www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AN EMENKAKO BERRIAK (II)

 

La Voz de Navarra, 1933-II-25

 

        Bakea

        Mozki asaldatu ziren euzkel-idazleak, tipikeria zela aitzakia. Jadanik bakea dugu itxuraz, finkatua bazterretan, izkatze gogorra eztitu ta akarrak, otzaldi, obe. Zer nai den ere, ez dazkigula kaska Jainkoak ain xuhur emanikako euzkel-idazleak. Ortaz beraz, ezin dugu buruan koka zergatik ipintzen diren olako aitzakia gilikorrak, euzkelgi au dela obea, euzkel idazliek au ta ori egiten dutela ta abar. Uko, beraz, liskarbide oeri ta deramala nork bere bidea, berriek ta zaharrek, euzkelgi ontakoek eta artakoek, onaindi ta araindiak. Euzkelgi guziak ederrak dira, oroek dute nabarmenik. Bego, ba, auzoa bakean. Euzkera osotuko den egunean ez da izanen au ala ori, laburkera ala gipuzkera, Nafar-mintzaira ala Bizkaikoa, guzitarikoa baño. Euzkelgiak ditugu einean, bat, soilik artuta, eskaxa da, edonungoa den ere, osokoa izan ditakenari erkaturik. Ez derragun, beraz, euzkelgi bateri datxikogula leia ta ez bestieri. Ni naiz euzkelduna, ez ordean nabar-labur-giputz-bizkai ta abarren berexkako aldezkaria.

 

        Españako politikeria

        Ari dute tranka-barranka. Aintzineko azpiko-jokoak derabilzkite egungo politikoek. Gobernua uzkaili-bearretan xeta. Orai ere naiz eta erkalak stylo berria sartua omen duen arras Españako moduan. Lerroux eta lagunek giderra nai luteke atzitu. Orra ok, nausigoaren gose, besteak aldiz, uzteari uko. Beti ere, zalantzan dute erria ta legegintza, auer gorritan oso. Bitxabala ba omen dute bearra Alicante delako errian. Zuzena omen da ura egina dadin. Bañan radikal politikeru oiek ezetz-ketan daude gogortuak egun oketan. Ezetz onek trabatuz, abiatu ta bere artan dute gauza so. Lurra-jo-bearrak omen dauzkate Azaña ta aialdekoak, sozialista lagun oik. Guk ordean uste dugu Lerroux ez dela etorriko, erauziko luteke-ta jendiek, igan bezain laster. Gaurko aldun-batzarra bearko luke barreiatu, bañan Buruzagiak ez omen da aier orañik. Gure alde beintzat, Lerroux etorrita gauzek makurratago joko luteke, erra beitio gaitza autonomiari. Abertzaliek gogor-egin bearko genioke ta oldar oroz.

 

        Erriak nahasi

        Nora ta burua biurtzen beitugu, an dira zinak eta minak. Alemani dugu axpaldi ontan Hitlerrek esku gogorra ezarria. Englanden kezkak eta grinak ausarki. Prantzi, kordokan, gobernuak ezin direla finkatu, iru beitaude ukanik zenbeit egunez. Asian, guda-asotsa. Baita ere, Ego-Ameriketan. Iparrekoan, gauzak larri dabiltza ere bai, gosea beitute eremu gaitzetan edatua. Begira daude angotarrak ea noiz asiko den Roosevelt eta kidekoen buruzalgoa. 40 orduko astea ibili zen solasa ixildu da. Bazterrak bai edo dira ketxu bizitza gareztiko ote den. Gareztitze berriak erosliarren uko minagoa ateratuko bide luke. Ta areago eskastuko lana. Bortitza da gero eskaste au ta ainbeste lengilen ein latza. Aldi ta ereak ditugu mehatxu. Ea nonbeitik atertzen den.

 

aurrekoa hurrengoa