www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

ELERTIJA

 

        Bayonan argitaldu dabe ingurrazti bat. Museo ederra dozu un aretan eta «Fascicule» deritxon lenengo atala zabaldu dabe argitara. Euzko-elerti eta ederlanak badaukoe orain non ikasi gauzarik asko.

        Ingurrazti orren buruban Philippe Veyrin jaun argijaren ixena dator. Nork eztau ezaututen jaun au euzko gauzetan aurreratuba ixan ezkero? Dotore yantzija dator idaztiño au eta argazki ta idantzeak politak dakarz.

        Euzko eder lanetzaz zer uste daukon Veyrin jaunak argitalduten dau bere «Generalites» deritxon atalan. Euzkotarrak bere arkitektura, bere elertija eta eresija daukoz, baña beste errijetan be badira laterazko eta eladeko elertijak eta erak. Euzko elertija barik euzko era obeto esana ixango leitikelakuan dago Veyrin jauna.

        Lenago auxe, esan euskun Colas jaunak be. Gauza gatxa egiten yakoe onei euzko-elertija edo euzkoetzazko «arte» berezija daguala esatiaz. Egija da benetako elertijak bi edo iru baño eztirala, beste gustijak arein ugatza edan dabelako andi egin dira ba. Euzkuak ezkara geurekoyegijak ederlanetan. Iñorena erraz ontzat artzen dogu antzera jokatuten dogu. «Imitacion» esango leukie erderaz. Geuriak eztiran ertilarijak be ez ete dira ba kanpuan asetu?

        Idaztelisti, Erri-edertija, eleskatza ta abar eztira egun baten sortubak. Baña garrantzi andijagua dauko Veyrin jaunak azken aldian diñuanak. Eguneko euzko erri-edertija (arte vasco) geure errijarena barik iñorena dala agertuten dausku. Eztabaida andijak sortuko leukez euskun onek. Lenago be «Juan de la Encina» jaunak auxe esan eban.

        Baña laterri batek be-badauko egungo edertirik? Ezetz uste dogu, ludiko elertijarijak nastuta dagozelako. Alkarregandik suna artzen dabelako.

        Veyrin jaunak lenengo Fascicule orretan geure eder-lanen iru atal azalduten dauz. Etxekintza, Burnintza eta Antolakuntza. Ikaskixuna laburkiro ta sakonkiro egiña da.

        Gaurko euzkuak euren ixatiaren aurka dagozala diño, eta onela ludiko elertijen barrutijan sartu gura dabiela. Igazi dan eundiko azkenetan geure elertija amaitu dalako ustea dager Veyrin'ek.

        Elertilarijen lan bakana, erriko eraz egiña. Onetan eztago ziur jaun au. Orain arteko lanak erritarrak egiñak ixanen dira, baña erritar elertilarijai irakutsi egijozubez beste errijetako lanak eta orrelan euren lanak be aurreratuko dabez.

        Antziñekoen eta gaurkoen arte aldakuntza andija dago ba Bayonako jaun orren asmoz. Beste batzuk ostera eztabe ori uste ixango. «Etudes sur l'art Basque» deritxoen orrijaldiak aurrerakuntza andija egiten dautsoe geure ikaskixunai. Egiz gustijak ezin arto geinkez, baña gaya ondo azalduba dala uste dogu. Okerrak badira, batez be errijaren gogua ondo ezautu barik itz-egiten dabelako askok. Idazti orreitan barriz ikasi biar dogu euzkuak geure gauzak zelan ikusten dabezan beste batzuk.

        Eder-lanetan ago bat ezta ixaten, bakotxa beriak darualako. Zuluaga, Salaberri, Zubiaurre euzko margolarijak eztirala ezin esan. Unamuno, Baroja eta beste idazle batzuk eurek gura ezta be euzkotar agertuten dira, Campion, Etxegarai, Azkue eta beste idazle askok euzkotarren muina agertzen dabe. Eztira ixanen igazi dan eundiko idazliak baxen bakanak eta tolesgiak baña areik baño idazteko ta euzko ixatia joteko ezten obia daukoe.

        Aberria bakotxak bere elertija daukola uste dau, baña idazliak emen eta beste toki batzubetan, eurekoyak dira.

        Veyrin jaunaren itzak ba oldoztu biar dira. Eztabaidak sortutia gauza ona yaku, gogo onez egiten badira, iñor mindu barik. Gai onetan buru «Juan de la Encina» yaku Bizkayan eta onek ondoen erantzungo leuskijo Veyrin jauna ari.

32-II-7

 

aurrekoa hurrengoa