www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZALAPARTAK

 

        España zer dan, iñok eztaki, baña españatarrak zer diran, gitxijagok. Orrein ixakerea baxen bijurrik, ezta ludijon. Eundi-ziar, aginttari ixatiari emonak dira, ta beste bat euren buru ixaterik eztabe gura. Baña euren menpian daukoenak, azkatasun pitin bat eskatuten badau, españatarren zalapartak, amaigiak dira.

        Catalandarrai Araudija abindu eutsoen lenago. Nork uste ba araudi ori tautik esan barrk emongo yakoela? Aldunak beintzat, ontzat artu eben. Baña ipuñekuak legetxe oneik be egitten dabe. Zein dan ipuin ori?

        Jauregira eldu ei-zan, bein, gixon baldar, ipingitsu ta zozolelo bat. Astua ikusi eban, jauregi onduan eta diño:

        — Asto orri erakutsiko dautsot izketan, amar urte barru.

        Au entzutian, ikeratu ziran an ziranak. Juan yakozan Jaunari, lelotzar aren itzak adirazoten. Jaunak be begi-bizkor entzun eban olako itza.

        — Amar urtian asto bati, izketan erakutsiko dautsola? Orixe ezta gauza erraza ba. Ekarri egistazube gixon ori.

        Otseñak beinguan dei-egin eutsen ba. «Geure ugazabeak ots dagitzu. Etorri zadixala, diño».

        Jaunaren aurrian be, gixonkotiak lengo itzak barriz esan euzan. Janarija ta yantzija alogeratzat eskatu euzan. Besterik ez eban nai. Ittunbe au, amai-ostian asi zan astuagaz, geure aguria.

        Egunak juan, egunak etorri, astuagaz sarri eguan geure au. Olako baten ittaundu eutson jauregiko otsein batek:

        — Baña egija da gero, astuari izketan erakutsiko dautsozuna?

        — Ez. Astuari ezin erakutsi legijoke.

        — Ai ene bada ta! Ona zagoz orduban. Geure ugazabeak urkatuko zattu.

        — Eztaust ardura andirik egitten orrek. Amar urte barru, non egongo garan, batek baki. Zeure abintzaetan luzarorako egin egixuz itzak eta ondo bixi ixango zara.

        Amar eta ogei urte barru emongo dozuzan bezuzak, ludija lakuak bediz, etorkixunak eperdizgorako asko egitten dauz eta.

        Orra ipuña. Amar urterako astuari izketan erakutsiko eutson arek. Bost egun barru ixan bazan etzan ausartuko, baña amar barru... Españatarrak be bardin egin date: Iñoiz etzirala etorriko Araudijak emon biarko ziran egunak, uste eben. Orduban abintza andijak. Orain baña araudijak bakotxari emoteko egunak emen dira. Zer egongo?

        Zelako zalapartak eta otsak! Laterrijaren batasuna, galduko ei-da, araudijen bitartez. Antziñako edestija barriz ikustekuak gara. Lenago autonomia colonial eskatuten eben, Cuba aldekuak be.

        Españako jaurliak ez eutsoen ez emon gura ixan, laterrijaren batasun-aurka ei-ziralako. Gero gerokuak etorri yakoezan.

        Gaur (autonomia regional), eskatuten dautsoe. Alperrik, begijak itxita dagoz. Ordukua jazoko danetz nago.

        Madridko izparringijak dozuz araudijaren aurka suba piztu dabienak. «El Imparcial» da gustijen artian gaiztoena. Neure ustez izparringi onek joko ona darabil. Etzan salduten garaurik, eta araudijen aurkako otsakaz, zer dan jakiteko be, batzuk erosten dabe.

        Alderdi gustijetako gixonai ittaunduten dautsoe, euren eretxija araudijetzaz. Gixon guren orreik, aurka egitten dabe. Baña «Heraldo de Madrid» deritxon izparringijak be ittaunketa bardiñak egin dauz eta lengo gixonak, erantzun aldatubak diñoez.

        Gaztelarren agindu-naya baño ezta gauza onetan agertzen. Iñoren kontura bixi gura dabienak, ogija galduko dabelako azkuria eukiten da sarri. España ta kalabazea bardin yakoez askori, euren bixitza nasaya eztabe galdu nai. Ixan be españatarra beti ixan da alperra, bestiaren kontura bixi ixan dana. Cervantes, Quevedo eta Villarroelek, idazle gustijak, agertzen dauskube gaztelarra, erriz-erri, amaikatxu zozokeriz, lanari ostikeka egitten. Araudijetzazko zalapartak azalduko doguz, jakingarri diralako.

32-V-7

 

aurrekoa hurrengoa