www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERRI BERRIAK (IX)

 

La Voz de Navarra, 1935-XI-3

 

        E.B.B.-ren deia

        Orok dakigu diru gabe inora ez dela yoaten eta deus ere egiten. Alderdi abertzaleak lanak daramazki, eder-ederrak, gutiz geienak euzkara indartzeko. Orai baldin badugu euzkera pixkat xuxperturik, ordea dio Euskalerriak Jel-Alderdiari. Au ezin ukatuzko egia dugu. Euzkeraz eta euzkera-gorakundez ogei badira aleginak, emazu amabortz eta geiago direla abertzalgoak piztuak. Ortaz beraz, euskalzale utsak ere maite bear du JEL alderdia. Maite au, ordean, ezin da mihizkoa izan soilik. Bear da eginetan erakutsi. Ona, euzkalzale begiko orrek, baduzu leia ori erakusteko sasoi aroa. Deia barreatua dugu bazterretan diru-eske, E.B.B.-k zirkinduta. Zeren eske? So oni. Aberri-Ogasuna egin txedez. Zer da Aberri-Ogasuna? Diru bat, gordebearra, tente atxikitzeko JEL alderdia. Erran dugu aristian dirua bearra dela denetako, Euzko JEL alderdia aintzinat egiteko ere bai, gero ta geiago, euzko-ekintzak beititugu gero ta garrantziago gero ta aritzenago. Zuk aizea bear duzun gisa berean, JEL alderdiaren ekintzek dirua dute galda. Ez duzuia emaiten? Or konpon, ez erran gero ez eta mogi aitzakiak ere euzkerak erreka jotzen duen itobearra, bizi ezina. JEL alderdiak bi ekentzen ditu euzkeraren aldez arrotzen diren iru zatirik. Bai emanen? Eldu den abenduko 1gnean eginen da biltza.

 

        Egilegor

        Bai edo dakizu eresaldi auta dugula urran, emen Iruñako Gayarre antzoki ederrean. 190 lagun abeslari bikañak berak, agertuko zaizkigu burrunba batez mendietako abots zoragarriain gisan. Nor ote? Olaizola azkarraren taldea. Iruñan betidanik abestu izan da goxoenik. Zoazte antzokira 9gnean ta etsituko zerate an berpiztua dela gure eres-gogoa ere. Iruñako euzko-abesbatzak du txanda egun ortan. Olaizolaren zotz sustagarriak ermanik. Beri xea, egun eta kontziertu onena, duzu karriketan barratu orrietan. Bañan guk aipu diogu nai bereziki Egilegor zauliari. Onek ere arizanen du sekuleko irri algarak zartarazten. Zein arte duen puntzioan? Euzkel erdel naste barregarrizko ipuiak kondatzekoa. Egilegor dute ezauna euzkotarrek oro. Ezera oroitzen, irakurle, nola arintzen zaizun gogoa Egileor entzunda? Nor den? Radiora ezera ateraia bein baño geiagotan inun diren okurrentzik entzutera gizon traste batek emanik? Uraxe duzu Egilegor. Ta gomazu zuk entzun gauz oiek, diskoak direla bide, zaizkizula etorriak? Orai ordean, bera bai bera izanen duzu Gayarre antzokian. Balio du beraz lasterketan bilatzea txartela.

 

aurrekoa hurrengoa