www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

ARAUDIJETZAZ

 

        Eusko-Araudijatzazko zabalkundia egitten ibilli dabiltz. Gipuzkoa-ziar lan onurakorra dagije, ez alderdi batekuak, gustijak baño. Aldundi-ordezkuak be apurtxu bat sutarazi yakuz. Etzan gauza erraza orrek geureganatzia, baña errijaren adoriak bildu dauz.

        Atzo Bilbaon agertu zan «Autonomia» deritxon asterokua. Erderaz ta euzkeraz idazlan berexi ta egokijak dakarz. Euzkadiko gixon garbal eta entzutetsubenak gai orretaz idazten dabe.

        Naimenak idoro dabe, ba, elburu bakarra, oraingoz alkarrekin bidez-bide juateko. Oraingozkua baño ezta alderdijen ittunpena. Beste alderdi batzuk araudi orren gozotasunaz asetuko bailirake, geuri etxaku asetuten Euzkadiganako miña.

        Abertzalian aberrijagazko zaurija, ezta osakai mirmil bategaz sendatutekua, osakairik onenakaz baño. Azkatasun osuaren ordez geure erri-miña salduko dogu. Oraingoz baña Euzkadiko semiak araudi ori asegarritzat ei-daukoe. Euzkadiko semiak ez, Euzkal-Erriko semiak edo.

        Oindiño eztaukogu geure errijau biar dan mallan. Abertzaletasunak eztauz beratu alde askotan diran anditubak. Eta saldarrak kentzeko, elduta ixan-biar dau. Baña matxinoen egon biar geunkenok, apalen gagoz. Abertzale bati ardurarik eztautso Araudi orrek. Zergattik, ostera, osuan gagoz araudi-alde?

        Benetan Euzkadi matte dogunok, bere aldezko eskubiderik pitin eta murritzena artuteko begi-argi gagoz.

        Euzko-Araudijaren bitartez osertza zabalak begiratuten yakuz. Gaurkuan barruti txikerran gagozanarren, bijarkuan esi ori andijagotuko yaku. Eta espetxian dagon gaxuari, atsegin-bide yako, bere estuntzak zer-edo-zer lasatutia. Eskubak gogor lotuta daukozanian baño errazago apurtuko dauz estuntzak erdi-azke danian.

        Ertzaintza geureganatuten dogu araudi-bidez. Nok eztuler orren bitartez, bijarkuan gauza arrigarrijak egin geinkezana? Esku-utsak doguzala, ezkeinke ezer egin, utsagaz putza baño eztalako egitten. Baña egunari bere etorrerea itxaron dagijogun, ekarriko daulako beria. Gaur eztatorrena bijar elduko yaku. Aberrijak eztaukoe larririk...

        Ertzaintzak garrantzi andija daukola, itxubak be ikusiko leukie. Baña iraskaltza geureganatzia, ezta auntzaren gaberdiko estula. Zugatza ta umia, gastetan, esaera zarrak. Okerra zuzen lego, gastetan zuzenduba balego.

        Umiak kendu dauskubez españarrak, euren eskubetan euki dabezelako ikastolak. Euzkerea ortixek garbitu, erail dabe. Ikastola bakotxa ostuten ixan dauskubenian, euzkerearen arresi bat lurperatuten ixan dabe.

        Etxia lurrera datorrenian, tantayakaz-edo zuzenduten dogu. Batta arri barrijak imiñi be. Ezin iraungo dau barriztau-barik.

        Orainguan euzkerearen etxe edo jauregija lurra jota datza. Barriro iragi biarko dogu. Lanari gagozan. Baña lan ori alperrikua ikastoleak ezpadoguz geureganatuten.

        Biarrena dogu orixe.

        Araudi-bidez ikastoleak geure eskubetan dagoz. Edo-giltzak geureganatuten doguz. Ameari baña zirkin deragijo beste oldozkun batek. Semiak urrun juaten diranian, gudaltza egunetan, negarra ugari ixaten da.

        Lagi-Zarraren jaube gintzazanian, olakorik ez, gero baño. Zenbat euzkotar eztira jausi atzerriko landaetan?

        Beste askok txinditza onak emon dauz gudaltzatik semia azke-atara nairik. Zer esango ama batek bere eskubetan dagola oker orren zuzenbidia jakingo baleu. Pozik eleuke eskuratuko bide ori?

        Araudi-aldez lan-dagijanak, semiak gudaltzatik azke aterateko lana dagi. Gudari juango dira gero be, baña eztira urtengo Euzkaditik. Geure aberri-mugak eztabez igaroko. Euzko-Araudijaren onureak elduten diran tokittik at, ezin urtengo dina.

        Negar asko legortuten dira gauza onen izparra jakin-ostian. Gai onetzaz ittaun batzuk dagiz «Argia» asteroko txukun eta punterenguak. Galdera orreik amentxe dozuez bizkayeraz:

        Araudi-barik, zelako ikastolak ixango leitikez Euzkadin? Araudi-barik nora dua geure euzkerea? Nora juango leitikez geure gastiak gudari? Nortzuk ixango leitikez agintari geure Aldundi ta Udaletxietan? Zelan aldeztu geure kistar-egiñak auzi etxietan? Araudi-barik zenbat eragospen eta zoztor eleizkixunak eta ibildeunak egitteko?

        Geure errijaren bijotzeragiño sartuko leitikez irakasle-arrotzak. Eta geure lur-aldera etorriko leitikez gixonik gaiztoenak? Tamalgarrija ixango yaku Araudi ori geureganatu ezitia. Lepalmen andija dauko araudijaren aurka egitten daunak.

32-VI-5

 

aurrekoa hurrengoa