www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

IXENDEGIJA

 

        Gixon batzuk zoritxarrekuak dira. Eurek egin daruenak bestiai min-emoten dautse. Eta gixon orrein ezpiarrak txaide-ziar barik gela baten sartuta bixi diralako ixaten dira.

        Ludi osua geure idazkolea baño eztala uste dogunian gauza onik eztogu egitten. Gixon orreik gurenak ixango dina-edo. Ezetzik eztiñogu, baña buru-argijak diranarren eurek nai dabena ezin dagikie.

        Olakuak batzar baten aintzindari diranian, barriz, eurena entzun-eragin gura dabe. Bestiak ixilik begoz!

        Eta gustijen iritxija entzutia gauza atsegingarrija ezeze biarrezkua da. Entzun ez egiñezkero, ondorenguak on-onak eztira ixaten.

        Euzkeltzaindiak «Ixendegi» barrija eratuteko asmua artu dau? Ala batzar orretan alde dan batek asmo ori osotu dau? Euzkeltzandian diran batzuk gaur olako txotxolekerijakaz zeira etorteko baño buru argijagua dauke.

        Euzkeltzaindikuak erabaki ori eztabe artu. Ixendegi barri bat egitterik eztabe erabaki. Zegattik? Aspaldijon egiña dalako. Urte askotxu ezeze oñaz geyegi lepuan eruan dauz ixendegi orrek.

        Euzkeltzaindia jayo barik zanian euzkotarren Ixendegija bixibixirik ebillan. Agur onik ezeutsen egin jauparijak eta gotzañak, baña orreik gora-bera amaikatxu umetxuk euzkei-ixenak daruez.

        Bati bururatu yakolako ostera, ixen orreik aldatu biar doguz. Eta nor da berori? Euzkel-ixenik entzun be entzun gura ezebana.

        Burlezar ixen orreik artuten ixan dauz. Orain baña Euzkadin, gelan sartuta dagozanak gura ez-arren, euzkel-ixenak barreyatuten diran ezkero, jaun argi orrek beria ezarri gura dau.

        Ikurriñagaz jazo dana orain be jazoko dalakuan gagoz. Euzko-ikurriña Arana-Goirik asmau ebana da. Euzkei-ixenakaz be, bardin jazoko yaku.

        Oker batzuk eukiko dauzala? Jaun-Goikua etzan!. Erakutsi okerrak eta zuzendu, baña beste Ixendegi bat egitteko asmorik ez atzaldu.

        Ixen orreik geyegi kostau yakoz abertzaletasunari gaur edonok otzarara jaurti dagijazan.

        Au eztala Euzkeltzaindiaren asmua? Badakit, baña izparringijetan euren ustia eztanik, ez argittaldu. Intentziñuak ezin jakin dagikeguz. Batzuk eztirala Ixendegi orretan? Orain artekuan diran arau-bidez barrijak be, eratu.

        Erri baten aurka asmo ori aurreratu gura badabe, oker dabiltz. Gauza zalla-ixaten da abenda baten bide-ostez ibilttia. Ixendegi orrein asmatzalliari orixe j azoten yako.

        Euzkerea berak baño bestek ezpaleki, pozik bixiko litzake. Len Arana-Goiriren aurka egitteko Eleizalderen laguntza gura-ixaten eben. Orain baña Eleizalderen uarrak eta Arriandiagarenak Sabinenakaz adizkide dira.

        Arana-Goirik baña lateraz, gerkeraz, doitxeraz, pantzeraz eta beste iñundiko elietzaz ezertxu be ezekijan! Orain sortu diran buru-argijak dana dakije.

        Zoritxarrez baña biarren dan gauzarik eztakije: euren aberrija matte-ixaten. Tamal andija Euzkeltzandian diran gixon on eta abertzale zintzuak ezagutu ta baten asmuak ontzat-artuten ikustia.

        «Euskal-Erria», «Euskeria» ta koplak darabillez. Laster Euzkadi. Baña artian al-daben kaltia egingo dautse Euzkadiri. Errijak matte daunaren aurka duazala jakingo dabenian Aranarena dalako, Euzkadi, eurek EUZKADI.

        Gelan sartu barik urten kanpora. Errijak nor matte daun eta nori jarrattuten dautson ikusiko dozube-ta. Euzkeltzaindian asko dira ori ikusten dabenak. Eta euren artian eztabaida onek Euzkeltzaindia zatittuko dau. Aldija ziñaldari bedi.

        Eta Eleizalde zanaren gomuta bixija askoren artian dan ezkero, arek idatzi ebazan itz batzuk ementxe jarriko doguz. Euzkeltzaindiak euki dauzan gixonetan azkenengua a etzala, uste dogu.

        «Aurkeztu dizkitzudan adi-bidiak, ene irakurlea, adirazoko zitzuten orain ezkero zelako «ajolaz ta jakitez» egin izan duan Arana-Goiritar Sabinak izenen euzkeralbena. Ixendegi onen «kaltez», ekite biderik ezdago iñundik ere. Gaurgeroz, bai-du Euzkerak, teste ele orok bezela, bere Izendegiya, sorkunetarik artuta, jakite zurraz eralduba, gure elearentzat ezin egokiyagoa».

        Besterik ezin esan dagikegu. Eleizalde Euzkeltzaindikua zan eta aren itzak oraingo oneik oldoztu begijez.

        Zeozetan oker Sabin ixan zala?Atzaldu zetan, bai?, eta gero ontzat-artuko dogu. Baña osuan beste Ixendegi barri bat egittia erabaki. Ori etxako bururatuko zentzunik daukonari.

        Eta abertzaliakaz ezer gura eztaun ezkero «idea gurena» bururatu yakonak, karlatar edo tradizionalistai, zarrontzaliai, aginddu begije. Ia arein artian Mari, Txomin, Peru ta olako ixen txukunak «modako» egitten ba dira. Baña abertzaliai gaur olako erabakijakaz? Bai zera!

        Bidezkua erabaki bakarra ixango zan: lenguak ontzat-artu ta arian uts ba da eratu.

        Abertzaliak au, ori, ta bestia: astuak, papauak, ezer eztakijenak ixango dira orrein ustez, baña Euzkadi euzkotuten dabe. Eskerrak abertzaletasunari urtero-urtero ainbat idazti argittalduten yakuz. Eskerrak abertzaletasunari euzkel-ixenak gettuten dira. Euzko-Ikastoleak sortu dira. Eta bestiak egin dabenari uarrak jarri gura dautsozanak ezpegi itzik egin. Euren aurka badago gitxijago.

        Onean onegijak txarrean erantzuten jakingo dogu. Pozik ei-dago norbait orain sortu dan eztabaida au dala-ta. Euzkeltzaindia ez ostera. Bat edo bi bakarrik. Baskongaduak baño ez, euzkotarrak ixendegi barrijak egitteko asmorik eztauke!

32-XI-9

 

aurrekoa hurrengoa