www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

EGUNEKO BERRIAK (VII)

 

La Voz de Navarra, 1932-V-3

 

        Lekarotzen erenegun

        Euzkel-ikaslien saritako jaia ederra izan zen, baiki. Ozte asko bildu zen alde guzietarik, bereziki Gipuzko ta Bizkayatik. Goizean, jaupa abestu zen ederki baño ederkiago. Ezta arritzekoa an diren ortako gaikiez. Gallena, arratsaldean, izan zen. Ez dugu lekurik gauzak xeheki ipintzeko emen. Esanen dugu mintzain zirela Eizagirre, Aitzol, Artxanko ta Agirre alduna. Oro, ederki. Altzo abaren itzaldia, mamitsu ta sarkorra ere bai. 150 ikasle ateratu omen dire euskera ikasiak. Aba ok egin duten lana txalogarria da ta onuratsua. Boakio gure txaloa ere bai.

 

        Ibarnegarai ta Lizar

        Garaile ateratu dire euskelzale begiko ok Prantziko auteskundietan. Oloron eta Maulek aldunak izanen dituzte euzkelzaleak lehen bezala. Bretonak badabiltz aurrera. Rennesko auterkia edo distrituan azaldu da lehen aldiz noski autagai autonomista bat. Ez da atera bañan bai bildu autarki zenbeit. Olako gauzak asiz geroz, berez ibiltzen dire. Eusko-abertzaleak asi zirelarik izan zen emen, Euzkadin, iseka ta farretan azkar. Ez gero egin irri. Olako gauzak asiz geroz, ez dire beinere baratzen. Ona emen nola ez garen gelditu ezta geldituko ere, gurea atera arte.

 

        Orrilleko 1gn eguna

        Eguna joan zen deus makurrik ez. Euzkadin bereziki gauz guti agitu zen oargarri. Españan ere ez, Cordoban ez ezik. Komunistak ateratu omen zitzaizkion zibilleri ta okek tiroka artu omen zituzten, gizon bat bertan bera utzirik. Emen, Iruñan zozolistok izan zuten batzar bat, pelotatokian, pelotatoki-erdia erdurik notinetan. Madrilleko bat etorri zen mintzatzera, zozolistoen burua edo buruetarikoa bera. Emengoek ustea zuten balditurik utziko zituela aren solasak bañan ezen ola gertatu. Ez beitzuten entzuliek ederretsi.

 

        Abertzalien asmoak

        Ogei bat batzar eta jai omen dire egitekoak gobernadoreak baimena eman orduko. Azia ernetzen ari da bazterretan eta emendik guti buruan, abertzalez brokatua izanen dugu Naparra. Ala biz.

 

aurrekoa hurrengoa