www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

LAN-EZA

 

        Lan-eza dala ta asko dabiltz txaide-ziar iñoren kontura bixi gurarik. Benetan dira asko gosez ilten dagozenak, baña alperkerijan bixi gura dabenak geyago dira.

        Eskeko legez datorz eta emoten ezpayakoe, asarratuten dira. Batez be arrotzak diran lanbako orreik, uste dabe euzkotarrak jaten emon biar dautsogubela. Ezin jasan daikena, ikusten dogu. Al danian gustijai emon biar yakoe, baña etxekuak beti ixan dira lenengo.

        — Mesedez ekarri egizu zer edo zertxu jateko be eztaukot-eta.

        — Eztaukot zer emonik.

        — Euzkua banintz emongo zeustan ezta?

        — Eztakit emongo baneutzun edo ez.

        — Nik bai, badakit emongo zeustana, baña maketuak garalako zuben emonik ezin artu geinke. Olakoxiak zarie euzkuak. Gosez ilten egon zarie, etorri gara zebei azijera emoten. Geuri eskerrak orain arro zagoze. Ola ederrak dozubez eta itz-egiten be ez zenduben jakin eta gaur ederto dakixube. Olakoxe esker bakuak zarie ta.

        — Esker bakuak bagara edo ez, ezin neurtu neike. Zubei zorrik zetan ordaindu eztaukogula, ondo dakit ostera.

        — Zor andijena daukoe euzkuak españarrakin. Basetijai azijera emoten datorrenak eskurik andijena ....?

        — Basatijekana, zelan etorri zintzan ba. Zeure errijan ondo ixan bazara, anguak badira gixonik onenak, argijenak, azikera onekuak, bertan geratutia baño ez zenduban euki. Baña tamalez gosez illik zatorze ona ta jaube ixan gura dozube. Zebek nabaimen basatijakaz zabiltzeze, bestien aurka, beti nor jango.

        — Alperkerija, itxuskerija ta pestekeri gustijak baño eztoguz zubekandik ikasi.

        — Ganera eskale diranai, euzkua ixan edo ez, emon biar yako.

        — Bai emon biar yako, baña gaur jaten emoten dautsodan orrek bijar neure aurka egingo daula badakit, zorakerija ixango leitike. Sugia azi, gero geuri aginka egin dagiskun.

        — Arrotza ixan arren, benetan ona ta zintzua bada, pozik emongo dautsogu. Geure erri onen ixatiaren aurka barik aldez egiten badau. Orain arte be ikasija dauko. Asko ixan dira eskian etorri diranak. Jauparijen etxietara, edo andera andikijen atadari elduten ziran, gosez illik, uskurtzaren zaintzaliak bailiran. Gero pixka bat yantzi ta dotore dabiltzazenian jauparijak bixirik jateko eran dagoz.

        — Orren besterik ezta ixango.

        — Bai, egija garratza dan arren esan biar da. Gustijak eztira orrelakuak. Asko onak be badira, baña geyenak...

        — Erruba zebek daukozube. Emen separatista baño etzarielako.

        — Abertzale gara, geure aberrijaren maitale garalako. Eta aberri orrenganako maitasunak eragiten dausku geure erritarrak maitatu daiguzan. Eurai lagundu biar dautsoegu. Anayak doguz odolez eta ixatez. Geure izkuntza abuan darabille. Bijar ezer eskatuko badautsoegu eurai lagundu biar ba.

        — Zebek zer egiten dozube be erki askotan? Zeben anayai lagundu lenengo ta kanpokorik badago jaurtiten dozubez. Orixe egin gura geuk be, lan eza dalako. Dagonian danentzat dago, baña orain urri dagonian, etxekuai begiratu biar. Zubek egiten dozubena ondo egiña bada, geuk egiña be ondo egongo da.

        — Bayetz uste dogu. Egija dalakuan nago.

        — Egija dala uste badozu, tori laurleko bat.

        — Milla esker, baña ezin artu neike. Geure anayak dozuz lenago. Neure anayak dirala diñoenak eta zuben aurka eragiten dauskubenak zer emoten dauskuben ikusten nua.

        Aldendu zanian, aldeztu neban eskeko a edo lan bako a etzala uste neban baxen gaiztua. Errurik andijena eztaukoe eurek, beste batzuk baño itxu diran batzuk iñoren zaindari jarri gura dabenak.

32-II-11

 

aurrekoa hurrengoa