www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

EGUNEKO BERRIAK (II)

 

La Voz de Navarra, 1932-IV-27

 

        Euskeraren Adiskideak.

        Atzo izan zuen batzarra batz begiko onek aristiko batzarkidieri alde-agurra esateko. Baita ere izendatu berrieri sarrera emateko. Don Jenaro Larratxen gain izan zen zer au, batzako buruzagi izana danaz. Onek itz sutsuaz egin zuen esanez gogotik lan egiteko euskeraren alde orai asiko direnak, bera egongo dela batzaren sail begikoari atxikia orai arte egon dan bezela. Sartu berriek eskarrak erakusi zizkioten biziki buruzagi aspergaitza ta zinezko euskelzalea izan dela-ta orai alde egiten dien jaun begingarri au. Bañan ez du egiten aienganik alde, batzarrak asmoa artua beitzuen lengo egunean ohorezko buruzagi segitzeko bera. Bear ere bai D. Jenaroren geriza beitute laguntz ederrekoa. Euskeraren adiskideak, ohore-buruzagigoa opatuaz jaun beiragarri oneri, ordea nolabeit agertzen dio batzaren alde egin direlakoa ta gañera ez du galtzen aren babesik.

 

        Katalunya badoaye

        Aste ontan asiko dire Katalunyako araudiari buruzko izkatzeak. Ongi ateratuko omen da geiena, gobernuak asmoa beitu aurrera eramateko zer au. Gu, euzkotarrak, begira egon bear dugu aste ontan ea zer gertatzen den. Gure araudia pastuko da Katalunyakoa pasten bada. Ta oneri emanen zaionaz konduak ateratuko ditugu ea zenbat jaliko zaigun guri ere. Beti ere areri emanen zaiona guri ere emanen zaigu. Eskatzen baldin ba dugu arek eskatu duen bezela.

 

        Beuntza jaunaren eleak

        Erasan du tradizionalistek botoa emanen dutela Katalunyako araudiaren alde. Onek esan nai du orok jokatu bear dugula zintzo gurearen alde. Katalunyakoa aldezgarria bada, gurea are geiago. Lehendanik ere baiginakien gure aldunek gogor eginen zutela Madrillen gure araudiaren alde. Asi dire, ba, bidea erakusten. Beuntza jaunak egin duen azaltze onekin. Jarrai dezala sendo.

 

aurrekoa hurrengoa