www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

IDIAKEZ AZKE: JEL ALDERDIAREN INDARRA

 

La Voz de Navarra, 1934-IX-26

 

        Lengo egunean azke eman zuten Idiakez Getariko mutila. Aizken, zuzena, garai. Poztu gaiten, beraz, Españako legeak zigor latzapetan zuen ezarririk Getariko mutila, aitzakiz eta il zuen gizon bat. Ezen egia, jurado delako orrek nai izan zuen kartzelaren atzaparretarik ateratu, lehen-arestitik. Uts egin zuten ordean, baietz erraiterakoan, erdera ez beizuten ongi ezautzen. Egia zen Idiakezek irail zuela gizon bat, izan zen bañan burua beiratu-bearrez, ta olakoetan, iltze bat gertatzen bada, egileari ezaio egotzi bear orren errua. Bertsua agitu zitzaikon Idiakezi. Burruka izana zuen illarekin eta ola ikusirik, tarte eman zen anaia beresi-bearrez. Bertzea gogor agertu zitzaikon, izkilua erakutsita. Idiakezek arrisku gaitzean ikusi zuen anaia ustez eta bertzea jokatuko zitzaikola. Ontan berak zuen langai-burni bat atera ta zizta sartu zion bertzeari. Ez balu ola egin, illak garbituko luke anaia baita ere bera ere. Olaxe etsitu zuten juradoek ta azke uzteko epaia eman nai izan ere. Bañan beren erdera eskasez nahasi egin ziren ta baia eman zuten ezetzari ta ezetz erran, baiaren orde. Gero maikideak (magistradoak) juradoek epaituaren arabera moldatu zuen berena ta andik elki zen zuzen-autsi ikaragarria. Gertatuari aitzi jaiki ziren lehenik juradoak berak, esanez ezutela nai izan inolako zigorpena eman Idiakezi, aitzitik, azke uzteko zutela naia. Periodikoak asi ziren gogortara utsegin latz aren kontra, ta JEL Alderdiak gain artu zuen onen aldezko iardukitzea. Sortu zen oldarteak bazterrak inarrosi zituen non eta Tribunal de Garantías delako epaitegira joa izan zen auzia. Anartean, Españako gobernuak sartua zen saltsan ikusirik zera xuritu nai zuen barkazioa emanez Idiakezi. Abertzaleak iardoki egin ziren orreri. Barkazioa, ez, obengetzat aitortzea baño ta ortarako bearra zen epaikunde berria. Ola erabakita, Donostian izan dugu epaiketa lengo astean. Bertatik irten du Idiakezen azkatua, olabearra beitzen agertu zenetik juradoen naia.

        Oar gaitezen JEL Alderdiaren indarrari. Gain artu ez baleza gure alderdiak zuzen-autsi lazgarri onen urratzea, aurrera joko zuen gaizkintzak. Zuzena einera ekarri-bearrez, Españako magistradoak eziren andizki grinatzen. Gorago joan baño lehen, jo ginuen bertokoengana ea zuzenbiderik zuen bidegabekeriak. Espantuka artu ginduzten esanez eta, nai ta naiez, Idiakez oinbertze urteko zanpatua zela kartzelara. Alaber, Madriden. Zuzen-zain galantak ditugu, Españako zenbeit xuxeneko. Ezen, ez zilegi oin zigorpe latzera aurdikitzea inongo gizona, ta abertzaleak ez gera oin jaukikorrak. Emengo ta ango alabearrekoak gora bera, asi ginen azkarki jokatzen non eta ardietsi dugun garaitzea. Non dire, ba, aintzin laburreko gizonoik, uste dutenak motz aterako zela auzi au? Ontan bezelaxe bertzetan ere, bear bertzetan, emanen baginu emen agertu oldartea, bertze gisan ginukean aberria. Ez gitu, ez, etsaiak mendratzen, gure zabarkeriak baño.

 

aurrekoa hurrengoa