausten dira.

        Udako egun onetan ainbat gauza ikusi ta entzun doguz. Abertzaletasunatzaz pozik ba gana, beste arazo batzubetzaz ez. Or bitxabal-ertzetan bere makiña bat langille aurkittu doguz, baña tamalez emekorik ez. Edo ziranak bere gitxi ta euzkotar txarrak.

        Udagoyeneko arratsalde eder onettan atzalduko doguz. Matsak batzen dabiltzanak legetxe, geuk bere uztea batu dogu. Orain atera biar barruko muña.

        Eta urterako egittaraba bere asmau biarko. Ikaskixunak legez, astian iru egunetan-edo euzkeratzazko gayak erabiliko doguz. Ondo idatzi ta irakurteko uarrak. Astian egun baten-edo euzkoabestijak bere argitalduko doguz, gaurkuan abestijak diralako abertzaletasunaren zabalduderako biderik onenak.

        «Temas vascos» bere inddartuko dogu.

        Eta arazo gustijen ganetik geure aberrijaganako mattasuna. Gauza gustijetan ikusi dagigun geure elburubaren argittasuna. Nai baño len, amaya. Udaruaren amaya arin etorri da, baña goguak inddar barrija dakar, lanari eutsita egoteko adoria. Geure soluan lan egin biarra dago, alperrentzat lekurik ez, ostera. Jei-argija aurretik dogula aurrera.

32-X-4

 

aurrekoa hurrengoa