www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ASTEKO BERRIAK (III)

 

Amayur, XXVII, 1932-II-5

 

        Araudiaren aldeko batzarra

        Araudi da estatuto delako ori. Bai edo dakizu, irakurlea, zer den. Bada ezbadakoan esanen dizut. Orai gaude Españaren menpeko. Zerbait bear badugu, Madrillera joan bearra dugu esketan. Ez gera ba gure buruaren jabe. Lenagokoan bai ordean. Emen legeak egiten genituen, bear ginuena emen erabakitzen zen, gure gurea ginuen gobernua. Ta udalak libre ziren osoki. Guretako España-susmorik etzen inundikan ere, gure etxean egiten beiginuen bear ginuena. Buruaren libre egote au fueros deitzen da. Orra ba, fueroak gineuzkalarik, nola libre bizi ginen. Bañan fuero ok galdu ziren geienik ta puskak besterik etzitzaigun gelditu. Osoki urratuak gaude orai, menpeko purtzilak besterik ez gerala. Gu euzkaldunok, jabe jabeak izateko jayoak geranok. Lenagoko erara etortzeko bear dugu burua altxatu ta tinkatzen gituen uztarri latz au guganik bota. Ta au ardietsi dezakegu, estatuto delako ori ateratzen ba dugu. Araudi au ez da gure fueroak, bai ordean otara eltzeko bide ziurra. Zuzeneko den bidea. Orrengatik, burua esten duen euzkotarrak lan egin bearra du, gogotik alare, araudiaren alde.

        Auxen zan, ba lengo eguneko auzia Napar guziko udalak deituak izan ziren Naparroako Jauregia jakiteko ea nai zuten estatutoa ta baiezkoan, nolako estatutoa autatu bear zuten udaloik. Udal geienak araudi bakarraren alde eman ziren. Araudi bakarrak erran nai du araudi bat egin bear dela Araba, Bizkaia, Gipuzkoa ta Naparrarendako. Batzuek, gutienak, erran zuten naiago zutela Naparrakoa, au da, Naparrarendako bakarrik. Araudi bakarraren alde, 161 udal eman ziren, Naparrakoaren alde, ordean, 34 edo. Argi eta garbi eman zuen Naparrak bere iritzia. Nai du beste euzkotarrakin bat ibili. Azpiko jokuak izan ziren ausarki, Naparraren naia baztertzeko bere txedetik. Alperreko lana. Berriz ere, irugarren aldiz, Naparrak erasana du bere gogoa.

 

        Araba, Bizkaia ta Gipuzkoan

        Gauz ederra izan dira ango batzarrak estatutoaren alde. Arabako udalek ao batez onartu zuten bera. Gipuzkoan ta Bizkaian, bertsu. Ez uste gero politika batekoak direla ango udalak. Ezta gutiago ere. Badire ango udaletan karlista, jeltzale, errepublikanoak, sozialistak eta abar. Ala ere, bat etorri dire estatutoaren onartzekoan. Ori da zintzo jokatzea, politikeriak alde batera utzita. Gure senide oriek gu baño erneago ta aurrerago dabiltza. Emen Naparran astakillotan dugu sail ederra, sudurrain sudurrean gauzak ikusten ez dituztenak ta okeri galde bat, tipieneko den galdea egiten zaienetan, erantzuten ere ez dakitela gelditzen dira.

        Alkegarria zen, beraz, lengo egunekoa. Udalak izan dire Naparran esan dutenak ez dutela oraindik txegosi estatutoaren mamia. Estatutoa zer den ez dakitenak. Ene bada! Trumilka joan zaizkiote orriak, liburuak ta paperak. Au dute irugarren batzarra, Iruñan, ta Lizarrako arrabots ura, bazterrak inarrosi zituena, bizkorki alare, orren eltzeko joan-etorriak, arat-unatak, periodikuak, mailuak bezela gogorki jotzen arien buruan, ta ona nola eldu zaizkigun estatutoa zer den ez dakitela. Gorrak zauzte, mutilak, ala? Gorrak, itsuak edo zoroak? Beti ere estatutoa onartua dugu jadanik. Ta aurrera jo bear dugu orai. Emendik guti buruan batzarra izanen dugu Euzkadiko udal guziena, Naparrakoak sartuta, batzar ontan irakurriko da estatua ta gure erri guziari galde eginen zaio ea nai duen estatutoa. Eginbide au bukatuta, estatutoa eramana izanen da Madrillera onartua izan dadin an. Tira, ba, mutillak, ezaizte atzean gelditu. Zintzo jokatu bear dugu oroeri erakusteko ez gaudela lokartuak, nai dugula libre izan aintzinetan izan ginen bezala.

 

aurrekoa hurrengoa