www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERRI BERRIAK (VIII)

 

La Voz de Navarra, 1935-X-30

 

        Inun den zolda

        Ari da ateratzen egun otan Españako bazterretan. Trapala bat ernea, inoiz izan den bizkorkeria erakutsirik, agitz trebatu zen 1934gn urtean ziren zenbeit buruzagiekin, Strauss zitzaion, ijito gisakoa, jendiek ez dakitela nondik sartua. Orduko artan diru jokoa ezen aizu Españan. Gizon onek zakarren aitzakia ezin zilegi. Nai zien buruzagi oieri ziria sartu ea bere gogora biltzen zituen. Jokoa nai zuen azke edo libre beraindiko. Katxarro bat omen zuen oso arakoa, kutxa itxurakoa. Iru aldiz jo eskero bertan, bi beintzat jabearen alde. Gisa ortan bilduko ziren irabaziak mantxunga gaitza zituen arek eta kidekoek. Bañan ortarako bearra zen baimena, buruzagien baia. Okek bañan ezin zuten eman, debekua zela garri, legez eta. Ba ordean gizaki ok ez dira izaten erabeak eta Strauss delako au, are gutiago. Dirua barreiaka asi zen eta purrusta ontara bai sartu ere txipak ausarki. Txipaen ondotik, barboak. Ta gobernuko barbo okek Straussi jokobidea zabaldu zioten.

 

        Jokoa motza

        Ta bapo asi ere jokoa Donostian. Bañan asi ta trenka bereala, ez beitzuen utzi iru orduz bertzerik jokoa. Gizon bat, polizikoa, agertzen da pistola eskuan eta partidua so. Ez omen da yakin zeren aitzakiz. Mihi gaiztoek derasate barbo batek ez ote zuen diru puska bat itz emanik jokoa as-orduk eta ez baitaturik iru ordu pasa ta jokoan. Beti ere so baitaezpadako arek negozioa zien airatua ta asi ziren intziriz gogorki Strauss ta lagunak. Arrezkero ordean bideak zauden gantzak ziraturik eta ordea agertu zen tarrapatan. Aizu Baleares delako ugarteko uri batean jokatzea. Katxarroa ta lagunak artuta, arara jo zuen Straussek. Bai asi ere polliki.

 

        185.000 ptak. sei-zazpi egunez

        Oin diru-biltzaile auta zen Straussen kutxa non eta sei-zazpi egunez baitaratu ahal zituen ogei ta amazazpi milla duro. Aisa eman zezakean yuduak inguruko taldeari. Bañan an ere, ondikotz, makurtu zitzaion zoria. Debekua etorri zitzaion berriz ere, jendiak gogorki asita jokoaren kontra. Bildurra sartu edo zitzaien barboeri norbaitek salatuko zituen. Bañan ordurako bazituzten diru purrustak jaso ta xauturik. Straussek negozioa ikusirik erreka jota, atzera eskatu omen zien dirua, ez beitzuten konpromisua bete. Zerbait altxatu ahal du, gutiz geiena, ordean, or dago trabaturik norbaiten sakelean. Ta beartu zaio Straussi lagun presko oien salatzea.

 

        Barbo salatuak

        Barbo oen artean da Salazar Alonso ministro ospatsu ura, Euskalerriko udaleri inun den laidoa egotxi nai izana. Oroitzen zera, irakurlea, Euskalerriko udalak edo ayuntamentuak gogorki jarri zitzaizkion ura? Orra, oraiko Salazar Alonso ori. Zakurrenak erraten ari zitzaigun bitartean, arek ari zuen saltsa lirdinga ortan. Ontaz landa badire zenbeit radical delako partido orren buruzagiak. Yakiteko ea zenbatekoak diren aren erruak eratua da batzorde bat, aldun edo diputaduena. Onek erran du erru susmo larriak badirela ta epaikari edo juezengana yoateko ariekin. Beti ere partido radical ori oso kinka txarrean gelditua omen dugu ta nekez agertzekoa politikara. Ikusiko Españako pollitika arras bertzea da bertze pollitikakin. Beti ere ez sobera larritu gizon ok berberak agertzen badire.

 

aurrekoa hurrengoa