www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERRI BERRIAK (IV)

 

La Voz de Navarra, 1932-IX-4

 

        Maisu-batzarra

        Gaur asiko da zortzi eguneko. Zabalduko da, Irakas-Altseina dela buru. Eskola-gaiak eta abar erabiliko dire. Zazpireun maisu-maistra baño geiago omen dira etortzeko. Garrantziak izanen direla gaiak diote. Ikusiko ea ukitzen dioten euzkerari. Emen pedagogia gora bera, euzkera beti maipe. Maisu-maistrak bear ditugu euzkeldunak. Ez badugu geok euzkeldunok ardiesten bear duguna, eman dakigun euzkeraz ikaskizuna, alperrik ditugu olako pedagogi-asteak eta urteak ere bai. Itarauan edo programian ez dugu ikusi argiztuko den gai garrantzi au.

 

        Aur euzkeldunaren eguna

        Ona eldua, Elizondon. Jai begiko au asi zen zenbeit urte ditu ta gero ta eratsuago egiten dute. Aurtengoak ez dio zorrik izanen lengo urtekoari. Goizean, meza nausia aurrek abestua. Gero irakur itz eta olesketa, bertsolari txikiak, Baztango mutikoak direla iarduleak, eskola-erakusketa, Koruko Ama Neskutzaren aurren gain. Eguerdian bertsolari andiak, bazkaria, onen urren euzkeraren aldezko batzarra, eletariak izanki Urreta'tar Mikel eta Ariztimuño'tar Joseba. Ondoko, dantzak eta antzerkia, euzkeraz dena.

 

        Errepublikako buruzagia

        Etortzeko omen da 16an. Eguerdian elduko da Iruñera, emen bazkaldu ta seietan atera. Gaztiegua ola du emana gobernadore jaunak. Ura bañan, eziren Tafalla ta Tudelara.

 

aurrekoa hurrengoa