www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ASTEKARIA (I)

 

Amayur, CXIV, 1933-VIII-28

 

        Zirt berriz ere

        Ona berriz Zirt zulotik agertzen. Bazuan ordua, adizkidea. Diogunaz, olabearra zen eta, euzkel-idazleak ez beitira bizkortzen. Begira ginauden aspaldi ontan ea sartzen ziren euzkel-idatziak. Bai zera! Gero ta eskasago. Napartarra garaietan oek ausarki eskuratzen zitzaizkun, orai ordean ezin batez ari gera sailtxo tiki bat. Zeri atxiki idazlien ukoa? Ona mutillak, berriz ere kitzika lot dukezue Zirt manduli-gisa. Ea ardiesten dugun nork bere saila eman dezan. Zertaz? Nai duziena, salbu ziztor luze oriek inork ere ez dituenak irakurtzen. Gai ez beita mugatzen emen.

        Mutillak, inarrosi ba, orai atxikiak zauzkan lozorro eriokaraeneko ori.

 

        Eup Tafallarroik

        Goraintziak dabil orai ere zuen izen ospatua. Berria eldu zaigu aur-izenak bilduak dituzutela, berreunez gora, asmotan dabiltzuten euzkel-eskoletako. Erakutsia duzie gaurgero mutilak zeratela gauzak egiten, oraiko au duzie eratueneko. Inun den saila deramazute Tafallako aurreria euzkerara-naietan. Zeri erka, ba, zuen lan goresgarria? 200-300 aur-mutiko-nexkatu, berak-eskolatzen badituzie aurten, sarri duketsue karriketan, euzkeldunak, parra parra. Ona Euzkadin egin deiken gaitzeneko iraulketa, irabaz deiken garaitz edirena. Txalogarria da, zinez, antsi au. Ea bestiek artzen dioten ikaspidea ta berandu gabe ikus dezakegun leiaka sortzen bazterretan euzkel-eskolak.

 

        Iruñako euzkel-eskolan

        Naiz berandu, aipa dezagun zerbait gure euzkel-ikastolari buruz. Bai-ginuen nun jarri azterketa-egunean, emen aurrak beitziren bertokoak, Iruñako umeak baiki, zintzo erantzuten irakaslemeari euzkeraz, iru ilabetez egonik eskolan. Orra, or ibiltzen dira gizalarriak euzkerarekin burrukan, ozka ezin diotela, atxiki ta tikiak txitean-pitean ikasiak, agoak lerde zariola utzi gintuztelarik. Ikasle aek ikusirik pario bai-zeikean euzkeldunek zorrotzatgo dutela adimena motzek baño. Jator emanen balitzate euzkelduneri irakaskuntza, aurrera bai aurrera joko luteke mutikuok abiako zaulitan. Ortaz beraz, gatzkintza da euzkotarrak edukitzea besteren zangopean, zangope lantza ta purtil ala ere. Ortzak karraska ateratu ginen eskolatik ustez eta Españak gauzkala laidozko katez loturik eta jakintzarako oldea itxuski trabatuta. Agian sarri askatuko al gera!

 

        Euzkadi-Katalunya-Galizia

        Badabiltza iruak alkarrekin. Katalunya atzarria dago, Euzkadi ere bai, geiena. Galizia gutiago. Iru lurralde ok batera eginen duten egunean, Españari ospo eragingo diogu gure artetik. Ura arineketa!... Zortzi milloien bat edo dauka biztanletan irukoitz onek ta Españako laterrian den indartzuena. Egun artan nor aterako gure bidera, kastellanuak, andaluzitarrak ote? Ez eiki, naiko lana dute bizi al izateko. Euzkotarrak garabiltzate orai Españako jauntxuek egundoko lazkeriak egiten. Sarri ditake eguna noiz eta euzkotarreri egin irainak beste bazterrak airatuko ditu. Azkar dezagun, beraz, gure abertzale-oldea bañan ez dezagun ahantz sar daiguken laguntza, at edo kanpotik ere. Berriek diotenaz, ederki doatzi euzko-katalunyar eliak Galizin barna, bazterrak ikertuz eta upatuak izanik, zoko ta zokondo orotarik aterazten zaizkien so-egilek.

 

        Ergelkeriak amanta

        Borbonkumiak baditugu gotor-garaian orai ere naiz eta Errepublika izan. atonomiari buruz da solasa. Urantzun mintzazu zaiku Martzelino Domingo atonomia edo atoniari buruz, ok, mutilok nai ginduzkete ta euzkotarrek beren erra beltzaren azpian emanik eduki. Nongo kumia omen da Martzelino au. Bera solasean oro lurreraño ukurtuta. Etorri zaiku oraiko ontan autonomia, zer oiek guri euzkotarreri, au bekokea, erakusteko leiaz. Tirrit ere ez du balio aren esanak, Domingo aizatua dago Katalunyatik Españaren uzki milikariz estatuto-garai artan. Bitara jokatu nai zuen, España ta Katalunya-alde. Batetik estatuto-zale agertuz Katalunyan eta ango auziaren txuritzaletzat Españan. Gertatu-bearra zen gertatu. Katalanak usnatu zutenean aren koipea, igorri zuten meseta aldara. Orai Urantzura dugu jin-berria, maketo ele oien lilluragarri. Ta sekuleko aitzakia erakutsi digu Españako unidadea ez dela auskorra. Estatutoa ez omen da emanen vasco-ago izateko, españar geiago izateko baño. Eta olako tentelkeri asko ta andi non eta estatuto ta autonomia utsean mariatu ziren. Datotzila orai emengo bizarru aek Martzelino au ta kidekoak direla fuerozaleak, Azpako bentara igorriko ditugu. Donostiko Patu-Errepublika ura itsa dugu, ona nola its ats irteten diguten aren gizonak, ta aizaztua izateko besterik ez da gauza. Eta aitzartzeko. Eta aizarazteko. Aiza dezala egoak estepa aldera. Beti ere gili motx egiten digu jareigoa ez dakarkigun, errepublika aizun onez. Ta ez ahantz arekin artzen Martzelino espantitu au, emen ez beitugu nai deuseko, naiz eta goengo kumia izan.

 

        Aralarrera

        Karra ari da edatzen bazterretan, belia eder au egiteko. Asmotan bazabiltza, euzkeldunak leia zaite izena ematen. Ez egon azken arte, aurkituko beitzera deus ez dela eskuterre. Ez txartelik, ez tarrantarik, ez junbiderik. Batez ere errietan, gauz asko arakotu bear dire. Lenagokoan, lagun asko gelditu zen joan ezina. Damu-itzak zariotzaten mihi aunitzek. Lenbizi, joan ahal izateko, tarrantak aurreztik itzartu bear da. Ea zenbat lagun diren jalitzeko erri bakotxetik, ea nun elkartu beste batzuekin ea non artu tarranta. Gaurdanik asten bazerate, batuko ahal dituzte iru, lau ta geiago tarranta. Iruñara etorri-bearrak bazerate, leia zaizte areago. Zer izanen ote da Iruñan? Gertakari larri-larria, bakan-bakanetakoa. Pedro-Mari, bai, Pedro Mari, bai, Kanpionena, antzeztuko dute bertokoek...eh?, bai bertokoek...

 

aurrekoa hurrengoa