www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa  

EKIN-LEIA

 

Amayur, CLXXXIV, 1936-II-1

 

        Gauz ederra, baiki, gogo bat biotz bat. Auxe izan bear zuen beti JEL-ek baita bear luke. Aitzika edo aurka ditugun etsaiak larri dira. Abertzaleak. Nola banandu, nola barreiatu? Inundikan ere ez. Ona azken igandean batzartutako guzien txedea. Ortaz beraz, gauz ederra izan zen, ezin solastatua an ikusia. Bizirik dago ta txutik beti JEL-Alderdia, bizirik eta ekin-gosez. Orai agertuko zenbeit egunen buruan. Auteskundeak ez dira guzi, ontan gaude, bai ordean JEL-en aldez egiteko gisa bat eta ez nolanaiko. Gure etsaiek dauzkagun bide guzietan agertuko bagine abertzaleak, zenbat on ginekarke. Orra or, udalak eta aldunegiak. Gureganatuko bagenitu, bai naroa aterako ginuken egina. Aberriaren gorabidetan ezin da erran txokoak uzteko etsaieri. Inoletan ere. Kiriketako etsaia dugu larriena. Kokatzen bada or zuloetan, zuloetatik atera bear. Zuloetan uztea, esanez eta garbiegi gerala gu, bertara agertzeko, irrigarri dugu. Ontara so, pututxea bear dugu ikasbidatan atxiki. Pututxea badakizue noski zer den. Abere bat tikia, eizitarakoa. Untxi-eske ta billa eramaten dutena. Uloetan barna sartzen dute eremua alduta. Pututxea sartzen den zulotik, untxia ager nai ta nai ez. Gisa ontan axti baten buruan garbi daude zilo-milo guziak. Ortarako ez beita pututxearen muturra bezelakorik. Alaber gu. Etsaia non, gu ager antxe. Udaletan dugula kokatua, gu udalen xokotara. Aldunegietan dagola kuku, gu ararat, jazarri ta jazarri, atseden utzi gabe. Madrillerako aldungoan dela aren kabia? Zintzo gu, sardea eskuetan. Burruka beti. Gudua dela tikitan dela andiatan. Abertzale batendako Jinkoaren legeain barne, ezin deike nardagarria izan aberriaren onerako eginetan. Auxe izana da alderdiaren betiko egin-bidea. Aizatu bear da etsaia toki guzietatik. Etsaia da gure eskubideari gogor egiten duena, maketoa ta ez maketoa. Aintzinkatzen zaiguna bidean, erriaren gorabidetan traba ta gibel-bearrez ori dugu etsaia, atxerri naiz erri. Aldara bear gure bidetik, ezen bide ta bidezkak oro bear ditugu garbi ta xai gure arlora buruz.

        Zinezko kistarra bereganoz agertzen da. Jinkoak berak beidugu ezaupidea emana. Jinko-maitasuna. Orra ba duenak kistar erakusten du burua. Ez duena kistarra ez da naiz eta inoizko apatxekoak ekarri. Gisa berean, JEL-izakerean, burruka-leia ez dakarrenak ez du balio. Burruka leia ordean ez da gauz bat zoroa, adigabea, buruz ekiteko itxuki, basurde-gisa bultza-bearrez. Ez, utikan, gizaz eta arrazoiekin ibiltzeko baño, gizonari dagokion bezala. Bertzenaz alperrik jotzeko arriskua. Bañan buruan gizazko txedea bein artu ezkeroz, ez da utzi bear, etsaiak eta ez etsaiak, baizik eta etsaien indarrak apurtu arte.

 

aurrekoa