EUZKO-ERRI JAKINTZA
Atzoko arluari jarrai, gaur be Mungiako basetxien ixenak jarriko doguz. Euzkel-idazliak ikusten dabe lan nekeza eztala emen darabilgun au. Baña alperkerijak-edo atzera eragitten dautsoe. Erriko izpartxubak idaztia errazagua da ixan be-ta.
Euzkereak, barriz aurrerakuntza ederra egingo leuke lantxu onegaz. Eta zein ixen polittak idoroten diran basetxien ixenetan. Mendi-iturri-landaetan be berebixiko ixenak dagoz. Gai onetan zale-danak ezin daikez gustijak baña beraganatu. Ezer eztakigunok bilddu dagiguzan bestiak gero lan dagijen. Atzoko erraskadiari beste oneik josi dagijoguzan, ba.
MUNGIAKO BASETXIAK
AUZOTEGIJA
BILLELA
— Izagirre
— Torrontegi
— Landetza
— Billelatorre
— Olabarrieta
— Birle-Goikotxe (1)
— Bidera
— Etxebarrieta
— Labetxetxu
— Zugatzaga
— Errementariñe
— Zugazti
— Elortza
— Gondraondo
— Gondra
— Jauregi
— Ibarra
— Ibarzabal
BASOZABAL
— Goiri
— Aretzagane
— Enderika
— Anielena
— Artetxeta
— Madariaga
— Abadena
— Mariena
— Axena
— Ibarburu
— Atxeko-Etxe
— Urtiñe
— Artekoetxe
— Uriarte
— Aretxaga
— Oletxe
TROBIKA
— Agarre
— Zubieta
— Landaberde
— Sarria
— Makuaga
— Elordui
— Agarre-Goiti
— Larragan
— Santamarina
— Landeta
— Oruetatxu
MAUROLAZ
— Laukaritz
— Ansuena
— Mantulitz
— Maurola-Etxetxueta
— Zabalondo
— Txomin-Errandotxuena
— Maurolagoitia
— Zabal-Beko
— Artebakarra
— Maurola-Galayena
ATXURI (2)
— Etxezar
— Onaindi
— Goitia
— Jondegoyena
— Kortesena
— Legorburu
— Etxebarri
— Ormaetxe
— Estrata
— Aurrekoetxe
— Lopena
— Giberritzaga
— Matxuena
— Iturburu
— Intxausti
— Ayartza
— Bastiguren
— Bengoa
— Landetxo
— Garaizar
(1) Birle-Goikotxe deritxo Billela uri-auzuan dan basetxe eder bati. Neure sendikuak dira etxe orren ugasabak. Mungiako gustijok Birle esaten dautsegu erderaz Billela aspaldijon deritxoen tokijari. Orain Torre-Billela gustijak dei-egitten dautse Mungiako etxe ederren bati. Baña Billela-Torre basetxiak beste era au baño lenagoko antza dauko. Mungiako txaide zarrenari be Torre-Billela jarri eutsoen, baña, bestera obeto-edo.
(2) Atxuri au ezta Bilbaoko Atxuri gero. Uri-auzo au bultzijaren geltoki-onduan asi ta Zabalondo deritxagun bide-ertzeragiño eltzen da. Ibar-txukuna. Bertoko lurra oso arritxuba da. Arraskalada arrija dago.
32-VI-15
|