EGUNEKO BERRIAK (III)
La Voz de Navarra, 1932-IV-28
Katolikoak Parisen
Izan dute egitate bikaina. Pariseko Kardenal jaunak eskatua zien dirua asmotan dituen elizak eraikitzeko. Norbaitek esan zuen obe zutela arpide edo mailego bat idekitzea. Ola egin zen lengo egunean. Banketxe batzuek saila artu zuten dirua biltzeko. Ogei milloi ziren eskakizuneko dirua. Egun batez bildu dire. Diru onekin 60 eliz eraikiko dire Pariseko auzaberrietan. Ezaupide galanta dugu kistar-gogoa pizkortzen ari dela paristarren artean. Gudaroan asi zen eta badoaye aurrera. Lanik eza eztituko bide da, kistarren diru au dela garri.
Abertzaleak errialdetan
Berri dakarkigu gaur teleponuak nola margolari batek egin duen Japonen ango erregearen iduri bat, bere odolaz baliatuz. Sei neskatxek nai izan dute odola ixuri gudurik ez badabilen ere ta ortako asmo bakana izan dute, ikurrin batzu apaintzea beren odolaz tintatuz.
Lusagarra garesti
Prantzin debeku ezarri diote Españatiko lusagarrari ta angoak asi gareztitzen orai.
Uzta Andaluzian
Eskañi jori-joria ta ederra omen du ta larrieneko esamesak barreiatuak izan dira ango aurkintzetan, bilduko dela ta ez dela. Onen kupidaz, gobernuak egorri omen du Ministro de la Gobernación delako altseina toki aietara, porrot-arazteko an dabiltzan asmo beltz oiek.
|