www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

MINGOTSA

 

        Aspaldijon iritxijak emetik eta iritxijak andik, idazlien lumeak geldi eztagoz. Zantzu ona. Erle-otsak eztija dikur. Erlauntz-onduan ixilla danian, erlien erijotza aurkittuten dogu. Baña geure euzkei-erlauntzeko erle oneik zurrumurru ta zarataka zantzu onena agertzen dauskube.

        Eztenkada batzuk be, ixan diralako izparra? Eztendun gadixan beti, eztizkuak bagara, eulijak jango gattubez-eta...

        Neure lanetan mingotsa bestiak aurkittuten badabe, enaz ikeratuten. Batzuk mingotsa ixilpian ixuri nai dabe, neuk agirijan. Eta mingotsa bada, zer egin?

        Azkurea sentitten danian zer egin biar dan edonok daki. Azkureatzazko idazti bat irakurrija nozu. Belarri-onduan azkurea sentitten dozunian, erraz-erraz azkatuten zara. Iñori etxako arrigarri, gauza bakana eztalako.

        Baña azkurea besopian sentitten danian? Orduban okulutxu baten sartuten gara. Eta okulu aretantxe azkatuten gara.

        Lepuan be, noxian bein azkurea senti daruagu. Zer egingo? Asko, itzaliki orma baten edo tantai baten ondura juaten dira ta antxe, ormaren aitzi azkatuten dira. Lepuari gora-bera eragiñik, euren azkure ori kenduten dabe.

        Belarrijan, besopian edo lepuan ez-eze beste toki baten bere, azkurea sentitten dogu, ostera. Non? Jezarteko egiñak diran soin-alderdijetan. Onetan sentitten dan azkurea, azkure larrija ixaten da!

        Notin-aurrian zagozanian zer egin? Iñoren aurrian azkatutia gauza lotsagarria dalako, bakotxak al daun ariñen etxera joten dau. Etxian gura dozun bestian azkatuko zara! Deskantsu ona!

        Idazlanak, sarri, azkurea egitten dauskube. Iñoren aurrian azkatuten gara, baña alderdiren baten azkurea sortubazoten dauskubenian, onena etxera juatia yaku. Antxe mingots ori ta azkure ori kenduten doguz.

        Aulku auxe ago-onez diñot. Mingotsak badira idaztijok, azkurea ateraten badabe, zer egin edonok daki.

        — Aurritz lar dakazu, norbaitek erantzungo daust.

        Alantxe ixan be, ixan da. Aurritzak baztertu biar geunkez, ezetarako balijo eztabelako. Aurritzak eta literatuta deritxoguna baztertu biar geunkez, errijak astotuteko baño eztiralako.

        Zenbat eta literatura geyago irakurri, errijak astuago bijurtuten dirala, uste dot. Orregattik literatuai gorroto bixija artu dautset. Lelokerijak idazteko baño eztabe balijo!

        Txerrena nazala entzutia nayago neuke, literato-gaya nazala entzutia baño. Utikan itz zikin ori!

        Baña zoritxarrez geure artian literato geyegi dira. Egijak argi ta garbi esan biarrian, edozelako gauzetan literaturea e ittera datorz. Amaikatxu labankeri, txitxi-putxu, zizka-mizka ta kopla-barritsu atzalduten dauskubez, euren gogaya agertu baño lenago.

        Guda gorrija olakuai! Ozpiñari ozpiña ta guzurrari guzurrra dettu dagijogua. Guzurra urrezko txol edo kopatxu baten saldu gura dauskubenak, espetxeratu daiguzan.

        Eztena? Ezta urrik be!

        Lau izkirimiri-artian eztenkada galantak sartu daruez oraingo idazle batzuk. Sosuak abesti politta daukola esan biar dabe, azkenian porrusaldea gabetan ona dala atzalduteko. Zer ikusirik etedauke, ba, sosuak eta porrusaldeak?

        Bayetz batobatek erantzungo dautzu. Ixan be, edozein gauzari zer ikusija ta alkarreganako leya idoroko geunskijoe: Abesti bat gomutan? «Arroskoletxea» atsegin yatzula badakit, atepetik ladrillo bat sartuko dautzut».

        Arroskoletxeak eta ladrilluak zer ikusirik eztaukela? Errijak bayetz diño, egunero abesti ori abesu darualako.

        Beste batzuk eguraldi ona dala atzalduteko, Adamen aldittik asiko yatzuz. Eta gusti ori literatura ustela baño ezta. Utikan eta gudea olako lelokerijai!

        Zu asto bat zara, esan biar yakonian adizkide bati, astua zara, argi ta garbi esan egijozu. Euzkel-ixenak onak dira edo txarrak dira esateko, argi ta garbi geure iritxija atzaldu daigun. Eta oraintxe arira eldu gara, baña bijarko gogai oneik begoz...

32-XI-30

 

aurrekoa hurrengoa