www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AN EMENKAKO BERRIAK (I)

 

La Voz de Navarra, 1932-III-6

 

        Lindbergen aurra

        Badakizute naski Lindberg au nor dela. Egalari ospetsua, baiki. Gizon onek egin zuen Ameriketatik Uroparako egaldia jauz batez. Ipar-Ameriketan egazkinera igan ta Uropan agertu. Gaindi eder-ederra, jendeak agoa zabalik utzi zituena. Orra ba, bera dugu orai ere solasgai. Aurra ebatsi diote aur-lapurrak. Lo zegola, etxera sartu ziren lapur oik ta artu zuten kanpora. Andik joan ziren iges tarranta batean. Oken susmorik ez da inondik agertzen. Gurasoek artua omen dute karta bat non eta esaten beitute lapurrek deus makurrik ezaiola gertatuko mutikoari. Beti ere, eun milla duro baño geiago bear dute eman, mutikoa atzera nai badute gurasoek. Txinelak eta zainak or dabiltza bazterren ikerketan ea den nunbeit aren aztarrenik. Dena, uts.

 

        Españako terribliak

        Ari dire beste matxinada bat konpontzen ta Jakan, oraiko ontan oi den bezela. Andik etorri omen zen oin zoriontzu xasi gituen oraiko au. Sediles ta beste terriblioik ustea dute andik etorri bear duela egiazkoa, gauzek zintzo jotzekotan bederik. Bañan porrot egin du egiazko onek ta urrenari so egon bearko. Ez beita beranduko, beraz...

 

        Txinako gudua

        Diotenaz bakea dabil gaurgero bazterretan. Japonek ardietsia du txedea ta ixil arazi ditu izkilluak. Iraun beza luzaro. Txinak badu soldadutan ozte gaitza, bañan buru bakotxak jotzen du bere alde. Or dituzute, beraz, agintariak azkar, keneralak ausarki: Txinako oniak, bañan, ez die azolik. Ortaz beraz, Japon nausitu al izan zakie aise.

 

        Euzkel-misioak

        Asiko dire, Done Pirmin Aldapakoaren Elizan, datorren 7gnean. Elizkizuna arratseko 7etan izango da. Aba Iruarritzaga ta Uriarte direla izlari. Jende guti joango den bilur, ala? Bai ote? Ez dut uste nik, inundikan ere. Iruñan bada euzkeldunatan azkar Aladapako eliza gonburu bete aina ta are geiago. Ez badira etortzen, berek izanen dute errua. Aba begiko oriek zera egina dute eska ala: Jainkoarekilako bearkuna ta euzkeldunen aldekoa ere bai betetu dute ta arieri ezaiote egonen entzulien ez joana.

 

aurrekoa hurrengoa