www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ASTEKARIA (II)

 

Amayur, CXXV, 1933-X-13

 

        Martzillan, lengo egunean. Erakusketa ederra egin ginuen abertzaliek lengo egunian Martzilla iri begikoan. Osoko erakusketa. Ortzak eta ukabilak ere erakutsi genituen. Bidera irten ziguten arlote ta jende purruska aieri ikaspide galanta eskeini genien. Aginka nai ziguten, karriketan barna joaterakoan, erriak egin abegiari mutur. Bi motako ziren jendaki aien ulu-patarrak. Batzu, ezker aldekoak, viva Rusia, viva la República ta abar; eskui-aldetik, viva España. Onen kridari azkarrena ginuen botikarioa, ozarra zen gero gure belar-pote au. Atarira elki ebaska, oyua bota kiriketan eta kuku botikara, baezpare. Iru atso zarpail zeuden atarian, tripa bilbe ta bularrak ordoki. Zimak zariotzatela, sekuleko gordinkeriak esaten joaileri. Ematzen zirelarik zebilten solas lodi ta loian, azaltzen zen botikarioa, bohami zirdinzu arien pizgarri. Oin aztura jasoko pote-karioa duten errietako jende xeak arrika asten badira, ez da balditzeko. Artsaldean, norbaiti matelak gorri-gorriak egin zizkioten eta jende purruskek errua egozten zuten mendi-goizalien ukabil zaulieri. Eziren, bañan, ogenduruak aek, pote-karioa ta aialdekoak baño. Arrotzak oin mutiri kexatu-bearrean, irakatsiko baliezte erritarreri begirunez artzen aiexek, gauzak bestera joanen ziren. Beraz abertzalieri aurdiki ele gaiztoak obeki egonen ziren, pote-kario sator orreri irauzita. Ta urrengotz egorriko balute kanpora, obe. Sendagarriak prestatzen ez dakigu artzen aundikoa den gixon gupel ura, azkuntz onik bederen exkax zabilan.

        Españako kortak barreia. Jokamena diezte soziolistoei poliki ziplatua. Estik zabiltzaten, idiaz-antzo, baia emateko kortak barreia zitezen, esanez eta segi zeikela oraiko aldunakin, mantxungak edo entxukiak galtzeko bildurrez bañan azkenik barreiatuak izan dire aek. Bazen garaia ez beitzen morroi ariekin jaurri-biderik. Orai, gose omen dabiltza listok, ez dakitela agina non ezarri. Prietok eta seiak zinak eta minak dabilzkite ea zergatik egin den istripua, negura kara. Noski beiramendurik ez da izan listoen aldunak olga gorrian uzteko, otz minera buruz. Zer ariko dute gaisoek? Bekokea bear da olako esamesetan asteko. Nork, ba, gibelatu du beste gobernu baten eratzea? Ustel irten die asmatu eginbideak. Loria ta kuka ziren legetxea ezala barreiatuko berek esan gabe ta azpiko jokua zerabilzten, inun ziren gobernuak traba ta traba. Orai, ustegabean, gelditu dire agoa ezurrak beterik, ikusiz, berak gora bera, legetxea barreiatua al izan dela baita ere beren morroiak aldungoaz murriztu. Bi aldiz egin al balitez gauzak, bestela jokatuko zuten listoen grinek. Urrengoan date zuhurrago.

        Txortxiak karriketan. Bein areago agertu zaizkigu karriketan gudal-zozkerako mutilak, ardoz okituak ukanik ere urdailak, mutilok ez dira alaitzen. Txarreko gauza bai edo da gudari jaustea. España-aldeko non eta arinxko alaitzeko ardora jo bearra beita. So euzkotarrari, barrutik dagolarik boz, eta so mutil okeri. Ura, zauli, erne, zangoak zirkin, dantzari txikia. Mutilok ordean ezin eutsin tente, elkarren kordaka, besoak emanik elkarren sorbaldain gainetik, batzu bestien soinetan bermatu-bearrak. Aldea da gero onen eta euzko suaren arte. Ardoak ez beitu bizkortzen, sobera edanda, zinezko boza mariatzen baño. Ardo au ez da edaten pizgarri eske, atzengarritzat baño. Kezka da larria España aldera-bearreko mutilarena, euzkotarrarena, gudaritan joan bearra duela-ta, berea ez den erri baten meneko. Nola goza mingatx au? Ardoaren ardoz. Ardoak ez du eztitzen barruko kezkau, bai ordean euzko-gogo jatorra ta xauia zirziltzen. Alaz ere, badire asko orañik eginbearra argi ikusten ez dutenak, lauso beituzte begiak.

 

aurrekoa hurrengoa