www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ASTEKO BERRIAK (X)

 

La Voz de Navarra, 1932-IV-24

 

        Igandeko gertakiak

        Latzak izan ziren eta jendeak inarrosi zituzten biziki. Aharra sortu omen zen karlisten eta eskertarren artean, edangu batean. Karlistek porrak atera ta bestieri jo egin omen ziezten eta bi lagun zaurtu, porrak zirela garri. Beti ere, lasterka ateratu ziren, batzu bestieri jazarka. Karlistak sartu omen ziren batzokira, bestien iges eta jazarliak atarian gelditu igaliak noiz jautsiko goait. Bere artan bospasei tirok ozen taka taka ta bi gizon gazte, illik altxatu zituzten lurretik eta beste iru, itxuski zaurturik. Norek erauzi ote zuen? Oraindik ezta jakina. Beraz, ezta deus jakin ere. Or ibili dira esamesak deus funtsik gabe, au dela ta ori dela esaten.

 

        Gau berean

        Iruñako inguruetan omen zebiltzen gau berean zenbeit mutil gazte, karlistak berak oiu ta karrazka. Basaldeko zainak atzitu omen zituzten ta preso altxa irira. Bidebitartean, asaldatu omen ziren eta bat igesi joan zen zainen eskuen artetik. Zainek bazeramatzaten atzilotuak besteak nun eta alako batean tiroka asten beitzaie, ariek ezakiten aldetik. Bere artan zen gizon bati eldu zitzaizkion balak eta bat sartu soinean, nunbaiteko saieskiak sutsirik. Andik altxatu gizona artu zuten Casa Socorro delako etxera, andizki ukitua. Plaza del Castillo delakoan, ozte amorruak gizon zoritxarreko bat arpatu zuen eta gaizkilea zen eta itxuski minarazi zioten soin guzian.

 

        Biaramonean

        Lehen-goizetik, oro geldi. Eskertarrek langile guzieri lana uko arazita, legen kontra. Dendak ere bai ertxita naiz eta askok ideki nai zituzten. Bañan babesa eskatu gobernadoreari eta onek insensatos ta alarmistas deitu ta oin kito gelditu zen. Ein artan, oro, olga bearrez eman ziren, nai ta naiez. Bederatziak inguru, multzo gaizkin bat joan zen Circulo Karlista aldera ta leioetatik sartuz, gauzak ebatsi ta apurtu egin zituen. Ostu omen zituzten diru batzu, lengo egunetik utzita. Zigilupe zagon Circulo au ta buruzagiek bahitua, ortaz beraz, au jakingi, yendeak arritu ziren oso.

 

        Gaizkin-saldoak larrituta, Baleztenain etxe aldera jo zuten, beltzeneko ziren asmoek artuta, su-eman bearrez. Baita egin ere. Orroaka asi ziren ta tiroak amanta, etxeain kontra. Ta azkenik, giza txarrek su eman zioten etxeari, eskaratzean barna. Lasai ibili ziren gaizkileak zibilak ezbeitziren agertu txakada batez. Anartean, txinelak an zauden irudizko lerrenetan, jendeak eta lazkeriok otxin-bearrez. Ezin bertzez, etxea ikertzekotan sartuak ziren bi zainburu abantxu utzi zituzten erre-urranak. Bearrik eta leio batetik —beitiak beitire— eskapatu al ziren. Azkenik eldu ziren suginak edo bonberoak, sua iraungi al zutenak. Jendeak, bañan, ziarduen erra gaistoak artuta, suginek zebilten zurgua lurratu ta abarrika egin zuten. Bidegabekeriak zebiltzen larri bañan aginlariak an ari ziren, beatza agoan, ixio-ixioka. Azkenean, gataskari nausitu ziren. Agikun oken artean, 20-25 tiroek zartatu zuten eta sua asi zen gogotik Baleztenain etxean.

 

        Urrengoa

        Espak azaldu zire bazterretan, buruzagien-bigunkeriain kontrakoa. Oroen buru, Cámara de Comercio delako elkartea. Au zuzendu zaie erritarreri bere asmoari-atxiki-eske. Badabiltza baiak eta ezak, baietzak ugariago izanik.

 

aurrekoa hurrengoa